G9ren VI. Doktorego Jardunaldiak - Cantabriako Unibertsitatea

G9ren VI. Doktorego Jardunaldiak - Cantabriako Unibertsitatea

Cantabriako Unibertsitateak, Santanderren, 2018ko apirilaren 11, 12 eta 13rako, ondoko jardunaldiak antolatu ditu: VI Jornadas Doctorales Grupo-9 (G-9).

Jardunaldi hauen bidez, bidea erraztu nahi zaie doktoregaiek elkar ezagutu eta beren ikerlanaren berri zabaltzeko. Horretaz gain, unibertsitateko ikerketa karreraren alternatiba profesionalak aurkezteko parada ere bada, eta, bestalde, doktoregaiek berrikuntzaren eragile gisa enpresentzat duten garrantzia ere nabarmendu nahi da.

Jardunaldietara, gehienez, G-9ko unibertsitate bakoitzeko 10 doktoregai joango dira, hau da, bost jakintza arlo direnez, 2 pertsona izango dira jakintza arlo bakoitzeko: Arteak eta Giza Zientziak, Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak eta Ingeniaritza eta Arkitektura. Unibertsitate bakoitzak erabakiko du hautagaiak aukeratzeko sistema.

UCk ordainduko ditu G-9ko unibertsitateetako doktoregaien ostatua eta mantenua, baita kasuan kasuko sariak ere.

Taldeko gainerako unibertsitateek ordainduko dituzte jardunaldietara beren ordezkari legez doazen doktoregaien bidai gastuak, baita posterren inprimatzea ere.

Interesatuta dauden pertsonek izena emateko inprimakia behar bezala bete behar dute martxoaren 12 baino lehen, honako dokumentu hauek atsikita:

  • Zure komunikazioaren laburpena
  • CV laburtua
  • Posterra

MDek jakintza adar bakoitzako doktoregaiak aurkeratuko ditu legezko epean eta eran aurkezten diren eskarien artetik.