Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa


Liburua osorik (2,95 Mb)

 

Hiztegia

arloa:

| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |

zabarkeria [negligencia]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona bati, obligazioaren izaera eta inguruabarrak kontuan izanik, galda dakiokeen arreta (diligentzia) ez jartzea. Legeak ezartzen du zein arreta mota galdatzen den kasu bakoitzean; orokorrean, besterik ezarri ezean, familiako guraso on batek izango lukeen arreta galdatzen da. [Oh. KZ, 1104. art.]

zaintza [guarda]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsonak, eta hauen ondasunak eta eskubideak, babesteko erakundea. Bere titulartasunaren eta ahalmenen arabera, mota ezberdinetakoa izan daiteke. Babesgabezian dauden haurren zaintza, berez, Administrazioari dagokio, Kode Zibilak ezartzen duen prozedurari jarraiki. Hala ere, posible da norberak, bere kabuz egikaritzen duen zaintza izatea. Azken hau, egitatezko zaintza moduan ezagutzen da. [Oh. KZ, 172. art. eta hurr.]

zaintza administratibo [guarda administrativa]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Emantzipatu gabeko adingabeak edo ezgaituak babesteko erakundea. Zaintza administratiboa zainduaren legezko ordezkariek eskatzen dute beraiei dagozkien babes-funtzioak bete ezin dituztenean. Behin-behineko izaera dauka eta zaindua familia-harreran utziz edo zentro batera eramanez egikaritzen da. [Oh. KZ, 172. art. eta hurr.] Ik. zaintza.

zaintzaile [guardadora, guardador]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Legezko zaintza zein egitatezko zaintza egikaritzen duen pertsona. Emantzipatu gabeko adingabea babesteko, arlo pertsonalean zein ondarezko arloan egikari daitezkeen eskubide eta betebeharrak esleituak izan ahal ditu. Ik. egitatezko zaintza, zaintza, zaintza administratibo.

zaintzapeko askatasun [libertad vigilada]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Askatasunez gabetzen ez duen segurtasun-neurria. Kondenatua epailearen kontrolpean jartzen da eta Zigor Kodean zehazturiko jokarau baten edo batzuen betebeharra zehazten da. Adibidez, une oro lokalizatzeko moduan egon beharra, zehazturiko toki batean aldizka aurkeztu beharra edo biktimarengana hurbiltzeko debekua. [Oh. ZK, 96.3 art. eta 106. art.]

zantzu bidezko froga [prueba indiciaría]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Delituaren objektua zuzenean frogatu ordez beste egitate baten bidez zeharka frogatzeko erabiltzen den metodoa. Zantzua osatzen duen egitatea frogatu behar da eta haren eta delituaren objektua osatzen duen egitatearen artean lotura zehatz, zuzeneko eta logikoa egon behar da.

zarrastel [pródiga, pródigo]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zarrasteltasun deklarazioa jaso duen pertsona. Ik. mantenu-eskubide, zarrastel-deklarazio, zarrasteltasun.

zarrastel-deklarazio [declaración de prodigalidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Mantenu obligazioaren hartzekodunek egin ahal duten eskaera bere ondarea ganora gabe xahutzen ari den obligatuaren aurka. Eskaera honen helburua mantenu obligazioen ordainketa bermatzea da.

zarrasteltasun [prodigalidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ondarezko eremuan, kuradoretza bezalako babes erakundea ezartzeko arrazoietako bat, zarrastelak bere ondarea xahutzen duenean zor dituen mantenu obligazioak kaltetuz. Ik. mantenu-eskubide, zarrastel-deklarazio, zarrasteltasun.

zatikako ordainketa [pago fraccionado]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. ordainketa zatikatu.

zatikapen [fraccionamiento]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergadunak zerga-zorrak zatitan ordaintzea, betiere aurrez eskaturik eta ogasunak onartuta, eta zergadunaren egoera ekonomiko finantzarioak eragozten dionean denbora batez ordainketak ezarrita dauden epeetan egitea. Sin. ordainketa-zatikatze.

zedarritu [amojonar]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. mugarritu.

zedarriztatu [amojonar]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. mugarritu.

zehapen [sanción, sanción administrativa]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Araubideak tipifikatzen duen arau-haustea egiteagatik administrazio publikoak pertsona fisiko zein juridikoei ezartzen dien zigorra. Zigor hori ezarri ahal izateko, administrazioak kasuari dagokion prozedura zehatza izapidetu behar du. Sin. zigor.

zehapen [sanción]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Autoritate eskudun batek lege-hauste baten egileari edo bere arduradunari ezartzen dion neurri hertsatzailea, ondasun-gabetze bat dakarrena. Sin. zigor.

zeharkako akzio [acción indirecta]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. subrogatze-akzio.

zeharkako zenbatespenaren metodo [método de estimación indirecta]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-oinarria zehazteko metodo subsidiarioa. Kasu hauetan aplikatzen da: Zerga Administrazioak zerga-oinarria erabat zehazteko behar diren datuak eskuratu ezin dituenean, zergapekoak aitorpenik aurkezten ez duelako edo aitorpena datu batzuk falta direla edo oker daudela aurkezten duelako; zergapekoak ikuskapenari jazarri, oztopatu edo saihesteko aitzakia jarri duenean edo uko egiten dionean; kontabilitate- edo erregistro-betebeharrak nabarmen betetzen ez direnean edo kontabilitateko liburuak eta erregistroak edo haietan idaztoharturiko eragiketen frogagiriak ezinbestean izanik ere desagertzen edo hondatzen direnean.

zeharkako zerga [impuesto indirecto]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Bitartekari batek hirugarren bati kobratu eta gero Zerga Administrazioari ordaindu behar dion zerga; aberastasuna zuzenean ez, baizik eta aberastasunak ahalbidetzen dituen egitateak (erosketak, eskualdatzeak, kontsumoak...) zergapetzen ditu.

zeinu bereizle [signo distintivo]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Enpresariak duen ondasun ukiezina, enpresaren jabea bera dela adierazteko edota hainbat produktu eta zerbitzu bereak direla merkatuan ezagutarazteko balio duena. Bi zeinu dira esanguratsuenak bereizte funtzioa betetzeko: izen komertziala (enpresaria eta bere jatorria erakusten duena) eta marka (enpresariaren produktuak eta zerbitzuak bereizten dituena beste enpresarien produktu eta zerbitzuetatik). [Oh. ML, 4. art.]

zenbatespen objektiboaren metodo [método de estimación objetiva]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Oinarri ezargarria tributu bakoitzaren araudian aurreikusitako magnitude, indize, modulu edo datuak aplikatuz kalkulatzeko zenbatespen-metodoa.

zenbatetsitako balio [valor estimado]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. balio zenbatetsi.

zentsu [censo]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zentsudunak zentsualistaren eskutik jaso duen ondasun edo kapital batengatik ordaindu beharreko urteroko kanona bermatzen duen karga erreala. Zentsuan, zentsualistak zentsudunari kapital edo ondasun higiezin baten jabetza oso zein soila transmititzen dio, eta zentsudunak, ordainetan, eskualdatutakoaren balioa itzuli behar dio urteroko kanon baten bitartez. Ordainketa hori egingo dela bermatzeko, hain zuzen, zentsuarekin grabatzen da zentsudunak jabetzan duen ondasun higiezina, eta zentsualistak akzio erreala izaten du ondasunaren kontra ez ordaintze kasuan. Hiru zentsu mota bereiz daitezke: enfiteusi-zentsua, kontsignazio-zentsua eta erreserba-zentsua. [Oh. KZren 1604-1664. art.] Ik. enfiteusi-zentsu, erreserba-zentsu, kontsignazio-zentsu.

zentsu-aitorpen [declaración censal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Tributu-obligatuak Tributu Administrazioari zerga-garrantzia duten izaera pertsonaleko datuak jakinarazten dizkion dokumentua; besteak beste, honetarako erabiltzen da: egoera zibila, egoitza fiskala eta abar komunikatzeko, Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren esleipena eskatzeko edota enpresaburu eta profesionalen kasuan dagokien zerga-erregimenaren aplikazioa eskatzeko.

zerbitzu [servicio]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Batek besteari ematen dion onura.

zerbitzu publiko [servicio público]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Zerbitzu publikoak norbanakoen oinarrizko beharrak asetzea xede duten prestazioak eta jarduerak dira, dela kolektibitate osoaren alde ezarritakoak (uti universi), dela norbanako zehatzei eskainiak (uti singuli). Zerbitzu publikoko prestazio zein jarduera horiek norbanakoei eskaintzea Estatuaren edo botere publikoen ardura da, eta zuzenean eskainiko dituzte edo, bestela, hirugarrenek eskaintzen dituztela bermatu beharko dute.

zerbitzutza [servidumbre]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona batek bere ahalmenetan pairatzen duen murrizketa.

zerga [impuesto]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Kontraprestaziorik gabe eskatzen den tributua; zergadunaren ahal ekonomikoa agerian jartzen duten negozio, egintza edo gertakariek eratzen dute haren zerga-gaia.

zerga arau-hauste [infracción tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. zerga-hauste.

zerga berezi [impuesto especial]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Honako hauek zergapetzen dituen zerga: kontsumo espezifikoak eta, fase bakarrean, ondasun jakin batzuen fabrikazioa, inportazioa eta, hala dagokionean, ondasunok barne-lurraldearen eremuan sartzea, garraiobide jakin batzuen matrikulazioa eta ikatza kontsumorako jartzea.

zerga erregresibo [impuesto regresivo]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergaren oinarria handitu ahala zerga-tasa txikiagotzen duen zerga mota. Sin. zerga gutxikor.

zerga estatal [impuesto estatal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. estatu-zerga.

zerga gehikor [impuesto progresivo]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. zerga progresibo.

zerga gutxikor [impuesto regresivo]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. zerga erregresibo.

zerga pertsonal [impuesto personal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Egitate zergagarriaren elementu objektiboa pertsona baten inguruabarren arabera egituratzen duen zerga.

zerga progresibo [impuesto progresivo]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergaren oinarria handitu ahala zerga-tasa handiagotzen duen zerga mota. Sin. zerga gehikor.

zerga-arintze [desgravación]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Arauak esandakoaren arabera burututako tributuaren dedukzio partzial edo erabatekoa.

zerga-bilketa [recaudación tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-zorrak kobratzeko administrazio-funtzioak betetzea.

zerga-defizit [déficit presupuestario]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. aurrekontu-defizit.

zerga-egitate [hecho imponible]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. zerga-gai.

zerga-erregimen onuragarri [régimen fiscal beneficioso]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Pertsona edo talde jakinei zergen arloan abantailak eskaintzen dizkien erregimena.

zerga-esleipen [asignación tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren gaineko Zergan, Eliza Katoliko eta interes sozialeko gainerako entitateei zuzenduta zergadunak ordaindu beharreko kuotaren ehunekoa.

zerga-gai [hecho imponible]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Legeak finkatzen duen inguruabar edo egitatea, zerga-obligazio nagusia eta honi dagozkion gainerako obligazioak sortzen dituena. Sin. zerga-egitate.

zerga-hauste [infracción tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Tributu-arauetan edo -legeetan arau-hauste moduan jasotako ekintza edo omisioa. Sin. zerga arau-hauste.

zerga-helbide [domicilio fiscal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga Administrazioarekiko harremanetan zergapekoa kokatzeko aintzat hartzen den lekua. Sin. egoitza fiskal.

zerga-ihes [evasión tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. ihes fiskal.

zerga-ikuskapen [inspección tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergadunak deklaratutako datu eta irizpideen egiatasuna egiaztatzen duen tributu-organo eta -prozedura. Sin. zerga-ikuskaritza.

zerga-ikuskaritza [inspección tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. zerga-ikuskapen.

zerga-iruzur [fraude fiscal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. iruzur fiskal.

zerga-kontsolidazio [consolidación fiscal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. kontsolidazio fiskal.

zerga-kontsulta [consulta tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergapekoak Zerga Administrazioari, behar bezala dokumentatuta, kasuan-kasuan dagokien zerga-tresnari, -sailkapenari edo -kalifikazioari buruz egindako kontsulta idatzia.

zerga-kudeaketa [gestión tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ikuskapenari eta zerga-bilketari loturiko funtzioetan sartzen ez diren eta tributuak aplikatzea helburu duten administrazio-jarduketen multzoa.

zerga-kuota [cuota tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Subjektu pasiboak zergaren zergapeko egitatearen errealizazioagatik, zergaren araudian aurrez ikusitako kuantifikazio-elementuen aplikazioarekin bat etorrita, ogasunari ordaindu behar dion diru kopurua.

zerga-likidazio [liquidación tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-zorraren zenbatekoa edo, hala badagokio, zerga-araudiaren arabera itzuli edo konpentsatu behar den kopurua kuantifikatu eta araudiaren arabera itzuli edo konpentsatu behar den kopurua kuantifikatu eta zehazteko Zerga Administrazioaren organo eskudunak ematen duen amaierako egintza.

zerga-likidazio behin betiko [liquidación tributaria definitiva]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-obligazioaren elementu guztiak egiaztatu eta ikertu ondoren ikuskapen-prozedura batean egindako zerga likidazioa nahiz zerga-araudiaren arabera izaera hori duten gainerakoak. Sin. behin betiko likidazio.

zerga-likidazio behin-behineko [liquidación tributaria provisional]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Behin betikoa ez den zerga-likidazioa. Sin. behin-behineko likidazio.

zerga-obligazio formal [obligación tributaria formal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-araudiak diruzko izaerarik gabe zergapekoei ezartzen dien obligazioa, zordunak izan edo ez, hura betetzea zerga-jarduketa edo prozedurak garatzearekin lotuta dagoenean.

zerga-obligazio nagusi [obligación tributaria principal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-kuota ordaintzea xedetzat duen zerga-obligazioa. Sin. tributu-obligazio nagusi.

zerga-obligazio osagarri [obligación tributaria accesoria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga Administrazioari ordaindu behar zaion diruzko prestazioa, beste zerga-obligazio batekin lotuta exijitu beharrekoa; berandutza-interesa, aitorpena epez kanpo aurkezteagatik ezartzen diren errekarguak eta epe exekutiboko errekarguak ordaintzekoak nahiz arau bidez ezartzen diren gainerakoak dira.

zerga-oinarri [base imponible]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-gaia neurtu edo baloratu ondoren lortzen den diruzko zein bestelako magnitudea. Ik. oinarri ezargarri.

zerga-sistema [fiscalidad]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Finantza-boteredun administrazioek sortutako tributuek eta haiek aplikatzeko prozedurek osatzen duten sistema.

zerga-zigor [sanción tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-urratze bat burutzearen ondorioz ezartzen den zehapena. Sin. tributu-zehapen.

zerga-zor [deuda tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zerga-obligazio nagusitik edo kontura ordaintzeko obligazioetatik eratortzen den kuota edo ordaindu beharreko zenbatekoa.

zerga-zorra iraungitze [extinción de la deuda tributaria]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergaren zorraren desagerpena, ordaindu, preskribitu, konpentsatu edo barkatzeagatik eta lege-xedapenetan aurreikusten diren gainerako bitartekoak aplikatzeagatik gertatzea.

zergadun [contribuyente]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergagaia gauzatzen duen subjektu pasiboa. Sin. tributu-betebeharpeko, zergapeko.

zergadunaren ordezko [sustituta, sustituto del contribuyente]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergaduna izan gabe, haren ordez arauak aginduta tributu obligazio nagusi eta formalak bete behar dituen subjektu pasiboa.

zergapeko [contribuyente]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. zergadun.

zergapetze bikoitz [doble imposición]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Gaitasun ekonomiko beraren gainean hainbat tributuk tributu ekitaldi berean eragitean datzan fenomenoa.

zergatze [imposición]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Egitate zergagarri bat burutu izanaren ondorioz tributu bat ezartzearen ondorioa.

zesaropapismo [cesaropapismo]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Identitate-ereduaren azpi-eredu bat, zeinaren arabera, nahiz eta bi botereak elkarren artean identifikatu, botere politikoa botere erlijiosoari nagusitzen baitzaio. Eredu honetan, Enperadorea eta Aita Santua pertsona berbera izango da. Ik. identitate-eredu.

zientzia juridiko [dogmática]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. dogmatika.

zigor [pena]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zigor Zuzenbideak delitua egiten duenari ezartzen dion zehapena.

zigor [sanción, sanción administrativa]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. zehapen.

zigor-aurrekariak [antecedentes penales]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Fiskaltzaren “Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralean” jasotako idatzoharrak. Bertan, norbanako bati ezarritako zigorrak azaltzen dira, delitu bat burutzearen ondoriozkoak badira eta epai irmo batean finkatuak badira. [Oh. PKL, 252. art.]

zigor-erantzukizun [responsabilidad penal]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitu gisa tipifikaturiko egitate baten ondorioz sortzen den erantzukizuna. Zigor bat ezarri ahal izateko ez da nahikoa egitatea zuzenbide-kontrakoa izatea; horretaz gain, egileak egozgarria izan behar du, eta portaerak galdagarria. Beraz, erruduntasunean oinarritzen da zigor-erantzukizuna.

zigor-erantzukizun [responsabilidad penal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. erantzukizun kriminal.

zigor-erantzule [responsable penal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. erantzule kriminal.

zigorgarritasun [punibilidad]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delituaren zigorra erabakitzeko kontuan edukitzen den azkeneko arrazoibidea. Delitua eginda ere, batzuetan arrazoi politiko-kriminal bereziak hartzen dira kontuan zigorra ezarri ala ez erabakitzeko. Kontzeptu ugari hartzen ditu barnean: zigorgarritasun-baldintza objektiboak, desenkusa absolbitzaileak, immunitateak eta bortxaezintasunezko kasuak. Ik. desenkusa absolbitzaile.

zilegitasun [legitimidad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Zuzenbidearen arabera egin edo ezarritakoak duen ezaugarria. 2. Arrazoizkoa edo justua denak duen tasuna. Sin. legezkotasun 2.

zilegitu [legitimar]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 2. Zilegitasuna duenak zerbait egitea baimendu. Ik. zilegitasun. 2. Zilegi bilakatu.

zin [juramento]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Jainkoa lekuko bezala jarriz zerbait baieztatu edo ukatzeko ekintza. 2. Dagokion autoritate eta legearen aurrean hitz emateko ekintza, normalean, kargu publiko bat indarrean dagoen legediaren arabera beteko dela adierazteko egiten dena.

zinpeko [jurado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea 1. Herritarrei justizia-administrazioan parte hartzea ahalbidetzen dien erakundea. 2. Zinpekoen epaimahaian zenbait delituren epaiketan parte hartzen duen herritarra. Ik. zinpekoen epaimahai.

zinpekoen epaimahai [tribunal de jurado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Bederatzi zinpekok eta probintzia-auzitegiko magistratu batek, zeina epaimahaiko buru izango baita, osatzen duten organo judiziala. Akusatua forupekoa izateagatik epaiketa Auzitegi Gorenean edo justizia-auzitegi nagusian egin behar bada, bertako magistratua arituko da buru.

zinpekoen epaimahaiaren prozedura [procedimiento del tribunal de jurado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Zinpeko epaimahaiaren kasuan burutzen den zigor-prozesu berezia. Hartan legeak zerrendatzen dituen zenbait delitu epaitzen dira. Zinpekoek epaitu beharreko egitatea frogatutzat edo ez frogatutzat eman behar dute eta akusatua erruduna edo errugabekoa deklaratu. Magistratu-buruak, berriz, zigorra eta segurtasun-neurria ezarriko du, egokia izanez gero, eta erantzukizun zibilari buruz erabakiko.

zirikatze [provocación]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Prestamen-ekintza bat, soilik legeak arautzen duen kasuetan zigorgarria izango dena. Zirikatzea gertatzen da delitu bat egitera zuzenean bultzatzen denean inprimatze, irrati-hedatze edo horien antzeko bide eraginkorrak erabiliz. Zirikatzea gertatzen da, orobat, zuzenean pertsona-multzo baten aurrean delitua egitera bultzatzen denean. [Oh. ZK, 18. art.] Sin. eragite.

zirkulazio- eta bizileku-askatasun [libre circulación y residencia]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBko herritarrei aintzatesten zaien eskubidea, dela Batasuneko herritartasunaren estatutuaren osagai moduan, dela EBOEGean jasotako oinarrizko eskubide gisa. Horren arabera, herritar orok du estatu kideetako lurraldean barrena askatasunez zirkulatzeko eta bertan bizilekua ezartzeko eskubidea. [Oh. EBFT, 21. art.]; EBOEG, 45. art.

zitazio [citación]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Komunikazio-egintza, alderdi direnei edo beste pertsona batzuei zuzendutako deia. Haren bitartez jarduera zehatz bat egiteko —toki, egun eta ordu jakin batean agertzeko— agintzen zaio hartzaileari. [Oh. PZL, 149. art.] Sin. dei.

ziurgabetasun [incertidumbre]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ekintza baten ondorio juridikoen gaineko segurtasun falta; segurtasun juridiko falta alegia. Ik. segurtasun juridiko.

ziurtagiri [certificado]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Egoera, errealitate edo administrazio-erabaki bat ziurtatzen duen dokumentua.

zona ekonomiko esklusibo [zona económica exclusiva]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. ekonomia-eremu esklusibo.

zor [deuda]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligazio erlazioaren posizio pasiboaren izendatzailea eta eginbehar juridiko bat: prestazioa betetzeko eginbeharra; obligazioaren objektua eratzen duena.

zor den obedientzia [obediencia debida]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Agindu-kateari jarraiki historikoki delitu baten erantzukizuna zuritzeko erabiltzen zen kausa. Egun ez da bidezkotze-kausa gisa onartzen, eta ez du, hortaz, delitua zilegi bihurtzen. Zigorra arintzeko baina ez indargabetzeko erabil liteke zenbait kasutan. [Oh. ZK, 410. art.] Ik. bidezkotze-kausa.

zor ez diren sarrerak itzultze [devolución de ingresos indebidos]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. okerreko sarreren itzulketa.

zor mankomunatu [deuda mancomunada]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zordunaren posizio juridikoan subjektu bat baino gehiago dagoenean, subjektu-talde edo mankomunatuari egozgarri zaion zorra. Ik. zor partziario, zor solidario.

zor partziario [deuda parciaria]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zordunaren posizio juridikoan subjektu bat baino gehiago dagoenean, zordunen artean zati baliokidetan banatzen den zorra; zordun bakoitza bere zatiaren erantzule izango da. Ik. zor mankomunatu, zor solidario.

zor publiko [deuda pública]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. herri-zor.

zor solidario [deuda solidaria]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zor mota, zeinetan zordunaren posizio juridikoan subjektu bat baino gehiago egonik, zordun guztiak zor kopuru osoaren erantzule diren hartzekodunaren aurrean. Zordunen arteko erlazioetan, ordea, zor guztia ordaindu duen zordunak, gainontzekoei beraien zor-kuota itzultzea eska diezaieke. Solidaritatea ez da presumitzen, alderdiek, adostasunez, edo legeak hala adierazita aplikatzen da. Ik. zor mankomunatu, zor partziario.

zordun [deudora, deudor]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligaziozko erlazio juridiko baten subjektu pasiboa. Prestazioa betetzera behartuta dagoen pertsona; hau da, lege, kontratu, kuasi-kontratu, delitu edo kuasi-delitu bati jarraiki zerbait eman, egin edo ez egin behar duena.

zordunaren berandutza [mora de la deudora, del deudor]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligazioa betetzeko garaia iritsi eta zorduna, bere erruz edo doluz, prestazioa betetzean atzeratzea, zeinak obligazioaren behin-behineko ez betetzea dakarren. Efektu juridikoak sor ditzan, oro har, hartzekodunak zordunari betebeharra konplitzea galdatu behar dio, judizialki, edo judizioz kanpo. [Oh. KZ, 1.100. art. eta hurr.] Ik. berandutza.

zordunkide [codeudora, codeudor]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Beste pertsona batekin edo batzuekin obligazio beraren zorduna. Ik. zordun.

zoroaldi [arrebato]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Egilearen ezagutza-gaitasuna eta beraren portaeraren plangintza nabarmenki aztoratzen duen egoera pasionala jasotzen duen inguruabar aringarria; itsualdia ez bezala, une batekoa da. [Oh. ZK, 21.3 art.] Ik. itsualdi.

zorra barkatze [condonación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligazioak iraungitzeko bidea, non hartzekodunak liberaltasun egintzaren bidez zor den prestazioari uko egiten dion.

zuhaitz pozoituaren fruituen teoria [teoría de los frutos del árbol envenenado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Oinarrizko eskubide edo askatasunak urratuz lortutako frogaren baliozkotasunari eta eraginkortasunari buruzko araua. Haren arabera, ez du eraginkortasunik izango oinarrizko eskubideak zuzenean urratuz lortzen den frogak, ezta hartatik eratortzen denak ere.

zuhurtziagabekeria [imprudencia]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Delitua egiteko modu nagusietako bat, kontuz ez ibiltzearren delituzko emaitza sortzean datzana. Kontuz ibiltzeko agintzen duen arauaren urraketaren arabera larria edo arina izan daiteke. Oro har, dolozko ekintza baino gutxiago zigortzen da. [Oh. ZK, 10. eta 13. art.] Ik. dolo.

zuritze [blanqueo]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zuritze-delitua egiten du ondasunak eskuratu, eduki, erabili, bihurtu edo eskualdatzen dituenak, haien jatorria delituzko jokabidea dela jakinda. Egoera berean egongo da ondasun horien jatorri ez-zilegia ezkutatu edo estaltzen duena, edo portaeraren egileari bere egintzen legezko ondorioak saihesten laguntzen diona. [Oh. ZK, 301.1 art.]

zuriz eratutako lege penal [ley penal en blanco]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Lege penalak delituaren deskribapena zati batean egin gabe, zuri, uzten duen lege-teknika. Delitua zertan datzan jakiteko penala ez den beste arlo batera ere jo beharra dago, lege penalak hala aginduta. Askotan lanaren arloko urraketa edota urraketa administratiboa oinarri duten delituak deskribatzeko erabiltzen da. Ik. legezkotasun-printzipio.

zuzen [correcto, justo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Justiziarekin eta arrazoiarekin bat datorrena. Sin. justu, bidezko.

zuzenbide [derecho]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Legeen ikasketa helburu duen zientzia. 2. Jendarte batean giza harreman publiko zein pribatuak arautzen dituen printzipio, ohitura eta legeen multzoa.

zuzenbide beharrezko [derecho necesario]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Derrigorrez bete beharrekoa den zuzenbidea. [Oh. LE, 3.3 art.] Sin. bete beharreko zuzenbide.

zuzenbide eratorri [derecho derivado]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBren jatorrizko zuzenbidean oinarrituz EBko erakundeek hartutako arauen eta egintzen multzoa. Arau eta egintza horiek izaera instituzionala edota internazionala izan dezakete.

zuzenbide iragankor [derecho transitorio]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Arauan gauzatzen den ekimen legegilearen azken xedapena, arauaren beraren edukitik kanpo dagoena. Helburutzat, egitateak edo egoera juridiko zaharrak arau berrira eta egoera berrira egokitzea duena. Ik. xedapen iragankor.

Zuzenbide Zibil [Derecho Civil]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zuzenbide pribatu orokorra, beste zuzenbideen ordezkoa. Zuzenbidearen alor hau osatzen duten atal nagusiak pertsona, familia, ondarea eta kontratuzko harremanak dira.

zuzenbide zibil autonomiko [derecho civil autonómico]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Estatuak lagatzen dizkion eskumenez baliaturik (EK, 149. 1. 8 art.) Eusko Legebiltzarrak, arlo pribatuan, ematen duen arau multzoa.

zuzenbide-estatu [estado de derecho]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Estatu mota bat, estatu-botere oro ordenamenduaren menpe izateagatik bereizten dena.

zuzenbide-estatu sozial eta demokratiko [estado social y democrático de derecho]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Herritarren parte-hartzea bermatzen duen estatu-eredua, legearen menpe dagoena eta herritarren berdintasun materialaren alde jarduten duena. [Oh. EK, 1.1 art.]

zuzenbide-kontrako [antijurídico]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria, Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Arau juridikoek ezartzen dutenaren aurkakoa dena. Ik. antijuridiko.

zuzenbide-kontrakotasun [antijuridicidad]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Zuzenbidearen aurkako egitatearen ezaugarria: egitate bat zuzenbide-kontrakoa izango da legeak aurreikusi eta zigortzen duenean, betiere bidezkotze-kausarik ez bada.

zuzenbidearen iturri [fuente de derecho]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Zuzenbidea sortzeko edo produzitzeko modua. Espainiar zuzenbidearen iturri formalak dira: legea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio orokorrak. Ik. ohitura, zuzenbidearen printzipio orokor.

zuzenbidearen printzipio orokor [principio general del derecho]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea, Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Antolakuntza juridikoaren oinarrizko ideia eta balioen multzoa da, arauei zentzua ematen diena. Zuzenbidearen printzipio orokorrak baliagarri dira ordenamendu juridikoaren interpretazioa osatzeko, eta neurri berean zuzenbidearen iturri dira lege eta ohiturarik ezean. Zuzenbidearen printzipio orokortzat hartzen dira, besteak beste, justizia, ekitatea, askatasuna, berdintasuna, fede ona...Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa 1. Justiziaren ikuskera komun bat adieraztearen ondorioz, nazioarteko harremanetara hedatzen diren barne-ordenamenduetan komunak diren printzipioak. 2. Nazioarteko arauetatik eratortzen diren eta nazioarteko ordenamenduaren sektore bat informatzen duten printzipioak.

zuzenbidetu [juridificar]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Arau juridikoek aurreikusten ez zuten egoera bat zuzenbidearen bidez arautu. Sin. juridikotu. Ik. juridikotu.

zuzenbidezko deuseztasun [nulidad de pleno derecho]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. deuseztasun.

zuzenbidezko erregela [norma jurídica]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Ik. arau juridiko.

zuzendaritza-botere [poder de dirección]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuen boterea langileen lana zuzentzeko. [Oh. LE, 20. art.] Ik. enpresaburuaren zuzendaritza-botere.

zuzeneko erantzule zibil [responsable civil directo]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Delituzko egitatearen egilea. Delituarengatik erantzule kriminala den pertsona orok erantzukizun zibila ere badu, baldin eta egitateak kalte edo galerak badakartza. Dena dela, legeak posible egiten du hainbatetan hirugarren pertsona batzuk zuzeneko erantzule zibilak izatea. [Oh. ZK, 116.1 art.] Ik. erantzule zibil.

zuzeneko zenbatespen arrunt [estimación directa normal]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan jarduera ekonomikoen etekin garbia kalkulatzeko metodo orokorra, sarrerei zerga-kenkaria dakarten gastuak kendu eta lotutako ondare-elementuen irabazien eta galeren saldo garbia gehituz kalkulatzen dena.

zuzeneko zenbatespen erraztu [estimación directa simplificada]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergadunak berak hautatuta eta aurreko urtean jarduera ekonomiko guztietan egindako eragiketen bolumena 600.000 euro baino txikiagoa denean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan jarduera ekonomikoen etekin garbia kalkulatzeko erabil daitekeen metodoa.

zuzeneko zenbatespenaren metodo [método de estimación directa]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Lehenespenez oinarri ezargarria kalkulatzeko erabiltzen den metodoa, tributu-obligatuaren benetako errealitate ekonomikoa islatzen saiatzen dena.

zuzeneko zerga [impuesto directo]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Zergapeko batek Ogasunari zuzenean ordaindu behar dion zerga, eskuratutako errenta, irabazia edo ondarea zuzenean zergapetzen dituena.

zuzenketa-eskubide [derecho de rectificación]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Pertsona natural eta juridikoen eskubidea, beraiei buruz komunikabide batek zabaldutako informazioa zuzentzeko aukera ematen diena, informazio hori okerra izanik, horren hedapenak kalteak sor diezazkiokeelakoan [Oh. 2/1984 LO, 1. art.] Sin. zuzenketarako eskubide.

zuzenketarako eskubide [derecho de rectificación]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Ik. zuzenketa-eskubide.

zuzentarau [directiva]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea EBko erakundeek harturiko egintza juridikoa, estatu kideak helburu edo emaitza bat lortzera behartzen dituena, agintaritza nazionalen esku utziz forma eta bitartekoak aukeratzeko askatasuna. [Oh. EBFT, 288. art.] Sin. direktiba.

zuzentarau betearazle [directiva de ejecución]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Legez besteko izaera duen zuzentaraua, juridikoki lotesleak diren egintzen exekuziorako baldintza uniformeak behar direnean hartzen dena. [Oh. EBFT, 291. art.] Sin. betearazpen-direktiba, exekuzio-direktiba, exekuzio-zuzentarau. Ik. exekuzio-egintza.

zuzentarau delegatu [directiva delegada]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Legez besteko izaera duen zuzentaraua, Batzordeak Europako Parlamentuaren edo EBko Kontseiluaren delegazioz hartzen duena, lege-egintza baten funtsezkoak ez diren osagaiak osatzeko edo aldatzeko. [Oh. EBFT, 290. art.] Sin. direktiba delegatu, zuzentarau eskuorde. Ik. egintza delegatu.

zuzentarau eskuorde [directiva delegada]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. zuzentarau delegatu.

 


| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |


Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga

ISBN: 978-84-1319-091-4

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus