Ecoflor meeting_eus

XVII. ECOFLOR MEETING

Martxoaren 4tik 7ra XVII. ECOFLOR bilera egin dute Bilboko Bizkaia Aretoan. Katedrak antolaketa-batzordean eta batzorde zientifikoan hartu du parte. Urtero egiten dute bilera eta osoko aurkezpenak, ahozko ekarpenak, eztabaidak eta mahai-inguruak izaten dira. Gainera, aurtengo edizioan, poster-saioa egin dute minutu bateko flash aurkezpenekin.

Katedrak bi poster aurkeztu ditu:

  1. Management effect on pollination ecosystem service in mountain pastures (Kudeaketaren eragina mendi-larreetako polinizazioen ekosistema-zerbitzuan)
  2. Mapping pollination service in Euskadi (Euskadiko polinizazio-zerbitzuaren mapa)

Bi posterretan erakutsitako emaitzek argi uzten dute lurraldea kudeatzeak eragina duela polinizatzaileen komunitateetan.

Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental