Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Katapultak-Lehiaketa

Katapulta eta kanoien bigarren erakusketa

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/28

Irudia

Bigarren urtez jarraian, Industria Antolakuntzako 4. mailako ikasleek katapulta eta kanoien lehiaketa egin dute.

Ikasleek hainbat bertsiotako makinak diseinatu dituzte, hala palankadunak nola elektrikoak. Tresna horiek baldintza jakin batzuk bete behar izan dituzte enpresa baten 10.000 unitateko eskari simulatuari erantzuteko; horrez gain, ekoizpenaren plangintzaren barneko memoranduma egin behar izan dute, eta tramankuluaren ekoizpen kostu errealak kalkulatu.

Erakustaldi gisa, katapulten bitartez jaurtigai bat sartu behar zen distantzia jakin batera kokaturiko saski batean.

Aurten, jaurtiketetan, emakumeetako batek irabazi du, arauzko bost tiroetatik bola bat sartuta.

Saria, txokolate beroa.