Eduki publikatzailea

Erregistro Orokorra

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko erregistroko bulegoen zerrenda

Irudia
Azaroaren 16tik aurrera, AURRETIKO HITZORDUA eskatu ahal izango da Gipuzkoako errektoreordetzaren AKADEMI KUDEAKETAN eta ERREGISTROAN egin beharreko izapideetarako (CHROME gomendatutako nabigatzailea). 
Erregistroko bulegoa 02 GIPUZKOA
Ignacio Mª Barriola zentroa
Plaza Elhuyar, 1
20018 Donostia
 
Erregistroko bulegoa 33 GIPUZKOA
Medikuntza eta Erizaintza fakultatea
Beguiristain doktorearen pasalekua, 105
20014 Donostia
 
Erregistroko bulegoa 40 GIPUZKOA
Gipuzkoako Ingeniaritza eskola-Eibar
Otaola etorbidea, 29
20600 Eibar
 
 

 

 


Akademia kudeaketa

Irudia

Gipuzkoako Campuseko akademia kudeaketako bulegoa  Ignacio Mª Barriola zentroko beheko solairuan kokatuta dago. 

Ignacio Mª Barriola Zentroa

Elhuyar plaza, 1- 1. solairua 20018 Donostia

Tel.: 943018141, 943018146, 943018147, 943018148, 943018149, 943018956
Fax: 943 01 8140
E-mailinformacion.negociado-gi@ehu.eus

Jendaurreko ordutegia

Neguko ordutegia:

Astelehena-osteguna:  9:00 - 13:00 eta 15:00-16:30
Ostirala: 9:00 - 13:00

Eguberri eta Aste Santuko ordutegia:

Astelehena - ostirala: 9:00 - 13:00

Udako ordutegia:

(Ekainaren 3tik irailaren 13ra):
Astelehena-ostirala: 9:00 - 13:00

Emandako zerbitzu nagusienak

  • Gipuzkoa Campuseko Erregistro Orokorreko 02 bulegoko arreta
  • Sarrera proben kudeaketa
  • UPV/EHU plaza eskatzeko aurre-inskripzioen prozesuak kudeatzea
  • UPV/EHUko ikasketa-eskaintzaren inguruko informazioa
  • UPV/EHUko gradu ondoko eskaintzaren inguruko informazioa
  • Hirugarren zikloarekin lotutako prozesuak kudeatzea (matrikulak eta bideratzea ziurtagiriak, tituluak…)
  • Gure Unibertsitateko ikasketa-planak, plazei buruzko mugak eta gainditze-notak
  • UPV/EHUra sartzeko probak egin dituzten ikasleen ziurtagiri akademikoak ematea
  • UPV/EHUra sartzeko probak egin dituzten ikasleen espediente akademikoen lekualdatzea kudeatzea
  • Ikasteko beka eta laguntzen deialdiak kudeatzea
  • UPV/EHUko titulu ofizialak eta berezko tituluak entregatzea
  • B@KQ txartelak

AURRETIKO HITZORDUA eskatu ahal izango da Gipuzkoako errektoreordetzaren AKADEMI KUDEAKETAN eta ERREGISTROAN egin beharreko izapideetarako (CHROME gomendatutako nabigatzailea).

ZINE PROGRAMAZIO PRESTAKUNTZA: pelikulak aukeratzen

Irudia

Zinea gustatzen zaizu? Zein pelikula gustatuko litzaizuke zine areto batean jartzea? Zine ziklo bat antolatu nahiko zenuke?

Tabakalerako zine-aretoaren emanaldiak Zinemaldiak, Euskadiko filmategiak, Donostia Kulturak, Elías Querejeta Zine Eskolak eta Tabakalerak berak programatu ohi dute. 2024ko urtarriletik aurrera, zine aretoa hilabetean behin publiko gaztea zine aretora erakartzeko helburuarekin, UPV/EHUko ikasle talde batek ere programazio prozesuan parte hartzeko aukera izango du. Horretarako, prestakuntza saio batzuk egongo dira zineari buruz hitz egiteko eta aipatutako erakunde bakoitza ezagutuko da beraien zinea programatzeko era gertutik ezagutzeko.

Programaren aurkezpena: Urriaren 5, 18:00tan Carlos Santamaría Zentroan

Egutegia: 2023ko Azarotik 2024ko ekainera

Tokia: Tabakalera

Ordu kopurua: 75 ordu 

Izen-emateko epea: 2023ko irailaren 11tik aurrera

Prezioa: doakoa

3 hautazko kreditu. Ziurtagiria lortzeko, gutxienez, ikastaroaren %80a egin beharko da. 

Leku mugatuak. Izena emateko bidali Word dokumentu bat gi-kultura@ehu.eus helbidera ondorengo datuekin: izen-abizenak, NAN zenbakia, Gradua eta ikastaroa, ikaslearen posta, harremanetarako telefonoa, prestakuntza egiteko motibazio pertsonaleko idazkia (250 hitz) edo gehienez 2 minutuko iraupena duen bideo bat.

*Zine programazio taldean sartzeko lekurik ez badaukazu, taldeak programatuko dituen 6 saioak ikustera joateko izena eman dezakezu eta ECTS kreditu erdia lortzeko aukera izan. 

Sarrrera doan aurretik gi-kultura@ehu.eus helbidean izena ematen duten UPV/EHUko ikasleentzat. 

Urtarrilak 25: Blade Runner pelikularen proiekzioa 

Otsailak 22: Beau travail pelikularen proiekzioa

Martxoak 21:  Mulholland Dr. pelikularen proiekzioa

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus

GIPUZKOAKO LURRALDEAN ELKARLANEKO KOGOBERNANTZA ARLOAN IKERKETA PROIEKTUAK EGITEKO LAGUNTZEN DEIALDIA-3. Fasea

Ebazpena - Iragarkia

Deialdiaren data:
2024-1-9


Nola ikasten duzu?

Irudia

UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, ‘Nola Ikasten duzu?’ izeneko erakusketa zabalik dago. Jarduera Elkarrikertuz (IT1586-22) ikerketa-talde finkatuak antolatu du, EHUkultura Gipuzkoarekin elkarlanean. Erakusketa 14tik 30era egongo da zabalik. Sarrera librea da. Ikerketa artxiboan oinarritutako erakusketa honetan, ikerketa prozesuaren materialaz gain, dokumentazioarekin elkarrizketan dauden arte-lanak erakusten dira.

“Azken hiru urteetan unibertsitateko ikasleek nola ikasten duten ikertzen aritu gara (TRAY AP, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa, PID2019-108696RB-I00. 2020-2022). Ikerketa-prozesuan zeregin garrantzitsua izan dute hainbat prozesu bisualek eta artistikok. Prozesu horiei lotutako materialekin, erakusketa bat planteatu dugu ikerketa hedatzea eta irakurketa berrietara zabaltzea helburu duen artxibo ireki gisa. Erakusketak ikerketaren arrastoak modu multimodalean aztertzeko eta zabaltzeko aukera ematen du, elkarrizketara gonbidatzen duten epazioak sortuz. Inguratzen gaituena ikusteko eta ulertzeko modu berriei buruz pentsatzeko aukera bezala ulertzen da erakusketa”, dio Estitxu Aberasturi UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle zein Elkarrikertuz ikerketa-taldeko kide eta arduradunak. 

“Ikerketaren arrastoak-jarraitzen du- aretoaren espazioan zehar zabaltzen dira, elkarrizketa eta hausnarketa egitera gonbidatuz. Bisitariak hainbat esperientzia, material grafiko eta aural barnera ditzake, zeintzuek ikerketaren igarobide eta ibilbideetan kokatzeko aukera ematen duten. Aldi berean, erakusketak obra irekietatik abiatuta poetika berriak sortzeko aukera ematen duten piezak erakusten ditu, literaltasunetik urrun eta ikerketa-prozesua pentsatzeko aukera eman digunarekin elkarrizketak sustatuz”. 

Erakusketa “ikerketaren bidez hasitako elkarrizketa sentitzeko eta pentsatzeko beste modu batzuetara zabaltzeko gonbidapena da. Espazio bizi gisa aurkezten da, non piezak elkarrizketak ahalbidetzen dituzten proposatzen diren jarduerekin batera. Helburua, ikastea izan daitekeenaren gainean ibilbide eta aukera berriak eraikitzen jarraitzea delarik”, ondorioztatu du Estitxu Aberasturik. 



2024ko URTEAN GIPUZKOAKO CAMPUSEAN HITZALDIAK, KONGRESUAK, JARDUNALDIAK ETA BESTE UNIBERTSITATE HEDAKUNTZAKO EKINTZAK BURUTZEKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA

Ebazpena - Iragarkia

Eskaerak aurkezteko epea: ITXITA

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/16

Deialdiaren data:
2024-1-31
Betebeharrak:

Nori zuzendua: Gipuzkoako Campuseko unibertsitate kideei



EGOkITU UDAKO CAMPUSA

ZUZENBIDE FAKULTATEA: ZUZENBIDEA ETA KRIMINOLOGIA

Irudia

NORI ZUZENDUTA?

Egungo debate juridikoei buruzko kezka daukaten gazteei, baita delitu fenomenoari eta delinkuentziaren prebentzioari buruzko interesa daukatenei ere eta arauen betetzea ulertzeko jakinmina daukatenei ere. 

  • Egungo epaiketa aipagarrienek arduratzen bazaituzte. 
  • Eztabaida juridikoa eta justiziaren ideia zalantzan jartzea interesgarriak iruditzen bazaizkizu. 
  • Gaur egungo gizarte gaiei buruzko eztaibaidek motibatzen bazaituzte.
  • Zure eskubide eta betebeharren mugak ezagutu nahi badituzu.
  • Ez baduzu jakintzat ematen eta eztabaidatzea gustatzen bazaizu. 

HIZKUNTZA

Aurkezpenak gaztelaniaz egingo dira baina partaideek euskaraz zein gaztelaniaz parte hartu ahal izango dute. 

LEKUA: Zuzenbide Fakultatea-DONOSTIA. 

IKASTAROAREN PROGRAMA

ASTELEHENA
  • Aurkezpena eta Zuzenbide Fakultateari bisita. 
  • Zinema eta Zuzenbidea. 
ASTEARTEA
  • Epaileak, fiskalak eta abokatuak: justizia-administrazioan duten zeregina.
ASTEAZKENA
  • Ertzainak: gazteen delinkuentzia, adingabeen arau-hausteen ondorio juridikoak, prebentzioa, poliziaren zeregina.
OSTEGUNA
  • Ogasuna egunerokoan. 
OSTIRALA
  • Europar Batasuna: askatasun, segurtasun eta justizia esparrua eta Batasunaren hiritartasuna. 

 

OHARRA: Zuzenbide-Kriminologiako taldean lekuak agortu dira. 

Zinegile amateur taldea

Irudia

Zinea gustatzen zaizu? Nola egiten den ikasi nahi duzu? 

Zabalzine taldean zinegile amateur ikasle talde bat antolatu nahi dugu helburu sinple batekin: zinea egiten ikastea zinea eginez.

Informazio gehiago nahi baduzu, etor zaitezke lehenengo saiora: 

Eguna: 2024-02-28
Ordua: 13:00
Tokia: Carlos Santamaria Zentroa (5.gela) 

 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus



DONOSTIAKO ORFEOIA-UPV/EHU SARIA

Irudia

Donostiako Orfeoiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, elkarrekin ados jarririk, 2001 urtean sari hau ezarri zuten, bi xede nagusi betetzeko asmoz: Musika sustatzea eta bultzatzea. Musika-sorkuntzaren alorrean nabarmendu diren pertsona edo erakunde ezagun baten lana eta ibilbidea jendaurrean aitortzea.

Saria urtero ematen da eta deialdia bat etorri ohi da UPV/EHUren ikasturtearekin. 

Ikerkuntza-sariaren urteroko sari banaketa ekitaldian, musika alorrean nabarmendu den pertsona edo erakunde ospetsu bati bere lana eta ibilbidea aitortu ohi zaizkio jendaurrean.

Lanak Donostiako Orfeoia-UPV/EHUko Sarien XXIV. ediziora aurkezteko epea irekita dago 2024ko urriaren 31ra arte

 

Unibertsitate Hedakuntzako Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus

 

 

 

 

 


EGOkITU UDAKO CAMPUSA

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola: DONOSTIA

Irudia

Ingeniariek arazoak ebaztu eta irtenbideak bilatzen dituzte.  Arloaren arabera teknologia desberdinetan espezializatzen dira eta honen ondorioz ingeniaritzak adar anitz dauzka.

NORI ZUZENDUTA?

Gure bizitza hobetzeko ideiak erakartzen bazaitu, konponbide teknologiko eraginkorrak eta iraunkorrak garatuz eta aplikatuz, ikastaro honekin probatu beharko zenuke. Jan zure jakin-mina!

HIZKUNTZA

Ikastaroa elebiduna (euskeraz/gaztelaniaz) izango da. Euskaraz ulertzea beharrezkoa da.

LEKUA: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola-DONOSTIA. 

 

JARDUERAK:

  1. Bioplastikoak sukaldatzen. Jasangarritasunaren errezeta. Iraunkortasunak hondakin gutxi sortzea eta, gainera, berrerabili ahal izatea eskatzen du. Jarduera honetan, adibide praktiko baten bidez ikusiko dugu nola sor daitezkeen, hainbat hondakin erabiliz, elikagaiak ontziratzeko edo biomedikuntzan erabil daitezkeen film bioplastikoak. Jakingo dugu zer propietate izan behar dituzten eta nola amaitzen duten beren bizi-zikloa. Gainera, ProteinMat enpresak hainbat hondakin nola erabiltzen dituzten eta 3D inprimaketarako biotintak nola egiten dituzten azalduko digu.           
  2. Street Scape. Escape Room-ak gustuko dituzue? Hiri bat zeharkatzeko gai izango zinateke mapak eta sinboloak interpretatuz? Erantzuna baiezkoa bada, lurraldeak esploratzea eta taldean lan egitea proposatzen dizuegu, pistak aurkituz eta enigmak ebatziz.
  3. Elektrizitatea: etorkizuneko motorra. Argindarra nola sortzen den eta mugikortasun elektrikoan duen aplikazioa ezagutuko duzu. Eguzki-instalazio fotovoltaiko bat muntatuko dugu eta baita ere ibilgailu elektrikoetan erabiltzen diren makinen prototipoak.
  4. Uraren indarra. Ura, planetako energia berriztagarrien iturri zaharrenetakoa da, ba al dakizu zergatik? Nola funtzionatzen du? Urarekin jolastuko dugu eta entsaioak egingo ditugu non guzti hau eta gehiago ikasiko duzun. Busti beldurrik gabe!!
  5. Automatikak egunero laguntzen digu. Etxetik irten eta igogailu batean sartzen gara, makina batean freskagarri bat erosten dugu edo bakarrik aparkatzen duen auto bat ikusten dugu. Eguneroko bizitza Automatikaren aplikazioez beteta dago. Benetako adibideak automatizatzen ikasiko dugu, ordenagailu edo mugikor batetik kontrolatuta funtzionatzen ikusiko ditugu eta haiekin jolastuko gara. Gainera, enpresa bateko langileen prestakuntzan errealitate birtuala/areagotua erabiltzeko garatzen ari garen benetako proiektu bat ezagutuko dugu.
  6. Nola antolatzen dugu ekoizpena lantegi batean. Imajinatu baldintza batzuk betetzen dituen produktu bat fabrikatu behar duzula, adibidez, gominolazko piramide bat, ahalik eta altuena eta hegazkin baten inpaktuari aurre egiteko gai dena! Nola antolatuko zenuke ahalik eta denbora gutxienean berau ekoizteko fabrikazio-prozesua?, zenbat langilerekin?, nolako gominola-biltegi beharko zenuke?, zenbat ekarri behar dizkizute egunero eraikitzen duzun bitartean?... Baietz lortzen dugula!
  7. Airearen indarra. Pneumatikak airea erabiltzen du mekanismoak eta/edo makinak mugitzeko eta funtzionarazteko. Jarduera honetan dibertitu egingo gara, lehenik zirkuitu txikiak simulatuz ordenagailu batean eta ondoren laborategian muntatu eta nola funtzionatzen duten ikusiz. Parte hartzera ausartzen zara?
OHARRA: Donostiako Ingeniaritza taldeetan lekuak agortu dira. 

IKASTEKO GELAK AZTERKETA GARAIAN

Gipuzkoako Campuseko Elbira Zipitria Zentroan (Ondarreta pasealekua, 18- Donostia) ikasteko gelak asteburuetan irekiko dira 9:00etatik 21:00etara, ondorengo datetan: maiatzak 11-12, 18-19, 25-26 eta ekainak 1-2, 8-9, 15-16, 22-23, 29-30.

 

Irudia

 

 

OHARRA:

Ikasteko geletara sartu nahi duten ikasleek, aldez aurretik erreserba egin beharko dute QR4services aplikazioaren bitartez. UPV/EHUko ikasleek bakarrik eman dezakete alta aplikazioan eta beraiek bakarrik sar daitezke Elbira Zipitria Zentroko ikasteko geletara.
Gipuzkoako Campuseko errektoreordetza: E-mail: vicer.campus-gipuzkoa@ehu.eus  

LIBURUAREN ASTEA

Irudia

Liburuaren eguna dela eta, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak eta Campuseko Bibliotekak antolatutako jarduerak Karmele Jaio idazlea gonbidatu bezala izango duen literatur-solasaldia hasiko da apirilaren 10ean 15:30etan, Carlos Santamaría Zentroan. "Maitasun kapitala" bere azkeneko liburuaz hitz egiteko aukera izango dugu. Parte hartu nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena. 

Hurrengo asteetarako, literaturaren munduko kultur eragile eta UPV/EHUko irakasleen arteko elkarrizketa saioak antolatu ditugu ikasgeletan. 

Noiz? Kultura eragilea eta irakaslea Gaia Non? Hizkuntza Izen-ematea doan
Apirilak 10 asteazkena
15:30-16:30
  • Karmele Jaio Eiguren
"Maitasun kapitala" bere azkeneko liburua Carlos Santamaría Zentroan Euskara Bai, hemen.

Apirilak 15 astelehena
9:00-11:00

  • Elena Odriozola (ilustratzailea)
  • Amaia Agirre (HEFA 1)

Irudigintza liburuetan.

* Liburuaren Astean Elena Odriozolak izango duen partehartzea dela eta, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak "Ipuinak marrazten: euskal irudigileak" erakusketa antolatuko du apirilaren 15etik maiatzaren 20ra liburutegiko erakusketa gunean, Carlos Santamaria Zentroan. 

Carlos Santamaria Zentroa (5. gela)

 

 

Gaztelaniaz

Bai, hemen.

Apirilak 16 asteartea
10:30-12:00

  • Nerea Ibarzabal (bertsolaria, idazlea, kazetaria)
  • Eider Rodriguez (Irakasleen gradua)
Ipuingintza

Carlos Santamaria Zentroa (5. gela)

Euskaraz Bai, hemen.
Apirilak 24 asteazkena
11:30-13:00
  • Begoña del Teso (kultur eragilea)
  • Juan Aldaz (Zuzenbide Fakultatea)

Irakurketa desberdinei buruzko solasaldia

Carlos Santamaria Zentroa (3. gela) Euskara Bai, hemen. 
Apirilak 26 ostirala
10:00-11:30
  • Koldo Tellitu (idazlea)

  • Igor Etxabe (Ekonomia-Enpresa Fakultatea)

Ensegua, itzulpengintza

“Neure Yugoslavia, hain ulertu gabea"

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (1.2 ikasgelan)

Euskaraz  

 

Liburuaren astean, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak eta EHUKulturak bultzatutako TRUKARTUZ ekimena egingo da aurten ere. «Ekarri liburu bat eta, trukean, beste bat hartu" lemapean, hiru Campusetan egongo da liburu-trukerako mahaia, «norberaren liburuarentzako tokirik onena beste esku batzuetan dago»-eta. Apirilaren 24ean Carlos Santamaría Zentroan egon da. 

Azkenik, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak argitaratutako Liburuen egileekin Gure egileak kanalerako bideo-sorta elikatzeko aleak grabatuko dira Bizkaiko eta Gipuzkoako Campusetan. Ikusi kanalak hemen: Liburu egileak - VimeoLiburu egileak - Youtube

 

EHUkultura Bulegoa: Tel. 943 01 85 07. E-mail: gi-kultura@ehu.eus

GIPUZKOAKO CAMPUSEKO BATZAR-KIDEAK

  • Campuseko Errektoreordea
      Agustin Erkizia Olaizola 

  • Campuseko Gerenteordea
    Edurne Basoa González 

  • Campuseko Idazkaria
    Idoya Otaegui Aizpurua

  • Campuseko Zuzendaritza Taldeko Kideak
    - Ekintzailetzako eta Transferentziako Zuzendaria - Aimar Insausti Bello 
    - Ikasleen, Mugikortasunaren eta Kirolaren arloko Zuzendaria -Errapel Ibarloza Arrizabalaga 
    -  Euskara eta Kultura Zuzendaria - Beronika Azpillaga Larrea

  • Dekanoak,  Zuzendariak eta Ikastegiko atalen Koordinatzaileak:
    - Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa - Jon Andoni Begiristain Mitxelena
    - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea - Ana Beraza Garmendia 
    - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola -Joseba Xabier Ostolaza Zamora  
    - Hezkuntza,  Filosofia eta Antropologia Fakultatea - Beñat Amenabar Perurena
    - Informatika Fakultatea - Alexander Mendiburu Alberro 
    - Kimika Fakultatea - Marian Iriarte Ormazabal 
    - Medikuntza eta Erinzaintza Fakultatea (Gipuzkoako atala) - Jesús Rubio Pilarte 
    - Psikologia Fakultatea - Eneritz Gómez Lázaro 
    - Zuzenbide Fakultatea - Alberto Emparanza Sobejano
    - Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua - Amaia Irazusta Astiazaran

  • Irakasle eta ikertzaileen 8 ordezkari:
    - Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa - Maria Olatz Irulegi Garmendia
    - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola - Edurne Irisarri
    - Kimika Fakultatea - Miren Ostra Beldarrain
    - Hezkuntza,  Filosofia eta Antropologia Fakultatea - Daniel Losada Iglesias
    - Informatika Fakultatea - Myriam Arrue Recondo 
    - Medikuntza eta Erinzaintza Fakultatea (Gipuzkoako atala) –  Jaione Lacalle Prieto 
    - Psikologia Fakultadea- Arantxa Gorostiaga Manterola
    - Zuzenbide Fakultatea– Edurne Terradillos Ormaechea 

  • Ikastegi bakoitzeko ikasleen ordezkaria:

- Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa - Irati Anda
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea - betetzeko
- Gipuzkoako Ingenieritza Eskola - Laura Puente
- Hezkuntza,  Filosofia eta Antropologia Fakultatea - Antton Iraeta Dorronsoro
- Informatika Fakultatea - Leire Hernández Martínez
- Kimika Fakultatea - Nerea Etxaburu Gandiaga
- Medikuntza eta Erinzaintza Fakultatea (Gipuzkoako atala) –  Iván Almena Martiarena
- Psikologia Fakultatea – Sara Abad García
- Zuzenbide Fakultatea– Jon Carballal
- Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua - Francisco Huarte Carrique 

  • Sail Zuzendaritzen eta Sail Atal Koordinatzailen ordezkariak (6 ordezkari):
    - Igor Esnaola –Psikologia saila
    - Agustín Etxeberria - Polimeroak eta Material aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia
    - Jon Umerez Urrezola- Filosofia
    - Alaitz Mendizabal - Ekonomia finantzieroa II
    - Alex Ibañez - Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
    - Rosa Ochoa-Errarte Goicoechea - Enpresa zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila

  • Unibertsitateko Institutuen ordezkaria
    - María de Ponte Azcárate

  • Administrazio eta Zerbitzuetako langileak (3 ordezkari)
    - Nere Alkorta Alberdi
    - Mª Teresa Santana Rubio
    - Emilio Zubia Flaño


BATZORDE IRAUNKORRA

  • Gipuzkoako Campuseko Errektoreordea:
    Agustín Erkizia Olaizola 

  • Gipuzkoako Campuseko Gerenteordea
    Edurne Basoa González 

  • Gipuzkoako Campuseko Idazkari akademikoa:
    Idoia Otaegui Aizpurua

  • Campuseko zuzendarien ordezkaria, Campuseko Errektoreordeak izendatua:

          Aimar Insausti Bello-Ekintzailetzako eta Transferentziako Zuzendaria

  • Gipuzkoako Campuseko Zentru eta Ataletako Dekano eta zuzendariak:

           - Xabier Ostolaza Zamora - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola     

          -  Alexander Mendiburu Alberro - Informatika Fakultatea

           - Marian Iriarte Ormazabal  - Kimika Fakultatea

           - Jesus Rubio Pilarte - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Gipuzkoako atala)

            - Alberto Emparanza Sobejano - Zuzenbide Fakultatea

  • Saileko Zuzendariak, Campuseko Sail Ataleko Koordinatzaileak eta Ikerkuntza Institutuetako ordezkariak:
    - Iñaki Begiristain Mitxelena - Arkitektura Saila

  • Irakasleen Ordezkaria:
    -  Jaione Lacalle Prieto -  Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

  • Ikasleen Ordezkaria:
    - Sara Abad García

  • TEKAZEL Ordezkaria:
    - Nere Alkorta


GIPUZKOAKO CAMPUSEKO BATZARRAREN BATZORDE ORDEZKARIAK

ERREKTOREORDEA

- Agustín Erkizia Olaizola

EKONOMIA  BATZORDEA:

- Edurne Basoa González - Gipuzkoako Campuseko Gerenteordea

Gipuzkoako Campuseko Zentro eta Ataleko Dekano eta Zuzendarien Ordezkariak:

- Ana Beraza Garmendia - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea-Donostiako Atala
- Xabier Ostolaza Zamora -  Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Marian Iriarte Ormazabal -  Kimika Fakultatea

Saileko Zuzendarien, Campuseko Sail Ataleko Koordinatzaileen eta Unibertsitateko Ikerketa Institutuetako Zuzendarien ordezkaria:

- Agustín Etxeberria Lizarraga - Kimika Fakultatea

Irakasleen ordezkaria:

- Arantxa Gorostiaga - Psikologia Fakultatea

Ikasleen ordezkaria:

- Jon Carballal

TEKAZEL Langileen ordezkaria:

- Nere Alkorta

ARLO ZIENTIFIKOKO ETA UNIBERTSITATE HEDAKUNTZAKO BATZORDEA:

- Errapel Ibarloza Arrizabalaga - Gipuzkoako Campuseko Ikasleen, Mugikortasunaren eta Kirolen arloko  Zuzendaria

Gipuzkoako Campuseko Zentro eta Ataleko Dekano eta Zuzendarien Ordezkariak:

- Jon Andoni Begiristain Mitxelena- Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa
- Beñat Amenabar Perurena- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
- Alexander Mendiburu Alberro - Informatika Fakultatea

Saileko Zuzendarien, Campuseko Sail Ataleko Koordinatzaileen eta Unibertsitateko Ikerketa Institutuetako Zuzendarien ordezkaria:

- Alaitz Mendizabal Zubeldia - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea - Donostiako Atala

Irakasleen ordezkaria:

- Olatz Irulegi Garmendia -Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa

Ikasleen ordezkaria:

- Laura Puente.

TEKAZEL Langileen ordezkaria:

- Emilio Zubia Flaño.

ARAUDI BATZORDEA:

- Idoia Otaegui Aizpurua - Gipuzkoako Campuseko Idazkaria

Gipuzkoako Campuseko Zentroko Dekano eta Zuzendarien Ordezkariak:

- Jon Andoni Begiristain Mitxelena- Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa
- Beñat Amenabar Perurena - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
- Gabriela Chotro Lerda - Psikologia Fakultatea

Saileko Zuzendarien, Campuseko Sail Ataleko Koordinatzaileen eta Unibertsitateko Ikerketa Institutuetako Zuzendarien ordezkaria:

- Rosa Otxoa-Errarte Goicoechea - Zuzenbide Fakultatea

Irakasleen ordezkaria:

- Edurne Terradillos Ormaechea -  Zuzenbide Fakultatea

Ikasleen ordezkaria:

- Sara Abad

 TEKAZEL Langileen ordezkaria:

- Emilio Zubia Flaño.


2024ko IKASGELEN ETA LABORATEGIEN IRAKASKUNTZA EKIPAMENDURAKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA

Ebazpena - Behin-betiko emaitza

Eskaerak aurkezteko epea: ITXITA

Lehenengo argitaratze data: 2017/02/10

Deialdiaren data:
2024-1-29
Betebeharrak:

Nori zuzendua: Gipuzkoako Campuseko Ikastegi eta Ikastegiko Atalei