Sare sozialak - Sarrera

Sare sozialak

Sarrera

Irudia
UPV/EHUren gizarte sareetako erabileren eta estiloaren gidan gaur egungo sare sozialen ikuspegi orokorra ematen da, eta, horretaz gain, azaltzen da nola egin eskaria EHUren sare sozial bat irekitzeko eta nola erabili hizkuntzak unibertsitatearen sare sozialetan. Hau laburpen bat baino ez da. Informazio eta xehetasun gehiagorako, jaitsi gida osorik.

UPV/EHUren gizarte sareetako erabileren eta estiloaren gida honek sarrera bat du, egungo gizarte sareen unibertsoaren ikuspegi orokorra eta UPV/ EHUk horietan duen presentzia azaltzen dituena.

Horrez gain, gizarte sareetan kontu eskaerak egiteko prozedura, eta jarraitu beharreko arauak eta hizkuntza erabilerak zehazten dira.

Zer dira gizarte sareak?

Internet bidez elkartzen diren eta elkarrizketarako baliabideak erabiliz informazioa, jakintza eta iritziak partekatzen dituzten erabiltzaile komunitateen arteko jarduerak, praktikak eta portaerak dira gizarte sareak. Web aplikazioak dira, eta askotariko edukiak (testua, argazkiak, bideoak edo audioak) erraz sortu eta transmititzeko balio dute. Interakzio honi 2.0 web deitu zaio, 90eko hamarkadako Internet estatikoari kontrajarriz.

UPV/EHU gizarte sareetan

Interneten gizarte sareak erabiltzeak aldatu egin du gure bizitza pertsonalean zein profesionalean komunikatzeko modua.

Arlo profesionalari dagokionez, egungo egoerak adimen kolektiboko formetara garamatza, eta forma horiek erakundeak aldatzen ari dira. Alde batetik, pertsonak elkarrekin konektatzeko gaitasun maila handia dutelako eta, bestetik, sortutako informazioa kudeatzeko aukera asko ematen dituztelako.

Gainera, kontuan hartu behar dugu herritarren rola aldatu egin dela: orain informazioa modu pasiboan kontsumitzen jarraitzen dute, baina, horrez gain, informazioa sortu ere egiten dute, eta Internet bidez jakintzaren zirkulazio librea partekatzen dute, gardentasuna sustatuz, gizarte deliberatzaile eta parte-hartzaileago baterantz aurrera egiteko.

Aplikazio habiaratuak

Sare sozialak - Sarrera - Berehalako erantzunak

Berehalako erantzunak ematen dizkiete erabiltzaileei, eta ematen den informazioa erabilgarria izan daiteke egoera berean dauden beste pertsona batzuentzat ere (denbora eta baliabideak irabazten dira, Interneten ohikoa izaten den moduan). Modu hurbilago batean gertatzen da hau, erabiltzailearen ingurune pertsonalean baikaude.

Sare sozialak - Sarrera - Atari korporatiboa

Erabiltzaileak web edo atari korporatibora (edo bide ofizialek sortutakoa bezain informazio fidagarria ematen duen beste baliabideren batera) bideratzen dituzte, informazio ofiziala zabaltzeko.

Sare sozialak - Sarrera - Sare tematikoak

Oinarrizko ezagutzak eta ezagutza osagarriak sortzen dituzten erabiltzaileen sare tematikoak sortzeko aukera ematen dute; hartara, erakundeak haien interesak ezagut ditzake, kontuan hartu ahal izateko.

Sare sozialak - Sarrera - Printzipioak eta gomendioak

UPV/EHUk gizarte sareetan duen presentzia inspiratzen duten printzipioak

Unibertsitateko komunitatearekiko eta oro har gizartearekiko interakzioa Unibertsitateak eta hura osatzen duten profesionalek partekatzen dituzten baloreekin bat etorriz egin behar da.

  • Zerbitzu publikoa. Gure izateko arrazoia da. Gizarte sareen bidezko komunikazioak eraginkorra bezain presentziala izan behar du, eta, aldi berean, efizienteagoa izan eta emaitza hobeak eman behar ditu, baliabide askoz gehiago behar izan gabe. Betiere, unibertsitateko komunitateari eta oro har gizarteari entzuteko, ahal den guztian laguntzeko eta haien zalantzei irtenbideak emateko prestasuna erakustea komeni da.
  • Gardentasuna. Gizarte baliabideen oinarrizko araua da. Erakundea den bezalakoxea azaldu behar da, naturaltasunez.
  • Kalitatea. Kalitatezko zerbitzuak eskaini behar zaizkio unibertsitateko komunitate osoari eta oro har gizarte osoari, ezarritako protokoloei jarraituz edo protokolo horiek hobetuz.
  • Erantzukidetasuna. Nor eta zer orientaziorekin ordezkatzen den, eta nola eta non komunikatu behar den jakitea. Kontuan hartu behar dira bizikidetza arauak eta gizarte sareen erabilera arauak.
  • Parte-hartzea. Unibertsitateko komunitateko gainerakoen eta oro har gizarteko gainerakoen parte-hartzea bultzatuko da.
  • Ezagutza irekia. UPV/EHUren datu eta edukietan oinarrituta aberastasuna sortzeko beharrezkoak diren baldintzak sortu ahal izateko jabetza intelektualaren ikuspegi berri baten bidez.

UPV/EHUko langileentzako erabilera gomendioak

  • UPV/EHUn lan egiten duenak askatasunez eman dezake horren berri gizarte sareetan.
  • Korporatiboa ez den helbide elektroniko bat erabili behar da UPV/EHUtik kanpoko edozein orritan kontu pertsonalak erregistratzeko, izan ere, informazio hori gaizki interpretatu edo nahi ez diren helburuetarako erabil liteke. Gomendio hau Twitter eta Facebook aplikazioetarako da zehazki.
  • Gardentasunez eta legeria errespetatuz jardutea gomendatzen da.
  • Interneten ez da mespretxuzko iruzkinik zein iruzkin iraingarririk argitaratu behar.
  • Gogora dezagun sareko jarduera oro mugagabeki erregistratuta geratzen dela, eta edozein erabiltzailek eskura dezakeela.

Sare sozialak - Sarrera - Gizarte sare motak

Gizarte sare motak

Bertikalak

Gai baten ingurukoak edo erabiltzaile guztien eduki mota komun baten ingurukoak.

Aplikazio habiaratuak

Sare sozialak - Sarrera - Bertikala - Argazkia

Irudia

Argazkiak
Flickr, Instagram, 500px, etab.

Sare sozialak - Sarrera - Bertikala - Bideoak

Irudia

Bideoak
YouTube, Vimeo, Vine, etab.

Sare sozialak - Sarrera - Bertikala - Musika

Irudia

Musika
Last.fm, Spotify, etab.

Aplikazio habiaratuak

Sare sozialak - Sarrera - Bertikala - Liburuak

Irudia

Liburuak
aNobii, Librofilia, etab.

Sare sozialak - Sarrera - Bertikala - Dokumentuak

Irudia

Aurkezpenak edo dokumentuak
Slideshare, Scribd, Issuu, etab.

Sare sozialak - Sarrera - Bertikala - Markagailuak

Irudia

Gizarte markagailuak
Delicious, Menéame, AupaTu, etab.

Sare sozialak - Sarrera - Gizarte sare horizontalak

Horizontalak

Mota guztietako edukia partekatzeko harreman sareak dira.

Aplikazio habiaratuak

Sare sozialak - Sarrera - Bertikala - Harreman sareak

Irudia

Harreman sareak
Facebook, Tuenti, Google +, etab.

Sare sozialak - Sarrera - Bertikala - Profesionalak

Irudia

Profesionalak
Linkedin, Xing, etab.

Sare sozialak - Sarrera - Bertikala - Microblogging

Irudia

Microblogging-a
Twitter, Tumblr, etab.