Garapen Iraunkorra eta Hezkuntzari buruzko UPV/EHUko UNESCO katedrak, unibertsitatean Hitzaldiak eta Mintegiak antolatzen ditu, garapen iraunkorra eta ingurumen hezkuntzari buruzko ezagutza hedatzeko eta unibertsitatean gai hauetan interesatuta dauden pertsonak biltzeko asmoz.
Gainera, katedrak bilera eta kongresuetan parte hartzen du Europako eta munduko beste eremutan egiten diren gauzak ezagutzeko eta era berean katedra ezagutzera emateko, etorkizunean lankidetzak sortzeko asmoz.