Txostena: biosferaren erreserben GIH

TXOSTENA: BIOSFERAREN ERRESERBEN ESPAINIAKO SAREAREN EKARPENA GIH BETETZEKO

“Biosferaren Erreserben Espainiako Sarearen ekarpena Garapen Iraunkorraren Helburuak (GIH) betetzeko. Analisi kualitatiboa” izenburua duen txostena 2020ko apirilean argitaratu zen, eta MaB Programaren Kontseilu Zientifikoak egindako azterlanetako baten emaitza da.Txostenaren koordinazioa Miren Onaindiak, UNESCO Katedraren koordinatzaile eta MaB Programaren Kontseilu Zientifikoko kideak, egin du.

Txosten horretan, Biosferaren Erreserbek (BE) garapen iraunkorrari  zer ekarpen egiten dioten identifikatu nahi da, bai eta ikasitako zer ikasbide sistematizatu eta aplika daitezkeen beste testuinguru batzuetan ere.Helburu nagusietako bat Biosferaren Erreserbak aurkeztea da, Garapen Iraunkorraren Helburuak inplementatzeko ereduzko esparru gisa.Horrek erraztuko du, alde batetik, datuak eskaintzea GIHen gainean urtero estatuan egiten diren analisiei, eta bestetik, erreserbek beren ekintzak txertatzea iraunkortasunaren estatu-politika zabalagoetan, GIHak betetzeko garrantzi handiagoko proiektuen baitan.Lanaren helburua da zenbait erreserbatan GIHei egiten zaien ekarpenari buruzko hasierako diagnostiko bat egitea, aintzat hartuz erreserba horiek ingurumenaren eta alderdi sozioekonomikoaren aldetik baldintza desberdinak dituztela.Horrez gain, azterketa egiteko metodologia bat proposatzen da, eta, halaber, analisien adierazle kualitatibo sorta bat, horiek aplika daitezen Biosferaren Erreserben Espainiako Sare (BEES) osoan.

Txostena deskargatu: http://rerb.oapn.es/images/PDF_publicaciones/Informe_ODS_en_RB.pdf

Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental