HITZALDIA ENVIGADOKO UNIBERTSITATEAN
Miren Onaindiak Envigadoko Unibertsitatean (Medellin, Kolonbia) egingo den nazioarteko sinposio batean parte hartuko du urriaren 28an, Columbiako Unibertsitatean (New York) egiten ari den egonaldiaren testuinguruan.
Aurkeztuko duen txostenean (Nazio Batuen 2030 agenda, garapen jasangarri eta ekitatiboa lortze aldera aliantzak sortzeko abiapuntu-marko gisa) azpimarratuko du garrantzitsua dela gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-alderdiak kontuan hartuko dituzten garapen-helburuak lortzea.