Hiztegi Juridikoa - UPV/EHU

Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa


Liburua osorik (2,95 Mb)

 

Hiztegia

arloa:

| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |

babes [acción protectora]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzako sistemak duen babes-esparrua. [Oh. GSLO, 42. art.] Sin. babesgintza.

babes betearazle [tutela ejecutiva]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Estatuak, jurisdikzio-organoen bidez, epaien eta titulu exekutiboen egikaritza erreala bermatzeko eskaini beharreko neurrien multzoa. Sin. betearazpen-babes.

babes deklaratibo [tutela declarativa]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Estatuak, jurisdikzio-organoen bidez, alderdiek aurkeztutako eskaerari erantzuteko asmoz epaiketa edo adierazpen bat bermatzeko eskaini beharreko neurrien multzoa. Sin. adierazpen-babes.

babes diplomatiko [protección diplomática]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatu batek beste estatu baten kontra nazioarteko erantzukizuna galdatzeko duen akzioa, bigarren horrek egindako nazioarteko egintza ez-zilegi batek aurrekoaren naziokotasuna duen pertsona fisiko zein juridikoa kaltetu duen kasuetan baliatzen dena. [Oh. BDP (2006), 1. art.]

babes eskeko errekurtso [recurso de amparo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. babes-errekurtso.

babes humanitario [asistencia humanitaria]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. laguntza humanitario.

babes judizial [tutela judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Berme guztiak dituen prozesu baten bidez norbanakoaren interes eta eskubideak babesteko beharra. Sin. epai bidezko babes.

babes judizial eraginkorrerako eskubide [derecho a la tutela judicial efectiva]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Espainiako Konstituzioaren 24. artikuluan aurreikusitako oinarrizko eskubidea. Haren arabera, pertsona orok jurisdikzio-organoen jarduna eragin dezake bere eskubideen zein interesen defentsan eta eskubidea du orobat berme guztiak dituen prozesu baten ondoren zuzenbidean oinarritutako ebazpen arrazoitua jasotzeko eta betearazteko. Sin. benetako babes judizialerako eskubide, epai bidezko babes eraginkorrerako eskubide.

babes-, koordinazio- eta osagarritasun-eskumen [competencias de apoyo, coordinación y complemento]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. laguntza-, koordinazio- eta osagarritasun-eskumen.

babes-agindu [orden de protección]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Genero-indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren biktima diren pertsonak babesteko helburuz, arrisku-egoera objektiboa dagoenean zigor-izaerako babes- eta segurtasun-neurriak eta neurri zibilak ezartzeko jurisdikzio-organoak, auto bitartez, emandako ebazpena.

babes-erakunde [institución de protección]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Adingabeen eta ezgaituen pertsona eta ondarea babesteko Zuzenbideak arautzen duen erakundea. Hala nola, tutoretza, kuradoretza, defentsa judiziala edo zaintza.

babes-errekurtso [recurso de amparo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Oinarrizko eskubideen babesean Konstituzio Auzitegian aurkeztutako errekurtsoa. Sin. babes eskeko errekurtso.

babes-jardunaren hedadura [ámbito de la acción protectora]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. babes-jardunaren irismen.

babes-jardunaren hobekuntza [mejora de la acción protectora]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzako sistemak duen babes-esparrua hobetzen duen sistema.

babes-jardunaren irismen [ámbito de la acción protectora]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzako sistemak duen babes esparrua; zein arrisku babesten dituen, noraino heltzen den. [Oh. GSLO, 42. art.] Sin. babes-jardunaren hedadura.

babesgabetasun 1 [desamparo]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Babesa behar duen norbait edo zerbait, de facto, legea hautsita edo legeetan ezarritako betebeharrak era egokian ez betetzeagatik sortzen den egoera. [Oh. KZ, 172. art.]

babesgabetasun 2 [indefensión]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. defentsa-gabezia.

babesgabezia [indefensión]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. defentsa-gabezia.

babesgintza [acción protectora]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. babes-jardun.

babesturiko egoera [situación protegida]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzako sistemak babesten duen beharrizan-egoera zehatza.

babestutako gertagarri [contingencia protegida]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzako sistemak babesten duen gertagarri zehatza, betiere, beharrizan-egoera eragiten duena.

badia historiko [bahía histórica]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Badia juridikotik bereiziz eta kostaldeko estatuko autoritatearen egikaritza eraginkor nahiz jarraian oinarritutako eskubide historikoei jarraiki, berez dituen berezitasun geografikoak kontutan hartu gabe, lerro zuzen batez itxi daitekeen badia. Badia horren barruan geratzen diren urei barne-ur izaera ematen zaie. [Oh. IZNBK, 10.6 art.]

badia juridiko [bahía jurídica]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ondo zehaztutako kostaldeko irekiera, lurraldean barneratzen dena, bere ahoaren zabalera kontutan hartuz, halako moduan, ezen bere barnean kostaldeak inguraturiko urak geratzen baitira eta kostaldearen inflexio soila baino zerbait gehiago den. Kostaldeko estatuak itsasbeheran marraz dezake itxiera-lerro zuzen bat sarbideko puntu naturalen artean, eta barne-ur gisa kalifikatu barruan geratzen diren urak, betiere, marrazturiko lerro zuzenen distantzia ez bada 24 itsas-milia baino luzeagoa eta barruan geratzen den ur azalera ez bada irekiera horren ahoaren diametroa duen semizirkuluarena bera edo handiagoa. [Oh. IZNBK, 10. art.]

bahi [embargo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. enbargo.

bahiketa [secuestro]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Pertsona baten mugitzeko askatasunaren aurkako delitua, helburu ekonomiko bat edo bestelako eskakizun batzuk lortzeko burutzen dena. [Oh. ZK, 164. art.]

bahikuntza [confiscación]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Estatuak pertsona baten ondasunak hartzean datzan zigorra. Sin. konfiskatze.

bahitura 1 [embargo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. enbargo.

bahitura 2 [prenda]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Aurretik bi alderdiren artean hitzartutako obligazio bat bermatzeko zordunak hartzekodunari gauza bat entregatzearekin sortutako kontratu erreal eta sinalagmatiko ez-perfektua. Horren arabera, aurreko obligazioa betetzen ez bada, gauza galduko du zordunak, hartzekodunaren alde. Betetzen bada, berriz, gauza itzuli beharko du hartzekodunak. Sin. pignus, pignus datum.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Zor zaiona ordaindu bitartean, hartzekodunak zordunaren gauza bat atxikitzeko duen ahalmena, zordunak zorra ordainduko duela bermatzeko helburuz. 2. Bahitura-kontratuaren objektu den atxikitako gauza.Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Sozietate (baltzu) baten akzioen edo partizipazioen gaineko berme-eskubide erreala. Honen bidez akziodun edo bazkide zordunak akzioen edo partizipazioen edukitza hartzekodunari eskualdatuko dio, zorra beteko duela bermatzearren. Akzioen edo partizipazioen edukitza duen hartzekodunak (hartzekodun pignoratizioak) erraztu beharko dio zorduna den akziodunari edo bazkideari, batzar nagusira joaten denean, dituen eskubideak gauzatzea. [Oh. KSL, 132. art.]

baietsi [aceptar, estimar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Auzitegi baten aurrean aurkeztutako eskaera edo uzia —nagusia edo interlokutorioetako bat, osorik edo partzialki— ebazpen baten bitartez onartu.

baimen [autorización, permiso]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Zerbait egitea edo ez egitea zilegi dela erabakitzeko eskumena duenak norbaiti hartarako egindako aitortza. 2. Debekurik eta betebeharrik eza.

baimen ordaindu [permiso retribuido]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Zenbait arrazoi tarteko, lanera ez joateko ematen den baimena, zeinaren arabera, soldata osoa eskuratuko baitu langileak. [Oh. LE, 37.3 art.]

baimendu [autorizar, permitir]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Norbaiti zerbait egiteko baimena eman. Sin. baimena eman.

baja mediko [baja médica]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Osasun ikuspegitik, medikuak langileari emandako baja.

baja-berrespen [confirmación de baja]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Bajan dagoen langilea aztertu ondoren, osasun arrazoiak medio, langileak bajan jarrai dezala erabakitzea.

baja-egoera [situación de baja]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langilea, gaixotasunagatik edo istripuren bat dela medio, lanean ari ez denean dagokion Gizarte Segurantzako egoera.

bake-akordio [acuerdo de paz]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Gerra amaitzeko, gerra-egileen liskarrei amaiera formala ematen dien akordioa.

bake-betebehar [deber de paz]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileen ordezkariek greba-deialdia ez egiteko betebeharra.

bake-epaile [jueza, juez de paz]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegirik ez dagoen udalerrietan, izaera jurisdikzionaleko zenbait eginbehar betetzeko izendatutako pertsona. Izendapena justizia auzitegi nagusiko gobernu-salak egiten du, udaletxeko osoko bilkuraren proposamenez, eta 4 urteko iraupena du.

bake-haustura [quebrantamiento de la paz]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazio Batuen Gutunaren 39. artikuluan jasotako kontzeptua. Horren arabera, Segurtasun Kontseiluak bake-haustura egiaztatzen badu, eskumena du nazioarteko bakeari eta segurtasunari eusteko edo bakea eta segurtasuna berrezartzeko beharrezkoak irizten dituen gomendio eta erabakiak hartzeko. [Oh. NBG, 39. art.] Sin. bakearen haustura.

bake-klausula [cláusula de paz]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboan, langileen ordezkariek greba-deialdia ez egiteko betebeharra jasotzen duen klausula.

bake-konferentzia [conferencia de paz]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Gerra amaitzearren, gerra-egileek zein bestelako estatuek liskarrei amaiera emateko egiten duten nazioarteko bilkura.

bakearen haustura [quebrantamiento de la paz]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. bake-haustura.

bakearen mehatxu [amenaza para la paz]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazio Batuen Gutunaren 39. artikuluan jasotako kontzeptua. Horren arabera, Segurtasun Kontseiluak bakearen mehatxua egiaztatzen badu eskumena du nazioarteko bakeari eta segurtasunari eusteko edo bakea eta segurtasuna berrezartzeko beharrezkoak irizten dituen gomendio eta erabakiak hartzeko. [Oh. NBG, 39. art.]

bakerako kultura [cultura por la paz]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Gizarte mailako elkarbizitzan biolentzia arbuiatu eta gatazkei aurre hartzea xede duten balio, jarrera, jarduera eta bizimoduak, helburu hori erdiesteko, parteen eta estatuen arteko elkarrizketa eta negoziazioa baliatzen dutenak elkar ulertzeko bide gisa.

bakezko prozedura [procedimiento pacífico]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-gatazka konpontzeko prozedura, zeinean alderdi batek ez baitu presionatuko bestea. Prozedura horiek adiskidetzea, bitartekaritza eta arbitrajea dira.

balantze [balance]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Enpresaren egoera ekonomikoa adierazten duen dokumentua. Aktiboa (ondasun eta eskubideak), pasiboa (zorrak) eta ondare netoa (baliabide propioak) bereizten ditu. Ekitaldi ekonomiko bakoitzaren amaieran enpresak aurkeztu behar dituen urteko kontuak osatzen dituzten dokumentuen arteko bat da. [Oh. MK, 35. art.]

baldintza etenarazle [condición suspensiva]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. baldintza etengarri.

baldintza etengarri [condición suspensiva]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Geroko gertaera, zeinaren betetze ezezagunaren menpe dagoen negozioaren efektuen sorrera. [Oh. KZ, 1113-1114. art.] Sin. baldintza etenarazle.

baldintza hoberenaren printzipio [principio de condición más beneficiosa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Arauak aldatu arren, lan-kontratuaren bitartez langileak eskuratu dituen baldintzek bere horretan jarraituko dutela bermatzen duen printzipioa. Sin. baldintza onuragarrienaren printzipio.

baldintza onuragarrienaren printzipio [principio de condición más beneficiosa]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. baldintza onuragarrienaren printzipio.

baldintza orokorrak [condiciones generales]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu batean baino gehiagotan txertatzeko aurrez prestatutako klausulak, alderdietako batek kontratuan sartzen dituenak, edozein direla ere klausula horien egile materiala, kanpoko itxura, hedadura eta bestelako inguruabarrak.

baldintza suntsiarazle [condición resolutoria]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Geroko gertaera, zeinaren betetze ezezagunaren menpe dagoen negozioaren efektuen suntsitzea. [Oh. KZ, 1114. art.]

baldintza-baliokidetasunaren teoria [teoría de la equivalencia de condiciones]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioari erantzukizuna egotzi ahal izateko, haren jardueraren eta sorturiko kaltearen artean egon beharko lukeen kausalitate-loturari buruzko teoria. Kaltearen sorreran kausa bat baino gehiago egon badira, horietako bakoitzaren eraginaren araberakoa izango da kalte-ordaina.

baldintzapeko askatasun [libertad condicional]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Presoaldiaren azkeneko fasea, espetxean ez baizik eta aske eman daitekeena, betiere beste deliturik ez egiteko baldintzapean. Ez da automatikoki lortzen eta delituen arabera eraentza bigun edo gogorragoa dakar. [Oh. ZK, 90. art. eta hurr.] Sin. laugarren gradu. Ik. eraentza ireki, hirugarren gradu.

baliabide propioen sistema [sistema de recursos propios]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBren aurrekontuaren finantzaketa bermatzen duen sistema, zeinaren arabera, aurrekontua EBren eskumeneko jardueretatik eratorririko baliabide propioekin elikatzen baita. [Oh. EBFT, 311. art.]

baliabideen nahikotasun-printzipio [principio de suficiencia de medios]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBren eskumenen egikaritza gidatzen duen printzipioa. Horren arabera, EBk bere helburuak lortzeko eta bere politikak aurrera eramateko bitarteko egokiak erabiliko ditu eta behar dituen baliabideak bereganatuko ditu. [Oh. EBT, 3.6 art.; EBFT, 311. art.] Sin. bitartekoen nahikotasun-printzipio.

baliaezintasun handi [gran invalidez]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren esparruan, ezintasun iraunkorraren maila larriena. Maila hau aitortuko zaio langileari, baldin eta, galera anatomiko edo funtzionalengatik, beste pertsona bat behar badu bizitzaren funtsezko egintzetarako, alegia, jantzi, mugitu, jan, eta antzekoetarako. [Oh. GSLO, 194. art.]

baliaezintasun handiko pentsio [pensión de gran invalidez]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Baliaezintasun handia aitortua duen langileari dagokion bizi arteko prestazioa. [Oh. GSLO, 196.4 art.]

balio [valor]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Gauzen erabilgarritasun-maila, edota beharrak zein ongizatea eta atsegina asetzeko gauzek duten gaitasuna. 2. Objektu guztiei, fisiko zein abstraktuei, gaineratutako propietatea, haien garrantziaren maila adierazten duena. Haren erreferentzia erabilita askotariko ekintzen egokitasuna alderatu daiteke.Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Gizartearen edo norbanakoaren portaera eta arau-sistemak epaitzeko erabiltzen den irizpide intelektuala, giza lehentasun bat adierazten duena.

balio frogagarri [valor probatorio]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Errugabetasun-presuntzioa deuseztatzeko ahalmena duen frogaren nolakotasuna.

balio justu [justiprecio]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Nahitaezko desjabetzen kasuan onuradunak desjabetuari ordaindu behar dion kalte-ordaina. [Oh. Nahitaezko Desjabetze Legea, 24. art. eta hurr.]

balio nagusi [valor superior]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Balio desberdinak alderatzean garrantzi gehiagokotzat jotzen den hori.

balio zenbatetsi [valor estimado]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea 1. Desjabetze-prozeduran desjabetuak desjabeturiko objektuari buruz egiten duen balorazio ekonomikoa. [Oh. Nahitaezko Desjabetze Legea, 29. art.] Sin. zenbatetsitako balio. 2. Sektore publikoko kontratuen arloan, kontratazio-organoaren aurreikuspenen arabera ordaindu behar den diru-kopuru osoa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kontuan hartu gabe zenbatesten dena. [Oh. 9/2017 Legea, 101. art.]

balio-egiaztapen [comprobación de valores]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga Ogasunak ondasun edo zerbitzu baten balioa zehazteko egin dezakeen jarduera. Sin. balio-egiaztatze.

balio-egiaztatze [comprobación de valores]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. balio-egiaztapen.

balio-galera [depreciación]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ondasun baten aldizkako balioaren jaitsiera.

balio-judizio [juicio de valor]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Iritzi edo sinesmen batean oinarritutako balorazioa.

balioeste [valoración]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zerbaiten balioa zehaztea edo estimatzea.

balioetsi [validar]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Indarra edo irmotasuna eman, baliozkoa egin. Sin. baliozkotu.

baliogabe [inválido]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arauei zein egintzei aplikatuta, izate juridikorik gabekoa.

baliogabetasun [invalidez]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. baliogabezia.

baliogabetu [anular, invalidar]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Juridikotzat jo den arau edo egintzak balioa galdu, baliogabe bihurtu.

baliogabezia [invalidez]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kontratu bati dagozkion efektuak sorraraztea oztopatzen duen egoera. Kontratua eratzeko irregulartasunean du bere oinarria, kontratua existitzeko beharrezkoak diren funtsezko betekizunak falta direlako, edo, hala dagokionean, horiek akastunak direlako.

baliokidetasun-errekargu [recargo de equivalencia]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea BEZaren erregimen berezi bat. Eraldatu gabe merkatariek saltzen dituzten produktuei nahitaez aplikatu beharreko erregimena.

baliokidetza [equivalencia]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila 1. Bi egoera ezberdini balio bera onartzea; obligazioak ez diruzkoak direnean eta bere horretan bete ezin direnean, prestazio edo obligazioaren baliokidea dirutan lortzen da obligazioa betetzat jo dadin. 2. Zuzenbide konparatuaren alorrean, egoera juridiko zehatz bati onartzen zaion balioa, egoera juridiko ezberdin baina parekatu bati esleitzea.

baliotasun [validez]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. baliozkotasun.

baliozko [válida, válido]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Baliozkotasun-baldintzen araberako arau edo egintza, izate juridikoa duena.

baliozkotasun [validez]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Legezkotasunaren barruan gauzaturiko egintza juridiko baten izaera, ondorio juridikoak sortzeko gaitasuna aitortzen diona. Ik. deuseztasun.Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zuzenbidegintzari buruzko bigarren mailako arauen arabera existitzen den arau edo egintzaren nolakotasuna. Sin. baliotasun.

baliozkotasun-baldintza [condición de validez]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau edo egintza bat baliozkoa edo, gauza bera dena, zuzenbidezkoa izan dadin nahitaez bete behar dena. Sin. baliozkotasunerako baldintza.

baliozkotasun-presuntzio [presunción de validez]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio publikoek emandako egintzak, bere horretan, zuzenbidearen araberakoak eta bete beharrekoak direla xedatzen duen printzipioa. Horren arabera, administrazio-egintzak baliozko izango dira, eta ondorioak izango, hain zuzen, ematen diren egunetik bertatik aurrera, besterik xedatu ezean.

baliozkotasunerako baldintza [condición de validez]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. baliozkotasun-baldintza.

baliozkotu [convalidar, validar]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Zerbaiten balioa sendotu, berretsi; bereziki egintza juridikoei aplikatzen zaie. Ik. balioetsi.

balioztapen-kontratu [contrato estimatorio]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu mota bat, zeinaren bidez alderdi batek (tradens deiturikoak) aurreikusitako balio bateko ondasun higigarriak ematen baitizkio beste bati (accipiens), honek epe finko batean sal ditzan. Epea iristean saldutako ondasunen aurreikusitako prezioa ordaindu eta saldu ez diren ondasunak itzuliko ditu accipiens honek.

balioztatu [validar]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Zerbait baliozkotzat jo. 2. Zerbaiti balioa esleitu.

balizko egoera [supuesto de hecho]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau bat osatzen duten bi elementuetako bat, delako araua zer egoeratan edo zer kasutan aplikatuko den zehazten duena.

balore-merkatu [mercado de valores]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Merkatu antolatua, zeinean entitate pribatu zein publikoek jaulkitako balore negoziagarriak (akzioak, obligazioak, obligazio bihurgarriak, bonoak, etab.), eta finantza-aktibo deribatuak saldu eta erosten baitira. [Oh. BML, 2. art.]

balore-titulu [título valor]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Balorea duen eskubide bat adierazten duen dokumentua. Dokumentu honek bere edukitzaile legitimoaren aldeko eskubide bat agertzen du; bere alde prestazioren bat egiteko obligazioa, alegia. Edukitzaile horrek obligatuari prestazioa egitea galdatu ahal izango dio dokumentuaren edukitza legitimoan oinarrituz. Besteak beste, honako hauek dira balore-tituluak: kanbio-letrak, txekeak, ordaindukoak, akzioak eta bonoak.

balore-tituluen eskualdaketa [transmisión de títulos valores]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Balore-tituluak jabe baten eskuetatik beste jabe baten eskuetara pasatzea. Funtzio ekonomikoaren arabera balore-titulu zuzenak eta zirkulanteak bereizten dira. Balore-titulu zuzenen kasuan kredituen lagapenaren sistema jarraituz transmititzen dira eskubideak. Balore-titulu zirkulanteen kasuan, berriz, eskubidearen transmisioa dokumentuarenarekin egiten da: entregatzearekin (eramaileari) edo dokumentua entregatu eta endosua eginaz (aginduz), alegia.

baltzu [sociedad]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu bidez sortzen den pertsona elkartea, zeina osatzeko kide bakoitzak ekarpen bat egingo baitu helburu zehatz eta komun bat lortzearren. Doktrina tradizionalaren arabera, helburu hori irabaziak lortu eta banatzea izango da. [Oh. KZ, 1665. art. eta MK, 116. art.] Sin. sozietate.

baltzu anonimo [sociedad anónima]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Baltzu kapitalista zeinean bazkideen ekarpenek osatzen baitute baltzuaren kapitala. Baltzu anonimoa sortzeko 60.000 â‚ko kapitala osatu beharko da gutxienez. Kapital hori akzioetan banatuko da. Baltzu anonimoetan bazkideek ez dute baltzuaren zorrengatik erantzuten. [Oh. KBL, 1.3 art.] Sin. sozietate anonimo.

baltzu kapitalista [sociedad capitalista]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Egitura korporatiboa duen baltzua zeinean bazkideek ez baitute baltzuaren zorrengatik erantzuten. Legeak hiru baltzu kapitalista arautzen ditu: anonimoa, erantzukizun mugatukoa eta akziozko baltzu komanditarioa. [Oh. KBL, 1. art.]

baltzu kolektibo [sociedad colectiva]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Egitura pertsonalista duen baltzua; bazkidearen nortasuna da garrantzitsua taldearentzat, ez hainbeste egiten duen ekarpena. Bazkide guztiek hartzen dute parte kudeaketan eta denek erantzuten dute mugarik gabe eta solidarioki baltzuaren zorrengatik, betiere, baltzuak berak ez badu ondare nahikorik (erantzukizun subsidiarioa). [Oh. MK, 125-144. art.]

baltzu komanditario sinple [sociedad comanditaria simple]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Egitura pertsonalista duen baltzua, bi bazkide mota dituena. Alde batetik, bazkide kolektibo bat izango du gutxienez. Bazkide hau kudeaketaz arduratuko da eta baltzuaren zorrengatik mugarik gabe erantzungo du. Bestetik, bazkide komanditario bat izango du. Bazkide komanditarioa ez da kudeaketan inplikatuko eta egin beharreko ekarpenarekin soilik erantzungo du. [Oh. MK, 145-150. art.]

baltzu publiko [sociedad pública]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazioaren menpe dagoen merkataritza-sozietatea. Publikotzat jotzeko, administrazioak edo sektore publiko-instituzionala osatzen duten entitateetako batek sozietate-kapitalaren % 50 izango du, gutxienez. [Oh. 40/2015 Legea, 111. art. eta 1/1997 Legegintzako Dekretua, 19. art.]

baltzu talde [grupo de sociedades]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Zuzendaritza ekonomiko bakarra duten baltzu juridikoki independenteek osatzen duten taldea. Bi baltzu talde mota daude: bertikalak edo menpekotasunezkoak (baltzu menperatzaile bat eta baltzu menperatu bat edo gehiago daudenean) eta horizontalak edo koordinaziozkoak (akordioen fruitu, zuzendaritza bakarra dutenak). [Oh. MK, 42. art. eta KBL, 260. art.]

baltzu unipertsonal [sociedad unipersonal]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Bazkide bakarra duen baltzua. Aukera hau onartzen da baltzu kontzeptuaren salbuespen bezala, betiere, enpresari pertsona fisikoaren erantzukizuna mugatzeko formula gisa. Izaera hori argi geratu behar da baltzuaren deituran. Baltzu bat bazkide bakarreko bilakatzen bada behin eratu ondoren eta aldaketa hori ez bada inskribatzen, bazkide hori izango da baltzuaren zorren erantzule. [Oh. KBL, 12-17. art.]

baltzu zibil [sociedad civil]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Izaera pertsonalista duen baltzua, jarduera ekonomiko zibilak (nekazaritza, abeltzaintza, artisautza, lanbide liberalak, etab.) ustiatzeko eratzen dena. Baltzu zibiletan bazkideek pertsonalki eta mugarik gabe erantzuten dute baltzuaren zorrengatik, baltzuarekiko subsidiarioki eta modu mankomunatuan beren artean. [Oh. KZ, 1665-1708. art.]

baltzu-zuzenbide [derecho de sociedades]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu bidez helburu komunak lortzeko sortzen diren talde pribatuen egitura juridikoak jasotzen dituen zuzenbidea. Nahiz eta baltzu mota guztiek oinarri konstituzional bera izan (KE, 22. art.), baltzu mota desberdinak kode eta lege ezberdinen bidez arautzen dira. Hori horrela, dispertsioa da espainiar baltzu zuzenbidearen ezaugarri bat.

banakako aitorpen [declaración individual]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Familia-unitate bateko kide bakoitzak pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga banaka aitortzea. Sin. banakako tributazio.

banakako aurrezaintza [prevención especial]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ik. aurrezaintza berezi.

banakako tributazio [tributación individual]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. banakako aitorpen.

banaketa-kontratu [contrato de distribución]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu mota atipiko eta arautugabea: bi alderdi ditu, ekoizlea eta merkatu geografiko batean bere produktuak (edo zerbitzuak) salduko dituen banatzailea. Bi kontratukideak enpresari independenteak dira eta beraien arteko harremanak iraupen bokazioa dauka, ez da noizik behingo kolaborazioa. Normalean banatzaile desberdinekin sare bat osatuko du enpresari ekoizleak. Salerosketa esklusiboa, banaketa selektiboa, emakida edo frankizia daude banaketa-kontratuen artean.

banaketa-sistema [sistema de reparto]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantza finantzatzeko sistema, zeinaren arabera, urteroko sarrerak urtero ordaindu beharreko prestazioak finantzatzeko erabiltzen baitira. [Oh. GSLO, 110. art.]

banan-banako laneratze-ibilbide [itinerario de inserción personalizado]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Laneratzean laguntzeko, enplegu-zerbitzuak langabetuari bere behar pertsonalen arabera eskaintzen dion ibilbidea. [Oh. EL, 29. art.]

banatze-eraentza [régimen de separación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ezkontzaren ondasun-eraentza, zeinaren arabera ezkontide bakoitzak, ezkondu aurretik eta ondoren, dituen ondasunen jabetza zein kudeaketa izango duen. Ik. ezkontza, ezkontza-kapitulazio, ezkontzaren ondasun-eraentza, foru-komunikazio, irabazpidezko erkidego, partaidetza-eraentza.

bando [bando]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Alkateak salbuespen- edo larrialdi-egoeretan emandako xedapen orokorra. Betebeharrak gogoratzeko zein iragarkiak zabaltzeko erabil daiteke bandoa. Azken kasu horretan, bandoek ez dute balio arauemailea.

Banku Zentralen Europako Sistema BZES [Sistema Europeo de Bancos Centrales, SEBC]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Europako Banku Zentralak eta estatu kide guztietako banku zentral nazionalek osatzen duten egitura instituzionala, euroa moneta gisa hartu duten edo ez kontutan izan gabe. [Oh. EBFT, 282. art.]

banku-berme [garantía bancaria]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kreditu-erakundeek bezeroek hirugarrenekin dituzten obligazioen betetzea ziurtatzeko ematen duten bermea. Diru-kopuru edo komisio baten truke ematen da. Zerbitzu honek fidantzaren izaera du. [Oh. MK, 439-442. art. eta KZ, 1822-1856. art.]

banku-deskontu [descuento bancario]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu mota atipikoa, zeinaren bidez pertsona batek (bezeroak) kreditu-erakunde bati (deskontugileari) diruzko kreditu bat muga-eguna baino lehen transmititzen baitio (“amaiera onik ezean”) kreditu-erakundeak, trukean, dagokion diru kopurua aurreratzen dio bezeroari, interes edo portzentaje bat kenduaz. Zordunak bere obligazioa ordaintzen ez badu, alderdiek aurrez emandakoa itzuli beharko diote elkarri.

banku-kontratu [contrato bancario]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kreditu-erakundeek bezeroekin egiten duten kontratua. Gehienak atipikoak dira. Gordailua eta mailegua soilik daude arautuak. Oro har, baldintza orokorren bitartez gauzatzen dira, eta atxikimenduzko eta iraupenezko kontratuak izaten dira. Hiru banku-kontratu mota daude: eragiketak edo kontratu aktiboak, kontratu pasiboak eta kontratu neutroak. [Oh. MK, 303 eta 311. art.]

banku-liburu [libro de bancos]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Banku eragiketak jasotzen dituen liburua.

bankuko eragiketa aktibo [operación bancaria activa]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Finantzaketa kontratu mota, zeinaren bidez bankuak, hartzekodun gisa, dirua ematen baitie bere bezeroei interes baten truke. Hauek dira bankuko eragiketa aktiboen adibideak: maileguak, deskontuak, kreditu-irekierak eta leasing- zein factoring-kontratuak.

bankuko eragiketa neutro [operación bancaria neutra]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Eragiketa mota bat, zeinaren bidez bankuek zerbitzu jakinak ematen baitizkiete bezeroei komisio baten truke. Eragiketa hauetan ez da dirurik ematen edo jasotzen. Hauek dira bankuko eragiketa neutroen adibideak: errezibuen kobru-zerbitzuak, transferentziak, segurtasuneko kutxak alokatzea, baloreen merkatuari buruzko eragiketak eta dokumentuzko kredituak.

bankuko eragiketa pasibo [operación bancaria pasiva]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Eragiketa finantzario mota bat, zeinaren bidez bankuak dirua jasotzen baitu bere inbertsio helburuetarako. Hori horrela, eragiketa pasibo baten ondorioz, bankua zordun bihurtuko da eta diru hori itzuli beharko du adostutako modu eta epean. Eragiketa pasibo ohikoenak diru-gordailuak dira: diru-gordailu soilak, kontu korronte bati atxikitako gordailuak eta aurrezki-kontu bati atxikitako gordailuak. [Oh. MK, 303-310. art.]

bankuko kontu korronte [cuenta corriente bancaria]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu bat, zeinaren arabera, bezeroak dirua sar baitezake bankuan, behar duenean erabiltzeko eskubidearekin. Hori horrela, bankuak kutxa-zerbitzu bat eskaintzen dio bezero horri, eta zerbitzu horren bidez bezeroak ordainketak (erreziboen ordainketak, transferentziak, txartelen karguak, etab.) zein kobrantzak (nominaren helbideratzeak, txekeen kobrantza, etab.) egin ditzake.

bankuko mailegu [préstamo bancario]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Bankuak bezeroari egiten dion mailegu mota bat. Mailegu mota hauen kasuan, eskuarki, bankuak diru-kopuru bat jartzen du bezeroaren esku kontu korronte baten bidez. Bezeroak jasotako kapitala itzuli, eta adostutako interesak ordaindu beharko ditu (interes nominala eta gehitzen zaizkion bestelako komisioak, dela mailegua irekitzeagatik, dela eragindako gastuengatik, eta, hala dagokionean, ordainketetan berandutzeagatik). Bankuko mailegu berezien artean hiru mailegu berezi daude: hipotekaduna, baloreekin bermatutakoa edo sindikaturikoa. [Oh. MK, 311. art.]

barkamen [perdón]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Erantzukizun kriminala azkentzeko arrazoietariko bat. Bakarrik izango da onargarria delitu arinak direnean, edo legeak horrela ezartzen duenean. Barkamenak berariaz emana izan beharko du epaiak aditzera eman baino lehen. Adingabeen edo babes berezia behar duten desgaituen aurkako delituetan barkamena eraginkortasun barik utz daiteke. [Oh. ZK, 130.4 art.]

barne araubideko erregelamendu [reglamento de régimen interior]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuak sortutako araubidea, enpresaren barne-arauak ezartzen dituena.

barne-autodeterminazio [autodeterminación interna]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatu batek, eskubideen berdintasun eta herrien determinazio askearen printzipioaren arabera, arraza, sinismen edo koloreagatiko inolako bereizketarik egin gabe bere baitan dagoen herriaren osotasuna ordezkatuko duen gobernu bat ez duen kasuetan, herri horrek bere izaera politikoa eta bere garapen ekonomiko, sozial eta kulturala erabakitzeko duen eskubidea. Egoera honek, nazioarteko zuzenbidearen arabera, ez luke independentzia lortzeko aukera emango; bai, ordea, estatu horren barne nolabaiteko autonomia aitortua izateko eskubidea. Sin. barruranzko autodeterminazio.

barne-autonomia [autonomía interna]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Erlijio-konfesioei beren antolaketa, barne-erregimena eta berezko duten pertsonalaren erregimena ezartzeko aitortzen zaien ahala. [Oh. 7/1980 LO, 6. art.]

barne-demokrazia [democracia interna]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Sindikatuek eta enpresaburu-elkarteek, barne-egitura eta funtzionamendu demokratikoak eduki beharra aldarrikatzen duen printzipioa. [Oh. EK, 7. art.]

barne-merkatu [mercado interior]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Barne-mugarik gabeko esparrua, non salgaien, pertsonen, zerbitzuen eta kapitalen zirkulazio askea bermaturik baitago EBko zuzenbidean aurreikusiriko salbuespenak salbu. [Oh. EBFT, 26.2 art.]

barne-promozio [promoción interna]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Funtzionarioek lanbidean gora egiteko aukera. Bi promozio-bide daude: bertikala eta horizontala. Bertikala: azpitalde batean integratzen den kidego edo eskala batetik goragoko azpitalde bateko kidego edo eskalara igarotzea dakar. Horizontala: azpitalde berean betiere, kidego edo eskala batetik goragoko kidego edo eskalara igarotzea dakar. [Oh. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 16. eta 18. art.]

barne-ur [aguas interiores]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Kostaldeko estatuaren lurraldeko itsasoaren oinarri lerroaren eta lehorraren artean dauden haren subiranotasunpeko urak. [Oh. IZNBK, 8. art.] Sin. barneko ur.

barneko ur [aguas interiores]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. barne-ur.

barneratze [internamiento]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Askatasun-gabetzailea den segurtasun-neurria. Barneratzea bete daiteke heziketa bereziko zentro batean, zentro psikiatriko batean edo mendekotasuna gainditzeko zentroa batean. [Oh. ZK, 96. art.]

barruko malgutasun [flexibilidad interna]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresak zailtasunak dituenean, enplegua ez galtzearren, enpresari lan-baldintzak aldatzeko eskaintzen zaion malgutasuna.

barruranzko autodeterminazio [autodeterminación interna]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. barne-autodeterminazio.

barruti judizial [partido judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Probintzia berekoak diren eta elkarren ondoan dauden udalerri bat edo gehiago biltzen dituen auzitegi-mugapea. Sin. epai-barruti.

baserri [caserío]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Familiaren ustiategia, nekazaritzaren nahiz abeltzaintzaren arlokoa. Ustiategi hori eratzen dute landetxeak berak, eta, horrekin batera, osagai higigarri desberdinek: abelburuek, ustiatze-eskubideek, makineriak, instalazioek, eta, orobat, landa, lursail edo mendi batek edo batzuek. Lursail edo landa horiek landetxearen ondoan egon daitezke edo horretatik aparte, eta, halakoak izendatzeko, baserriari dagozkion lurrak direla esan ohi da. Ik. onibar, tronkalitate, tronkaleko senide.

Batasunaren altxor [acervo de la Unión]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBko estatu kide guztiak lotesten dituen arau, egintza, printzipio eta helburuen multzoa. Sin. Batasunaren ondare, ondare komunitario.

Batasunaren ondare [acervo de la Unión]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. Batasunaren altxor.

Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkari [alto representante de la Unión para asuntos exteriores y política de seguridad]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBren kanpoekintzari egonkortasuna, ikusgaitasuna eta koherentzia ematen dion kargu instituzionala. Kontseilu Europarraren bileretan parte hatzen du, Atzerri Arazoetako Kontseiluaren presidentzia berari dagokio eta, gainera, Batzordeko presidenteorde da. [Oh. EBT, 18. eta 27. art.] Sin. goi-ordezkari.

Batasuneko herritartasun [ciudadanía de la Unión, ciudadanía europea]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBko estatu kideen nazionalitatea duten pertsonen estatutu propioa, herritartasun nazionalari gehitzen zaiona berori ordezkatu gabe. EBko herritarrei berariazko zenbait eskubide aitortzen dizkie. [Oh. EBFT, 20.-24. art. EBOEG, 39.-46. art.] Sin. Batasuneko hiritartasun, europar herritartasun.

bateraezintasun-erregimen [régimen de incompatibilidades]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio publikoan lanean diharduten pertsonek lanpostu bakar batean jardun behar dutela dioen printzipioan oinarritzen den administrazioko erregimen berezia. Sektore publikoan edo pribatuan beste lan edo jardunen baten aritu ahal izateko, administrazioak aldez aurretik, hurrenez hurren, berariazko bateragarritasun-baimena eta bateragarritasun-aitorpena eman beharko du. [Oh. 53/1984 Legea, 3.1 eta 14. art.]

baterako aitorpen [declaración conjunta]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Familia-unitate bateko kide guztiek pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga batera aitortzea. Sin. baterako tributazio.

baterako tributazio [tributación conjunta]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. baterako aitorpen.

baterakuntza fiskal [consolidación fiscal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. kontsolidazio fiskal.

batez besteko karga-tasa [tipo de gravamen medio]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Kuota oinarriaz zatituz ateratzen den emaitza. Bi zenbaki hamartarrekin adierazten da.

batzar 1 [junta]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Sozietatearen organo bat, bazkideen borondatea agertzen duena; alegia, bazkideen bilera. Batzarretan legeak edo sozietateko estatutuek ezarritakoaren arabera egiten dira deialdiak, eztabaidatzen dira gaiak eta hartzen dira erabaki ak. Erabakiak, betiere, bazkideen gehiengoaren aldeko botoa izan beharko dute. [Oh. KSL, 159. art. eta hurr.]

batzar 2 [asamblea]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Enpresako langile guztiak elkartzen dituen organoa, erabaki kolektiboak hartzea xede duena. [Oh. LE, 77-80. art.] Sin. biltzar, bilkura.

batzar konstituziogile [asamblea constituyente]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. konstituziogile.

Batzar Nagusiak [Juntas Generales]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Euskal Autonomi Erkidegoko lurralde historikoen legebiltzar eta erakunde legegileak.

batzorde arbitral [comisión arbitral]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Arbitrajean hirugarren inpartziala antolatzeko modua. Gatazkan dauden naziokotasun ezberdineko bi alderdien eta “superarbitro” batez osatutako batzorde paritarioa, zeinean azken horrek erabakitzeko eskumena baitu, betiere, baldin eta ez bada lortzen akordiorik aldeek izendatutako kideen artean.

batzorde legegile iraunkor [comisión legislativa permanente]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Lege-egitasmo edo -proposamenak onartzean Gorte Nagusien ordezkaritza har dezakeen parlamentu-batzordea. [Oh. EK, 75. art.]

batzorde negoziatzaile [comisión negociadora]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboaren negoziazioan, bi alderdi negoziatzaileak batzen dituen organoa. [Oh. LE, 88. art.]

batzorde parekide [comisión paritaria]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Alderdi desberdinetako kideak biltzen dituen batzordea; alderdiek kide kopuru bera eta eskubide berak dituzte batzordean. Eskuarki, ugazaben elkarteen eta langileen ordezkariak ere bildu ohi dira batzorde parekideetan.Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboan derrigorrez jaso beharreko organoa. Bi alderdi negoziatzaileen ordezkariek osatuko dute batzordea, eta ordezkari-kopuru bera izango dute bertan. Besteak beste, hitzarmenaren interpretazioa dagokio. [Oh. LE, 85.3 art.] Sin. batzorde paritario.

batzorde paritario [comisión paritaria]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. batzorde parekide.

Batzordearen kolegialtasun-printzipio [principio de colegialidad de la Comisión]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBko Batzordearen jardute kolektiboa eraentzen duen printzipioa, aldi berean, batzordekideen independentzia indibiduala bermatzen duena. [Oh. EBJAren epaia, C-191/95, Batzordea vs Alemania.]

batzordekide [comisaría, comisario]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBko Batzordearen kidea. [Oh. EBT, 18.3 art.] Sin. komisario.

bazkide [socia, socio]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Sozietate kontratu bat hitzartzen duen pertsona, zeinak beste batzuekin batera diru bat, ondasun bat edo industria bat jartzeko obligazioa hartzen duen, irabaziak elkarren artean banatzeko helburuarekin.Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Sozietateko (baltzuko) kidea. Bazkideak izaera berezia duen sozietate-kontratu bidez elkartzen dira, helburu komun bat erdiestearren. Oro har, bazkideek gaitasuna ematen diote taldeari — sozietateari— hirugarrenekin erlazioak izan ditzan. Horrela, sozietateak eskuratzen du nortasun juridikoa, hau da, trafikoan jarduteko gaitasun osoa. Hala ere, posible da kideek sozietateari gaitasun hori ez ematea; kasu horretan, beraz, sozietateak ez du izango nortasun juridikorik.

bazkide langile [persona socia-trabajadora]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan elkartuko kooperatiban, aldi berean kooperatibako bazkide eta kooperatibako langile dena.

bazkideen derrigorrezko baja [baja obligatoria de las personas socias]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan elkartuko kooperatiban, langile bazkidea kaleratzea, enpresaren zailtasunak direla eta.

baztertzaile [excluyente]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Norberarenak ez bezalakoak diren adierazpenak baztertu edo kanporatzen dituena. Gizarte mailan, integrazioaren kontrakoa; alegia, etnia, arraza, kultura, erlijio edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik norbanakoak edo taldeak alboratzen dituena eta sarritan diskriminazioa sorrarazten duena.

baztertze [apartamiento]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzaileak duen eskubidea bere derrigorrezko oinordekoetatik bat edo batzuk aukeratu eta besteak oinordetzatik kanpo uzteko. Oinordetza-sistema batzuetan, senipartea kolektiboa denean, kausatzaileari baztertzeko ahalmena ematen zaio, hark derrigorrezko oinordekoen taldea osatzen dutenen artean senipartea askatasunez banatzeko. Ik. jaraunsgabetze.

begi-ikuskapen [inspección ocular]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaile edo auzitegiak delituzko egitatea burutu zen lekua aztertzean datzan eginbidea. Alderdien aurrean burutzen da eta, kasua denean, delituaren aztarnak edo froga materialak jasotzen eta gordetzen dira. [Oh. PKL, 326. art.]

behaketa [observación]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Behatzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Fenomenoei zein gertaerei buruzko datuak analisi edo neurketa zientifikoak egiteko xedez jasotzea.

behar [obligación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. betebehar.

beharrezko alderdi-aniztasun [pluralidad de partes necesaria]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesu bat ondo egituratuta egoteko, posizio bietan edo batean galdatzen den interes-aniztasuna. Sin. beharrezko alderdien aniztasun.

beharrezko alderdien aniztasun [pluralidad de partes necesaria]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. beharrezko alderdi-aniztasun.

beharrezko gutxieneko kotizazio-aldi [período mínimo de cotización necesario]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Prestazio batzuetarako eskubidea edukitzeko Gizarte Segurantzak galdatzen duen betekizuna.

beharrezkotasun-printzipio [principio de necesidad]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. beharrizan-printzipio.

beharrizan [deber ser, necesidad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Beharra, premia, urgentzia.

beharrizan-egoera 1 [estado de necesidad]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Norberaren edo hirugarren baten kalte bat ekiditeko beste baten ondasun juridiko bati kalte egiten dionari edo obligazio bat urratzen duenari aplikagarri zaion salbueslea. Salbueslea aplikatzeko ezinbestekoa da: eragindako kaltea saihestu dena baino handiagoa ez izatea; subjektuak beharrizan-egoera nahita eragin ez izatea; eta beharrizana duenak bere burua sakrifikatzeko betebeharrik ez izatea, ogibidea edo kargua dela eta. [Oh. ZK, 20.5 art.] Ik. bidezkotze-kausa, erruduntasun.Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. premiazko egoera.

beharrizan-egoera 2 [situación de necesidad]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte-arriskua gauzatzerakoan gertatzen dena. Sortzen den beharrizana ekonomikoa edota osasun laguntzarena izan daiteke.

beharrizan-printzipio [principio de necesidad]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-prozesua eraentzen duen printzipioa. Haren arabera, prozesua da ius puniendi edo zigor-zuzenbidea aplikatzeko baliabide bakarra. Horregatik, esan daiteke zigor-prozesutik kanpo ez dagoela zigor-zuzenbidearen aplikaziorik. [Oh. PKL, 1. art.] Sin. beharrezkotasun-printzipio.

beharrizaneko judizio [juicio de deber ser]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Egiaztatu ezina den esakune normatibo edo preskribatzailea.

behin betiko artxibatze [archivo definitivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. largespen aske.

behin betiko betearazpen [ejecución definitiva]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Irmoa den kondenazko epai bat edo bestelako titulu exekutibo bat egikaritzeko prozedura judiziala. Sin. behin betiko exekuzio.

behin betiko exekuzio [ejecución definitiva]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. behin betiko betearazpen.

behin betiko largespen [sobreseimiento definitivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. largespen aske.

behin betiko likidazio [liquidación definitiva]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Behin betiko izaera izan gabe ordaintzeko agindutakoa. Ik. zerga-likidazio behin betiko, zerga-likidazio behin-behineko.

behin-behineko artxibatze [sobreseimiento provisional]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. behin-behineko largespen.

behin-behineko askatasun [libertad provisional]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zigor-prozesuan zehar behin-behinean espetxeratuta ez dagoen ikertuaren, auzipetuaren edo akusatuaren kautelazko egoera. Kautelazko neurri hau fidantzapekoa izan daiteke edo fidantzarik gabekoa eta beste betebehar batzuk eraman ditzake berekin, esaterako, epailearen aurrean aldizka agertu beharra. [Oh. PKL, 529. art.] Ik. kautela-neurri.

behin-behineko betearazpen [ejecución provisional]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Errekurritua izan den eta horregatik irmoa ez den ebazpen judizial bat egikaritzera zuzendutako prozedura. Sin. behin-behineko exekuzio.

behin-behineko espetxealdi [prisión provisional]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. behin-behineko espetxeratze.

behin-behineko espetxeratze [prisión provisional]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Legezko epeak eta baldintzak errespetatuz, zigor-prozesua amaitu gabe dagoen bitartean, ikertu, auzipetu edo akusatu bat espetxean sartuz askatasunaz gabetzean datzan kautelazko neurri pertsonala. [Oh. PKL, 502-519. art.] Sin. behin-behineko espetxealdi. Ik. kautela-neurri.

behin-behineko espetxeratze-auto [auto de prisión provisional]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisdikzio-organoak emandako ebazpena, norbait behin-behinean espetxeratzeko kautelazko neurria agintzen duena. Ik. behin-behineko espetxeratze.

behin-behineko exekuzio [ejecución provisional]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. behin betiko betearazpen.

behin-behineko largespen [sobreseimiento provisional]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Denboraldi batez zigor-prozesua geldiarazten duen eta jarduketen artxiboa emaitza duen ebazpen judiziala. Legezko zioetan oinarritzen da: delitua egin dela behar bezala justifikatuta geratu ez izana edo pertsona bat akusatzeko zio nahikorik ez izatea. [Oh. PKL, 641. art.] Sin. behin-behineko artxibatze.

behin-behineko likidazio [liquidación provisional]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Kasu berezietan alda daitekeen likidazioa.

behin-behineko neurri [medida provisional]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-prozedura hasi ondoren, ebazteko eskumena duen organoak ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatzeko harturiko neurria. Prozedura hasi aurretik ere har daitezke horrelako neurriak, betiere, urgentzia geroraezina dagoen kasuetan eta ukitutako interesak behin-behinekoz babestu behar direnean. [Oh. 39/2015 Legea, 56. art.]

behin-behineko ordain-agindu [ordenación del pago provisional]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Horretarako baimendua dagoen agintari edo funtzionarioak burututako eragiketa, sortutako zor batekin loturik Altxorraren aurka dagokion agindua ematean datzana. Sin. behin-behineko ordainketa-agindu.

behin-behineko ordainketa-agindu [ordenación del pago provisional]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. behin-behineko ordain-agindu.

bekaldura [careo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuan zehar lekukoek edo ikertu, auzipetu edo akusatuek emandako adierazpenen artean kontraesanak edo desadostasunak daudenean eta haiek argitzeko helburuz instrukzioan edo ahozko epaiketan burututako ezohiko eginbidea, epailearen aurrean egindako ahozko konfrontazio batean datzana. [Oh. PKL, 451-455. art.] Sin. kareo.

beldur gaindiezin [miedo insuperable]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Kalte baten mehatxuak sortzen duen beldur gaindiezinagatik delitu bat burutzean aplikatzen den salbueslea, arau penala errespetatzea galdagarria ez izateagatik. [Oh. ZK, 20.6 art.] Ik. erruduntasun.

benetako babes judizialerako eskubide [derecho a la tutela judicial efectiva]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. babes judizial eraginkorrerako eskubide.

benetako kuota [cuota efectiva]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Kuota likidoari legez ezarritako kenkariak aplikatuz kalkulatzen den kuota. Sin. kuota efektibo.

benignitas [benignitas]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Negozio juridikoetan, bereziki oinordetzarekin edota askatasunarekin loturiko gaietan, interesatuaren alde egiteko jarrera positiboa. Zalantza kasuan, askatasunaren alde (favor libertatis) edota testamentuari eustearen alde (favor testamenti) egiten zen. Sin. humanitas.

berandutza [mora]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Betebeharra atzerapenez betetzea, betebeharra epez kanpo betetzea, obligazioaren ikuspuntutik, oraindik posiblea denean. Betebeharra atzerapenez betetzea gerta daiteke, zordunaren edo hartzekodunaren erruz. [Oh. KZ, 1.100. art.] Ik. zordunaren berandutza, hartzekodunaren berandutza.

berandutza prozesal [mora procesal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Herritar bat prozesuan dagokion denbora igarota agertzea edo zerbait egitea, eta kasuan kasuko ondorioak pairatzea.

berandutza-interes [intereses de demora]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Prestazio osagarria. Zergapekoei eta subjektu urratzaileei eskatzen zaie kasu hauetan: epez kanpo ordaintzen dutenean, ordaintzeko emaitza duen autolikidazio edo aitorpena zerga-araudian ezarritako epea behin amaituta aurkezten dutenean, bidegabeko itzulketa bat kobratzen denean edo foru-arau bidez ezartzen diren gainerako kasuak gertatzen direnean. Sin. berandutza-korritu.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zorraren ordainketan berandutzeak dakarren zigor ekonomikoa, zorraren zenbatekoa handituz gauzatzen dena (bai aldeek adostutako ehuneko batean edo legez agintzen den ehunekoan). Ik. berandutza.

berandutza-korritu [intereses de demora]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. berandutza-interes.

berariazko sumisio [sumisión expresa]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Gatazka juridiko baten ezagutza, normalean hartaz ezagutzeko prozesuaren aurretik, lurralde bateko epaitegiei egozteko alderdiek egiten duten akordio esplizitua. Sin. esanbidezko sumisio.

berdintasun [igualdad]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Herritar guztiak eskubide eta betebeharretan parekatzen dituen printzipioa. [Oh. EK, 1.1 art.] 2. Bereizkeriaren debekua. 3. Gertaera edo egoera biren arteko baliokidetasuna.

berdintasun-printzipio [principio de igualdad]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Legearen aurrean egoera berean daudenei tratu bera ematea agintzen duen printzipio juridikoa. Diskriminazioa debekatzen du. Errealitatean dauden desberdintasun-egoerak gainditzearren, Konstituzioan xedatzen da botere publikoen eginbeharra dela berdintasuna bermatzeko bideak jarri eta berdintasuna lortzeko izan litezkeen oztopoak kentzea. [Oh. EK, 1.1, 14.1, 9.2 art.] Sin. berdintasunaren printzipio. Ik. diskriminazio.Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Legeak, egoera berean daudenak berdin eta ezberdin daudenak ezberdin tratatu behar dituela xedatzen duen Zuzenbidearen printzipio orokorra. [Oh. EK, 14. art.] Sin. berdintasunaren printzipio.

berdintasunaren printzipio [principio de igualdad]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria berdintasun-printzipio.

berediktu [veredicto]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zinpekoen erabakia. Haren bitartez frogatutzat edo ez frogatutzat ematen dira magistratu-presidenteak aurkeztutako egitateak eta, haietan oinarrituta, akusatuaren errugabetasuna edo errugabetasun eza deklaratzen da. [Oh. ZELO, 52-62. art.]

bereganatze [avocación]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. abogazio.

bereizkeria [discriminación]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. diskriminazio.

berezitasun-printzipio [principio de especialidad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. berezitasunaren printzipio.

berezitasunaren printzipio [principio de especialidad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau berezia arau orokorrari gailentzen zaiola xedatzen duen printzipio juridikoa. [Oh. ZK, 8.1 art.] Sin. berezitasun-printzipio.

berezko kultura-identitate [identidad cultural propia]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Gizatalde baten kultura-adierazgarri diren identitate-zeinuen multzoa: tradizioa, sinesteak, ohiturak, sinboloak, hizkuntza, eta abar. Kideei gizataldeko parte izatearen zentzua ematen die, eta baita beste identitate kolektiboengandik bereizteko irizpideak ere.

berme [garantía]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Arriskua edo beharra dagoen kasuarekiko ziurtasuna edo segurtasuna. 2. Segurtasun hori ematen duen gauza.Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Betebehar baten betetzea ziurtatzen duen tresna juridikoa. [Oh. ZK, 1822. art.]

berme erreal [garantía real]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Hartzekodunaren alde, kreditua kobratuko duela bermatzeko, hirugarren baten ondasun edo eskubide bat grabatuz sortzen den eskubidea.

berme kriminal [garantía criminal]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Legezkotasun-printzipioaren bermeetariko bat; delitua legez zehaztua egotea eskatzen du (nullum crimen sine lege).

berme-endosu [endoso en garantía]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Endosu mugatua zeinaren bitartez, titularrak bahi gisa entregatzen baitu titulu kanbiarioa, bere kontra duen kredituren bat bermatzearren. [Oh. KLTL, 22. art.]

berraztertze-errekurtso [recurso de reposición]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea, Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ez-debolutiboa den aurkaratze-bidea, ordenazio-eginbidea, dekretu, probidentzia edo behin-behinekoa ez den auto baten kontra aurkeztua, haren ezeztapena lortzeko. Sin. birjartze-errekurtso, erreposizio-errekurtso.Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-bidea amaitzen duten administrazio-egintzen aurka, egintza eman zuen organo berari jar dakiokeen aukerako errekurtsoa (emandako erabakia berrazter dezala eskatzeko). [Oh. 39/2015 Legea, 123. art.]

berrenbargatzaile [reembargante]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jadanik bahitura bat duen ondasun edo eskubide baten gainean beste bat eskatzen duen norbanakoa. Aurreko enbargatzaileen eskubideak asetzean geratzen dena jasoko du soilik.

berrenbargo [reembargo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jadanik bahitura bat duen ondasun edo eskubide baten gainean beste bat sortzea. Aurreko enbargatzaileen eskubideak asetzean geratzen dena soilik kobratzeko eskubidea aitortzen du.

berrerorle [reincidente]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitua burutzen duenean Zigor Kodeko titulu berean jasotzen den delitu batengatik kondenatua izan dena, delitu hori izaera berekoa bada. [Oh. ZK, 22.8 eta 94. art.] Ik. berrerortze.

berrerortze [reincidencia]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitu-aurrekariak edukitzeagatik zigorra astuntzea dakarren inguruabarra. Nazioarteko berrerortzearen kasuan aurrekaria atzerrian egindako delitua izaten da. [Oh. ZK, 22.8 art.] Ik. astungarri, aurrekari.

berrespen [ratificación, refrendo]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Ekintzak, hitzak edo idazkiak onartzea, haiek benetakotzat eta baliozkotzat jotzea. 2. Estatuburuen ekintzen baliozkotasuna osatzeko haiei gaineratzen zaien sinadura, Gobernuko presidenteak edota Diputatuen Kongresuko presidenteak sinatuta. [Oh. EK, 56.3 art.] Sin. berreste, berrizenpe.

berrespen-egintza [acto confirmatorio]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio publikoak aurretik eman, eta irmoa den edo interesdunak bere hartan aurkaratu gabe utzitako beste administrazio-egintza baten erreprodukzioa. Berrespenegintzak ezin dira errekurritu. [Oh. 29/1998 Legea, 28. art.]

berreste [ratificación, refrendo]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. berrespen.

berretsi [ratificar, refrendar]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Aurretiaz erabaki denaren baliozkotasuna baieztatzea.Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Ekintzak, hitzak edo idazkiak onartu, haiek benetako eta baliozkotzat jo. 2. Estatuburuen ekintzen baliozkotasuna osatzeko sinadura erantsi; eskuarki, Gobernuko presidenteari dagokio gaitasun hau. [Oh. EK, 56.3 art.] Sin. berrizenpetu.

berrigorpen [reenvío]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Egoera hau sortzen da foroko gatazka-arauak ezargarri den ordenamendutzat atzerritar ordenamendu bat jotzen duenean eta azken horri dagozkion gatazka-arauek beste ordenamendu bat ezargarri izendatzean dutenean. Ordenamendu hori foroko estatuarena edo beste estatu batena izan daiteke.

berrikuspen-epaiketa [juicio de revisión]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Irmoak diren epaiak baliogabetzea helburu duen eta zentzu hertsian errekurtsoa ez den aurkaratze-bidea, lege prozesalak zehaztutako zioengatik baino aurkeztu ezin dena. [Oh. PKL, 954-961. art. eta PZL, 509516. art.]

berrikuspen-errekurtso [recurso de revisión]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-bidean irmoak diren egintzen aurka jar daitekeen errekurtsoa. Legek aurreikusitako kasuetan soilik jar daiteke errekurtso hau. [Oh. 39/2015 Legea, 125. art.]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Epai irmoen aurkako errekurtsoa. Auzitegi Gorenaren aurrean jarri behar da.

berrikuspen-prozedura arrunt [procedimiento ordinario de revisión]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Tratatu sortzaileen erreforma gauzatzeko izaera orokorra duen prozedura. [Oh. EBT, 48. art.]

berrikuspen-prozedura sinplifikatu [procedimiento de revisión simplicado]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Tratatu sortzaileetan modu espresuan aurreikusita datozen erreforma partzialeko kasu espezifikoetarako erabil daitekeen berrikuspen-prozedura. [Oh. EBT, 48. art.]

berrizenpe [ratificación, refrendo]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. berrespen.

berrizenpetu [ratificar, refrendar]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. berretsi.

besterenezintasun [inalienabilidad]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Halakoa da ondasun bat edo eskubide bat, ezin denean, legearen arabera. ez eskualdatu, ez laga, ez saldu. [Oh. 33/2003 Legea, 6. art.]

besterentasun [ajenidad]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langileak egindako lanaren fruitua enpresaburuak bereganatzearen ezaugarria. [Oh. LE, 1.1 art.]

besterentze [transmisión]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskubide edo obligazio baten titulartasunaren gertatzen den aldaketa, pertsona batek aurreko titularra ordezkatzen duelako, haren posizio juridikoa eskuratuz. Besterentze, eskualdatze, transmisio hau inter vivos zein mortis causa gerta daiteke. Sin. eskualdatze, transmisio.

bete [cumplir, satisfacer]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Agindutakoa, eskatutakoa, iragarritakoa... gauzatu.

bete beharreko zuzenbide [derecho necesario]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. zuzenbide beharrezko.

betearazi 1 [ejecutada, ejecutado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Betearazpen-prozesu bat pairatzen duen herritarra; epaileak betearazpena agintzen du beraren kontra, betearazpen-tituluan zordun moduan agertzen delako. Sin. exekutatu 1.

betearazi 2 [ejecutar]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Epai edo titulu exekutiboak bete eragin, haien egikaritza erreala lortu. Sin. exekutatu 2.

betearazle 1 [ejecutante]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Betearazpena eskatzen duen alderdia. Sin. exekutatzaile.

betearazle 2 [ejecutivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ebazpen, titulu edo zor baten betearazpena lortzera zuzendutako prozeduraren izaera.

betearazpen [ejecución]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Epai eta beste exekuzio-titulu batean erabaki takoa betetzera behartzeko jarduera judiziala. Sin. exekuzio.

betearazpen espezifiko [ejecución específica]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaile aurrean herritarrak uzi gisa eskatu duen gauzaren, eskubidearen edo prestazioaren egikaritze zehatza, hau da, beraren edukia errespetatuz gauzatzen dena. Sin. exekuzio espezifiko.

betearazpen generiko [ejecución genérica]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaile aurrean herritarrak uzi gisa eskatu duen gauzaren, eskubidearen edo prestazioaren egikaritze zehatza ezinezkoa denean, dirutan gauzatzea. Sin. exekuzio generiko.

betearazpen-babes [tutela ejecutiva]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. babes betearazle.

betearazpen-demanda [demanda ejecutiva]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Betearazpen-prozesuari hasiera ematen dion dokumentua. Dokumentu horretan herritarrak, epai bidezko babes eraginkorrerako eskubidea egikarituz, babes exekutiboa eskatzen dio epaileari. Sin. exekuzio-demanda.

betearazpen-direktiba [directiva de ejecución]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. zuzentarau betearazle.

betearazpen-egintza [acto de ejecución]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. exekuzio-egintza.

betearazpen-immunitate [inmunidad de ejecución]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. exekuzio-immunitate.

betearazpen-prozesu [proceso de ejecución]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Epaian edo titulu exekutiboan jasotakoa betetzeko prozedura judiziala. Sin. exekuzio-prozesu.

betearazpen-titulu [título ejecutivo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Exekuzio-prozesu bat abiarazi eta garatzeko dokumentua. Legeak berariaz izendatzen ditu betearazpen-demandak, eta betebehar bat jasotzen dute. Sin. exekuzio-titulu.

betearazpen-uzi [pretensión ejecutiva]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Exekuzio-prozesuaren objektua; betearazpen-titulu bat egikaritzeko epaileari egindako eskaera. Sin. exekuzio-uzi.

betebehar [obligación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zuzenbidezko edo moralaren ondoriozko lotura, zerbait eman, egin edo ez egitean datzana. Ikuspegi etimologikotik, betebehar hitza latineko obligatio hitzetik dator; obligatio, lotura zerbaiten inguruan. Sin. obligazio. Ik. betebehar juridiko.

betebehar juridiko [obligación jurídica]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zuzenbidezko lotura, zerbait eman, egin edo ez egitean datzana eta gauzatu ezean, judizialki galda daitekeena. Betebehar juridiko hori erator daiteke kontratuzko erlazio juridiko batetik edo kontratuz kanpoko erlazio batetik. [Oh. KZ, 1.088. art. eta hurr.]

betebeharren eduki [contenido obligacional]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboaren atal bat da, hitzarmena sinatu duten alderdien eskubideak eta betebeharrak erregulatzen dituena.

betebeharren eraginkortasun [eficacia obligacional]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hitzarmen kolektiboak hitzarmenaren alderdi sinatzaileen arteko eskubide eta betebeharrei dagokienez duen eraginkortasuna.

betetze [cumplimiento]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zor den prestazioa zuzen eta garaiz gauzatzea, objektua edozein delarik ere (gauza edo dirua eman, zerbitzu bat eman, zerbait egin edo ez egin). Betetzeak obligazioa iraungi, hartzekoduna ase eta zorduna obligaziotik askatzen du. [Oh. KZ, 1156-1157. art.]

betetze-auditoretza [auditoría de cumplimiento]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ekonomia- eta finantza-kudeaketako egintzak, eragiketak eta prozedurak aplikatzekoak diren arauekin bat egin direla egiaztatzea helburu duen auditoretza mota.

beto [veto]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Erakunde edo agintaritza batek zerbait saihestu, oztopatu zein debekatzeko duen gaitasuna.

beto-eskubide [derecho de veto]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa 1. Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak funtsezko erabakiak hartzeko orduan erabaki bati onespena emateko erabiltzen duen prozedura, zeinaren arabera, erabaki bat onesteko, bederatzi kideren aldeko botoa eskatzen baita, eta horien barne-kide iraunkor guztien aldeko botoak. Organo honen praktikan, abstentzioak ez dakar betorik. [Oh. NBG, 27.3. art.] 2. Erabakiak hartzeko orduan ahobatezkotasuna eskatzen den kasuetan edota eskatutako gehiengoan zenbait estatu zehatzen aldeko botoa ezinbesteko denean, nazioarteko erakunde baten kide batek erabakia atzera botatzeko duen ahalmena.

bezeriagatiko kalte-ordain [indemnización por clientela]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Agentzia-kontratua amaitzean, kalte-ordaina eskuratzeko agenteak duen aukera, baldin eta enpresari nagusiari ekarri dizkion bezero berriek jarduera-gorakada nabarmena ekarri badute. Hala izango da, bezero horiek enpresari nagusiari oraindik ere abantaila nabarmenak eskaintzen badizkiote eta, beti ere, bidezkoa bada abantaila horiek partekatzea, dela agenteak galduko dituen komisioengatik, dela lehia egiteko duen debekuagatik edota dela bestelako egoera batengatik. Kalte-ordainaren zenbatekoa agenteari azken bost urteetan egokitu zaionaren batezbestekoa izango da gehienez ere. [Oh. AgKL, 28. art.]

bidegabearen elementu subjektibo [elemento subjetivo del injusto]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Tipoak doloaz gain galdatzen duen bestelako elementu subjektiboa; hau da, bestelako asmoak izatea. Adibidez, ebasketa-delituak eskatzen du egileak irabazi-asmoa izatea.

bidegabekeria [injusticia]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Justiziarik eza. Sin. injustizia. 2. Zuzena edo bidezkoa denaren kontrako ekintza.

bidegabeko aberaste [enriquecimiento injusto]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zuzenbideko printzipio orokorra, bestearen txirotzearen kontura lortutako kausa gabeko aberastea galarazten duena. Kausa gabeko aberastearen debekua da, honek beste pertsona baten ondarearen gutxitzea dakarrenean. Aberasteak arrazoi edo kausarik ez duenez, jasotakoa itzultzeko betebeharra sortzen da bidegabeki aberastu denarentzat.

bidegabeko atzerapen [dilación indebida]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Kasu zehatzaren konplexutasunean edo beste arrazoi batzuetan oinarrituta ez dagoen auziaren izapidearen atzerapena, jurisdikzio-organoari egozgarri zaiona. Espainiako Konstituzioak aintzatesten du bidegabeko atzerapenik gabeko prozesurako oinarrizko eskubidea. [Oh. EK, 24. art.] Sin. bidegabeko luzamendu. Ik. babes eraginkorrerako eskubide.

bidegabeko eralgitze [administración desleal]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ondarearen aurkako delitua, beste inoren ondarea administratzeko ahalak izanik eta ahalok gehiegikeriaz egikaritzearen ondorioz administratutako ondareari kaltea eragiten diona. [Oh. ZK, 252. art.] Sin. administrazio desleial. Ik. bidegabeko eralgitze publiko.

bidegabeko jabetze [apropiación indebida]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Ondarearen aurkako delitua, beste pertsona baten diruaz, efektuez, baloreez nahiz beste edozein gauza higigarriz jabetzea eragiten duena. [Oh. ZK, 253. art.]

bidegabeko kaleratze [despido improcedente]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Epai bitartez legez kontrakotzat jo den kaleratzea, hondoko zein formako akatsengatik. Kasu hauetan, enpresaburuak hauta dezake langileren berronartzea edo, horren ordez, langileari kalte-ordaina ematea. [Oh. LE, 56. art.]

bidegabeko luzamendu [dilación indebida]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. bidegabeko atzerapen.

bidegabetasun [injusticia]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Justiziaren aurkakoa denaren ezaugarria.

bideragarritasun [viabilidad]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Zerbait, haren baldintza edo ezaugarriak direla eta, garatzeko aukera izatea. 2. Giza enbrioiei aplikatuta, pertsona bat izateraino garatzeko gaitasuna.

bideragarritasun ekonomiko [viabilidad económica]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Aurrera begira, enpresak alderdi ekonomikotik bizirauteko duen aukera baloratzea.

bidezko [correcto; justo; legítimo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zuzena denaren araberakoa, Zuzenbidea barne. Sin. justu. Ik. zuzen.

bidezko arrazoi [causa justa]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. bidezko kausa.

bidezko defentsa [legítima defensa]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Eraso armatu bati aurre egiteko estatuek, modu indibidual zein kolektiboan, indarra erabiltzeko duten eskubidea. Erantzuna kolektiboa den kasuetan, ezinbestekoa izango da erasotua izan den estatuak eskaria egin izana edo aldez aurretik hitzarmen bat sinatu izana. Edonola ere, bidezko defentsaren egikaritzak beharrezko, berehalako eta proportzional izan behar du, eta Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluak horren berri berehala jaso behar du. [Oh. NBG, 5. art.]

bidezko defentsa prebentibo [legítima defensa preventiva]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Oraindik egin ez den eraso armatu bat jasango delako uste sendoan oinarrituta estatu batek bere burua babesteko egiten duen indarraren erabilera. Nazioarteko zuzenbideak bidezko defentsaren zilegitasunerako ezartzen duen baldintza nagusia betetzen ez denean (eraso armatua), ez da zilegitzat joko defentsa-ekintza prebentiboa. [Oh. NBG, 5. art.] Sin. aurretiazko bidezko defentsa.

bidezko interes [interés legítimo]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Abantaila edo baliagarritasun juridikoaren egoera potentzialaren titularitatea, zeina, aurrera eginez gero, gauzatu ere egingo baita.

bidezko kaleratze [despido procedente]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Epai bitartez eduki zein forma aldetik legezkotzat jo den kaleratzea. [Oh. LE, 55. art.]

bidezko kausa [causa justa]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Adostasunarekin eta objektuarekin batera kontratu baten baliozkotasunerako beharrezkoa den betekizuna, beronen izate arrazoia egiazkoa eta legezkoa dela frogatzen duena. Arrazoi horiek gauza edo zerbitzu bat eman edo hitzematea, ordaindu beharreko zerbitzu zein onura edota eskuzabaltasuna badira ere, zordunak kontrakoa esan ezean, bidezko kausa egon badagoela sumatzen da. [Oh. KZ, 1274-1277. art.] Sin. bidezko arrazoi.

bidezkotasun [procedencia]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Bidezkoa izatearen nolakotasuna.

bidezkotu [justificar, legitimar]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zerbait bidezkoa dela egiaztatu edo bidezko bihurtu. Sin. legitimatu.

bidezkotze-kausa [causa de justificación]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitua zilegi bilakatzen duen egoera. Norberaren burua defendatzearren, beste baten bizitza edo antzeko ondasun baliotsua salbatzearren, edo lanbidez egitera behartuta egotearren egiten da, baina ez da delitutzat jotzen. [Oh. ZK, 20.4, 20.5, 20.7 art.] Ik. beharrizan-egoera 1, eginbehar baten betetze, eskubide baten bidezko egikaritza, legebidezko defentsa.

bigamia [bigamia]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Berriro ezkontzea, aldez aurretik legearen araberako ezkontza bat indarrean dagoela jakinda ere, eta aurreko ezkontzari legezko amaiera eman gabe. [Oh. ZK, 217. art.]

bigarren auzialdi [segunda instancia]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Auzialdi bikoitzeko sisteman, lehenengo ebazpenaren berrikuspena egiteko prozedura judiziala; ebazpena eman duen organoaren goragokoak egiten du berrikuspena. Apelazio-errekurtsoak ematen dio bide bigarren auzialdiari.

bihurtze-neurri [medida de retorsión]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. erretortsio-neurri.

bikariotza-sistema [sistema vicarial]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigorrak eta segurtasun-neurriak batera ezartzen direnean, horiek nola eta zein ordenatan bete behar diren arautzen duen sistema. Segurtasun-neurriak beti du lehentasuna eta gero pena askatasun-gabetzailea betetzen da aurrekoarekin pasatutako denbora deskontatuz. [Oh. ZK, 99. art.] Ik. salbuesle ez-oso, segurtasun-neurri.

bikote egonkor [pareja estable]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. izatezko bikote.

biktima [víctima]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea 1. Delituaren subjektu pasiboa; hau da, kaltetua izan den ondasun juridikoaren titularra. [Oh. Delituaren Biktimaren Estatutua, 2. art.] 2. Zuzeneko biktima izango da bere buruaren edo ondarearen gaineko kaltea pairatu duen pertsona fisikoa. Heriotza- eta desagerpen-egoeran, zeharkako biktimak izan daitezke: subjektu pasiboaren ezkontidea edo antzeko harremana duena; seme-alabak; gurasoak; zaintzan, tutoretzan edo kuradoretzapean izan direnak, edo anai-arrebak.

bilatze- eta atxilotze-agindu [orden de busca y captura]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Auzipetu edo akusatua non dagoen ikertzeko eta atxilotzeko jurisdikzio-organoak emandako ebazpena. [Oh. PKL, 512. eta 784.4 art.]

bilduma [compilación]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. konpilazio.

bilkura [asamblea, asociación, reunión]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Elkarte. 2. Biltzarra. 3. Reunión. Ik. biltzar, batzar 2.

biltzar [asamblea]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Elkarte edo erakunde baten kide diren pertsonen bilera, talde gisa dagokien konturen bati arreta ematekoa. 2. Erakunde eta organismo oso ezberdinetan dagoen goi-mailako eztabaida-organoa. Sin. batzar 2, bilkura.

bindikta bidezko manumisio [manumisión por la vindicta]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Manumisioa era solemnean egiteko zeuden hiru bideetako bat (manumissio censu, testamento, vindicta). Haren bidez, pretorearen aurrean, jabeak (dominus) bere vindicta esklaboaren bizkarrean jarriz, aske zela aldarrikatzen zuen eta berehala esklabo hura libre eta manumititzailearen liberto (libertus) bilakatzen zen. Sin. manumissio vindicta.

bioetika [bioética]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Etikaren esparruko diziplina, bizitza-zientziei —medikuntzari eta biologiari nagusiki—, eztabaidagarri diren gaien inguruan, giza jarduera aztertzeko eta erabaki gatazkatsuen zilegitasuna bideratzeko irizpideak, balioak eta printzipioak eskaintzen dizkiena.

birgizarteratze-printzipio [principio de resocialización]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigor askatasungabetzaileen eta segurtasun-neurrien helburua, berreztearekin batera (EKren 25.2 art. eta Espetxe Legearen 1. art.). Horregatik, askatasun-gabetzeak dakarren gizartearekiko alboratze-efektua ekiditeko kanpoko ingurunearekin nolabaiteko komunikazioa bermatu behar da eta askatasun-bizimoduan berriro sartzeko erraztasunak eskaini behar dira.

birjartze-errekurtso [recurso de reposición]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea, Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. berraztertze-errekurtso.

birkolokazio [recolocación]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Langilea kaleratua izan ondoren, beste enpresa batean enplegua lortzea.

birsalmenta [reventa]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Zerbait erosi eta berriz saltzea. Merkataritza Kodeak dio merkataritzakoa izango dela salerosketa, baldin eta irabaziak lortzea bada birsalmentaren asmoa, modu berean zein beste batean saltzen direla ere aurretiaz erositako ondasun higigarriak . [Oh. MK, 325. art.]

birsistematizazio [resistematización]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Sistema-izaera galdu duen arau multzoa sistema definitu batean berrantolatzean edo berregituratzean datzan ekintza eta horren ondorioa.

birtasazio [retasación]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Desjabetutako ondasuna edo eskubidea berriro balioestea. Hartarako du eskubidea jabeak edo tituludunak, ondasun edo eskubide horren bidezko prezioa zehaztu zenetik lau urte igaro arren ordaindu edo zainpean utzi gabe dagoenean. [Oh. Nahitaezko desjabetze Legea, 58. art.]

bista [vista]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala 1. Jurisdikzio-organoaren aurrean burutzen den jendaurreko jarduera prozesala; alderdiek parte hartzen dute eta epaiketa bat prestatzea edo burutzea, intzidente bat aztertzea, alderdien alegazioak entzutea eta frogak propos atzea edo burutzea du helburu. 2. Epaitza emateko jurisdikzio-organoaren aurrean alderdiekin burututako jendaurreko epaiketa. Ahozko ekitaldia da, baina jardunaren idatzizko dokumentazio edo ikus-entzunezko grabazioei kalterik egin gabe. Sin. ikustaldi. Ik. ahozko bista.

bitartekari [mediadora, mediador]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Alderdien arteko gatazkak konpontzeko helburuarekin akordioetara heltzen laguntzen duen hirugarrena. Haren helburua gatazkaren parte diren alderdien ikuspegiak hurbiltzen saiatzea da.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kontratu zehatz bat gauzatu dezaten, hori egiteko borondatea duten pertsonak harremanetan jartzeko zeregina bere gain hartzen duen pertsona, salneurri baten truke. Bere salneurri-eskubidea sortzeko, beharrezkoa da alderdien arteko kontratua gauzatzea. Ik. bitartekotza.

bitartekaritza [mediación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Gatazkak konpontzeko jurisdikzioz kanpoko prozedura, non hirugarren batek parte hartzen baitu alderdien arteko ikuspuntu kontrajarriak hurbiltzeko eta akordio bat lortzeko. Lortutako konponbideak dokumentu pribatu baten ondoreak izango ditu. Sin. bitartekotza.Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko gatazken konponketa-prozedura, jurisdikzionala ez dena, zeinaren bidez hirugarren batek lotesleak ez diren konponketa proposamenak egiten baititu aldeen akordioa ahalbidetzearren. [Oh. NBG, 33. art.] Sin. artekaritza-lan.Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Bitartekoaren laguntzarekin, gatazkan dauden alderdiek adostasuna lortzeko prozedura. Bitartekariak konponbideak proposatzen ditu, eta alderdiek konponbidea onartzea ezinbestekoa da. Bestela, gatazkak irekia jarraitzen du.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Salneurri baten truke, kontratu zehatza egiteko borondatea duten pertsonak harremanetan jartzean datzan aldebiko kontratua. Bitartekotza-kontratutik salneurria jasotzeko eskubidea sortzeko, beharrezko da alderdien arteko kontratua gauzatzea.

bitarteko egiletza [autoría mediata]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Instrumentu bat bitartekari gisa erabiliz delitua burutzea inplikatzen duen egiletza mota. [Oh. ZK, 28. art.]

bitarteko erakunde [entidad interpuesta]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Arau-hausle batek bere nortasuna ezkutatzeko asmoz eta bereak diren ondasun, eskubide edo irabazien tributazioa ekiditeko asmoz sortutako erakundea, guzti horiengatik gutxiago tributatzeko erabiliko duena.

bitarteko funtzionario [funcionaría interina, funcionario interino]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Premiazko arrazoiak direla eta, karrerako funtzionario publikoari dagokion plaza hutsa modu iragankorrean betetzeko izendatutako pertsona.

bitarteko pertsona [persona interpuesta]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Arau-hausle batek bere nortasuna ezkutatzeko asmoz eta bereak diren ondasun, eskubide edo irabazien tributazioa ekiditeko asmoz erabiltzen duen pertsona, guzti horiengatik gutxiago tributatuko duena.

bitartekoen nahikotasun-printzipio [principio de suficiencia de medios]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. baliabideen nahikotasun-printzipio.

bitartekotza [mediación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza, Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. bitartekaritza.

bitartekotza-kontratu [contrato de mediación]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Kontratu mota bat zeinaren bitartez, alderdi batek (bitartekariak), ordainsari baten truke, hirugarren bat bilatzeko obligazioa hartzen baitu, beste alderdiak harekin kontratua egin dezan.

bizi arteko pentsio [pensión vitalicia]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Bizi artean aitorturiko pentsioa.

bizi- eta heriotza-eskubide [derecho de vida y muerte]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Potestas familiae dela eta paterfamilias batek bere potestatepean ziren senide eta esklaboak epaitzeko eta haiei heriotza-zigorra emateko duen ahalmena. Sin. ius vitae necisque.

biziarteko errenta kontratu [contrato de renta vitalicia]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondasun higigarriz edo higiezinez osaturiko kapital baten truke, pertsona zehatz baten edo batzuen bizitzan zehar urteko pentsioa eta korrituak ordaintzera behartzen duen kontratu mota. [Oh. KZ, 1802. art. eta hurr.]

bizigarritasun 1 [habitabilidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Legeak ezarritako arauak beteta, etxebizitza edo lokal batek lor dezakeen nolakotasuna, bertan bizitzea baimentzen duena.

bizigarritasun 2 [viabilidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Efektu zibiletarako gaitasun juridikoa eskuratzeko bizitzeko gaitasunez jaiotzea.

bizikidetza-printzipio demokratiko [principio democrático de convivencia]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Sistema demokratikoa duten herrialdeetan elkarbizitza baketsua bideratzeko zehazten diren printzipioak. Horien artean daude, besteak beste, pertsonaren duintasunaren printzipioa eta nortasunaren garapen librearena, betiere, oinarrizko eskubideen, legeen eta zuzenbide-estatuaren araberakoak diren heinean.

bizileku [domicilio]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Pertsonak bizi ohi diren lekua. Ik. egoitza.

biziraupen-prestazio [prestación de supervivencia]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. biziraupenagatiko prestazio.

biziraupenagatiko prestazio [prestación de supervivencia]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Hildakoarekiko menpekotasun ekonomikoa zuen, eta bizirauten duen pertsonari aitorturiko prestazioa. Sin. biziraupen-prestazio.

biztanle [habitante]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Auzoko, hiriko, probintziako, autonomia-erkidegoko zein estatuko biztanleria osatzen duten pertsonen arteko bakoitza.

biztanleria [población]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Leku jakin batean bizi diren pertsonen multzoa.

biztantze-eskubide [derecho de habitación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Jabearena den higiezin baten zati bat erabiltzeko titularrak duen eskubidea, bera eta bere familia bertan bizitzeko.

blasfemia [blasfemia]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Jainkoa edo gauza sakratuak hitzez edo bestelako adierazpideen bitartez iraintzea. Eredu konfesionaletan, erlijio ofizialaren kontrako irainek zigor penala dute. Estatu demokratiko neutraletan, berriz, erlijio-kategoriak ez dira berariaz babesten; bai, ordea, herritarren erlijio-sentimenduak.

blokeorako gutxiengo [minoría de bloqueo]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBko Kontseiluaren baitan erabakiak hartzeko beharrezkoa den gehiengo kualifikatuari lotuta, gehiengo hau osatzea eragoz dezakeen boz kopurua. [Oh. EBT, 16.4 art., EBFT, 238.3. a) art.]

bokazio [vocación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzailearen oinordetzan parte hartzeko egiten den deialdi orokor eta abstraktua, hura hiltzean oinordeko izateko aukera eta gaitasuna duten pertsona guztiei luzatzen zaiena. Ik. oinordeko, delazio.

boluntarismo [voluntarismo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Borondateari lehentasuna ematen dion doktrina. Teoria iusnaturalisten arabera, Zuzenbide naturalaren jatorria Jainkoaren borondatean datzala defendatzen duena.

borondate [voluntad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ekintza-bide jakin bat askatasunez aukeratzeko ahalmena. Sin. nahimen.

borondate-adierazpen [declaración de voluntad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Efektu juridiko bat lortzeko nahia aditzera ematen duen egintza juridikoa.

borondatearen autonomia [autonomía de voluntad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Gizabanakoak bere portaera bideratuko duten arau moralak bere kabuz sortzeko duen ahala.

borondatezko bilketa [recaudación voluntaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Borondatezko epean burututako zerga-bilketa.

borondatezko foru [fuero voluntario]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Demandatzaileak epai-organo baten lurralde-eskumena zenbaiten artean aukeratzeko duen aukera.

borondatezko gizarte aurreikuspen [previsión social voluntaria]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren derrigorrezko mailaz haratago, borondatezkoa den maila osagarria. [Oh. EK, 41. art.]

borondatezko hobekuntza [mejora voluntaria]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Gizarte Segurantzaren derrigorrezko mailaz haratago, borondatez sortzen den maila osagarria, ekarpen gehigarria egitea eskatzen duena. [Oh. GSLO, 43. art.]

borondatezko jaraunsle [heredera voluntaria, heredero voluntario]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Nahitaezko jaraunsle ez izanda, kausatzaileak jaraunsle izendaturiko pertsona.

borondatezko jurisdikzio [jurisdicción voluntaria]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Oro har, alderdien artean uzirik edo eztabaidarik ez dagoenean jurisdikzio-organoek zuzenbidearen arlo pribatuaren inguruan burutzen duten jarduera-multzoa.

borondatezko konkurtso [concurso voluntario]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Zordunaren eskariz hasitako konkurtsoa. Horretarako, konkurtso-eskaeran, zordunak bere oraingo edo hurbileko zorpetzea eta kaudimengabezia adierazi behar du. Zordunak konkurtso-deklarazioa epe baten barruan eskatzeko obligazioa dauka, alegia, bere kaudimengabezia egoera ezagutzen duenetik edo ezagutu beharko lukeen unetik hasi eta hurrengo bi hilabeteen buruan. [Oh. KonL, 2.3 eta 5.1 art.]

borondatezko oinordeko [sucesora voluntaria, sucesor voluntario]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Nahitaezko oinordeko ez izanda, kausatzaileak oinordeko izendaturiko pertsona; legeak nahitaezko oinorde gisa aurreikusi ez duen eta oinorde izendapena jasotzen duen pertsona.

borondatezko oinordetza [sucesión voluntaria]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Kausatzailearen borondatea dela medio ordenatutako mortis causa oinordetza. Kausatzaileak horretarako tresna ezberdinak ditu eskura: testamentua, oinordetza-ituna edo komisario bidezko ordenazioa. Ik. legezko oinordetza, oinordetza misto.

borondatezkotasun [voluntariedad]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lan-harremanaren ezaugarria, langileak lana borondatez egiten duela adierazten duena. [Oh. LE, 1. art.]

bortxaezintasun [inviolabilidad]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Zenbait karguri atxikitako pribilegioa; pribilegio horren arabera, kargudun batzuk libre daude beren funtzioak betetzean buruturiko ekintzen ondoriozko zigor-erantzukizunetik.

bortxaketa [violación]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Sexu-askatasunaren aurkako delitua; sexu-erasoa baginatik, uzkitik zein ahotik haragitzea denean edota lehenengo bi bide horietako batetik gauzak sartzean burutzen da. [Oh. ZK, 179. art.]

botere [poder]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Zerbait egiteko ahala, eskua edo indarra. 2. Herri batean eratutako agintaritza edo edozein autoritate.Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. aginte.

botere betearazle [poder ejecutivo]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. aginte betearazle.

botere esleitzaile [poder adjudicador]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Arlo publikoko kontratuak esleitzeko ahala duen erakundea. Erakunde mota honetan sartuko dira administrazio publikoak; fundazio publikoak; Gizarte Segurantzarekin lankidetzan diharduten mutualitateak; aipatutako entitate horiek interes orokorrak asetzeko berariaz sortu eta kontrolatutako entitateak; eta aurreko horiek guztiek osatutako elkarteak. [Oh. 9/2017 Legea, 3.3. eta 316.-320. art.] Sin. aginte esleitzaile.

botere inplizituen doktrina [doctrina de los poderes implícitos]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Jurisprudentzian finkaturiko doktrina, zeinaren arabera, nazioarteko erakunde batek, espresuki esleitu zaizkion eskumenez gain, beste edozein eskumen ere eskura baitezake, beti ere, eskumen hori nahitaezko badu tratatu sortzailean ezarritako helburuak lortzeko edota erakundeari dagozkion funtzioak egikaritzeko.

botere judizial [poder judicial]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. aginte judizial.

botere judizialaren gobernu [gobierno del poder judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Jurisdikzio-funtzioa betetzen duten epaile eta magistratuak zuzentzeko antolaketa administratiboa. Botere judizialaren gobernua Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari dagokio, baina badaude bestelako gobernu-organoak ere, eremu murritzagoa dutenak: gobernu-salak, presidenteak eta epaileak. Sin. epai-boterearen gobernu.

botere konstituziogile [constituyente]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. konstituziogile.

botere legegile [poder legislativo]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. aginte legegile.

botere politiko [poder político]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Gobernu-sistema baten barruan kargudun direnen funtzioen egikaritzari eusten dion logika.

botere publikoen inpartzialtasun [imparcialidad de los poderes públicos]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Erlijio-fenomenoaren aurrean konfesionalak ez diren estatuek inolako baloraziorik egin gabe gorde beharreko neutraltasun jarrera, herritarren erlijio-askatasuna eta demokraziaren oinarri den pluraltasuna bermatzeko ezinbesteko dena. [Oh. EK, 16.3 art.] Ik. estatu akonfesional, estatu neutral.

botere subirano [poder soberano]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Subiranotasuna oinarri duen botere edo eskuduntza berariazkoa, inork lagatu gabea.

botere-banaketa [división de poderes]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. boterearen banaketa.

botere-desbideratze [desviación de poder]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. aginte-desbideratze.

botere-eskuordetze [delegación de poder]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Organo bateko pertsona juridikoak bere duen eskuduntza beste organo bateko pertsona juridikoaren esku uztean datzan ekintza eta horren ondorioa.

boterearen banaketa [división de poderes]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Estatuaren eginkizunen edo funtzioen ordenazioa, horietako bakoitza organo edo erakunde-multzo bati esleitzean datzana. Sin. botere-banaketa.

boto [voto]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Neurri bat onetsi edo baztertzeko zein ordezkariak hautatzeko deituak izan diren pertsonetako bakoitzak adierazitako iritzi edo borondatea. 2. Hauteskunde-prozesu batean hautesleek iritzia adierazteko erabili duten paper edo idazkietako bakoitza. Sin. bozka.

boto-eskubide [derecho de voto]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Bazkideek baltzuaren batzarrean botoa emateko duten eskubidea, ukatu ezin zaiena. Akzio/partizipazioen balio nominalaren araberako proportzioa jarraituz baliatzen da eskubide hori. Hala ere, salbuespen gisa, legeak onartzen du botorik gabeko akzio/partizipazioak sortzea. Bestalde, sozietate anonimoen kasuan, estatutuetan ezar daiteke bazkide bakoitzak edota talde bereko baltzuek gehienez eman ahal izango duten boto-kopurua. [Oh. KLTL, 188. art.]

bozeramaile [portavoz]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Talde baten ordezkari izanda, haren izenean hitz egiteko gaitasuna duen pertsona.

bozka [voto]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. boto.

bozketa [votación]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Bozka ematea.

bultzada prozesal [impulso procesal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Prozesuak aurrera egin dezan —baita fase desberdinetan ere— beharrezkoa den jarduna.

burtsa [bolsa]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Erakunde pribatu bat, izaera bereziko sozietate anonimoa, Baloreen Merkatuko Komisio Nazionalaren ikuskaritzapean jarduten duena, baloreen merkatu sekundario ofizial gisa. Erakunde honen jarduera nagusia da balore negoziagarrien eta bestelako tresna finantzieroen gaineko negoziazioak ahalbidetzea. [Oh. BML, 43. art. eta hurr.]

buru-nahaste iragankor [trastorno mental transitorio]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Igarokorra den anomalia edo aldakuntza psikikoa, erantzukizun penala salbuesten duena, baldin eta pairatzen duen subjektuaren egozgarritasuna guztiz baztertzen badu. [Oh. ZK, 20.1 art.]

burubabes [autodefensa]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. autodefentsa.

burujabetasun [independencia, soberanía]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. independentzia.

burutze [consumación]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Tipo penalaren elementu guztiak gauzatzean gertatzen den iter criminisaren fasea. [Oh. ZK, 15. eta 61. art.]

buruzagitza [jefatura]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Buruzagiaren kargua.

 


| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |


Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga

ISBN: 978-84-1319-091-4

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus