Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa


Liburua osorik (2,95 Mb)

 

Hiztegia

arloa:

| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |

magistratu [magistrada, magistrado]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea, Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Karrera judizialean bigarren kategoria —epaileen eta Auzitegi Goreneko magistratuen bitartean dagoen kategoria— osatzen duten epaileetako bakoitza. Mailaren arabera eta lehiaketaren edo proben bitartez hornitzen dira hutsik geratzen diren plazak. [Oh. BJLO, 299. art.]

magistratu ponente [magistrada, magistrado ponente]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Organo kolegiatu guztietan auzi bakoitzaren ardura berezia duen epaimahaikidea, besteak beste, ebazpenak proposatzen dituena. Irizpide objektiboetan oinarrituta, urtero finkatzen den txanda baten arabera aukeratzen dira. [Oh. BJLO, 203. art.]

magistratu presidente [magistrada, magistrado presidente]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Organo kolegiatuetako gobernu-organo nagusia. Besteak beste, auzitegien eta salen gidaritzaz, kudeaketaz, ikuskaritzaz, komunikazioaz eta ordezkaritzaz arduratzen den magistratua da. [Oh. BJLO, 160. art.]

maila [rango]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. lerrun.

mailakatze [calificación]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Nazioarteko egoera pribatu zehatz bat gatazka-arau bat baino gehiagoren egitatezko suposatuan sar daitekeenean, egoera horri esleitzen zaion kalifikazioa. [Oh. KZ, 12.1 art.]

mailegu [préstamo]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Mailegu-emaileari, usu finantza-erakundeari, eskatzen zaion dirua edo bestelako gauza suntsigarria, akordatu ezkero interes batekin itzuli beharrekoa. Sin. kontsumo-mailegu.

mailegu-emaile [prestamista]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Mailegua ematen duena. Ik. mailegu.

mailegu-hartzaile [prestataria, prestatario]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Mailegua hartzen duena. Ik. mailegu.

maizter [inquilina, inquilino]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Beste batena den gauza, higiezina zein higigarria, errentan hartzen duen pertsona, diru (errenta) kantitate baten truke. Ik. errentamendu.

malgusegurtasun [flexiseguridad]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuen aldeko malgutasuna eta langileen aldeko segurtasuna uztartzearen aldeko planteamendua. Sin. flexisegurtasun.

maltzurkeria [alevosía]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Pertsonen kontrako delituetan, exekuzioa ziurtatzera bideratuta dauden bideak, moduak edo erak erabiltzean datzan inguruabar astungarria, egilearentzat biktimaren defentsatik arriskurik sor ez dadin. [Oh. ZK, 22.1 art.]

manamendu [mandamiento, orden]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Autoritatea duen norbaitek emandako agindua. Sin. manu. Ik. agindu 1. 2. Zuzenbidean, epaile batek idatziz ematen duen agindua. Ik. agindu 1.

manamendu judizial [mandamiento judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Komunikazio-egintza judiziala, agiri edo egiaztapenak libratzeko —edo jarduketa jakin bat gauzatzeko— agindua. Erregistradore, notario eta beste autoritate batzuei zuzentzen zaie.

manatu [mandar, ordenar]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Zerbaiten agindua eman. Ik. agindu 1.

mancipatio [mancipación]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. mantzipazio.

mancipium [mancipio, esclava, esclavo]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. mantzipio, esklabo.

mandatari [mandataria, mandatario]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. mandatu-hartzaile.

mandatu [mandato]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Alde bat (mandatu-hartzaileak edo mandator, dominius) beste baten (mandatugilearen edo mandatarius, procurator) enkargu bat (zerbitzu-kudeaketa) dohainik egitera behartzen duen aldebiko adostasunezko kontratu ez-perfektua. Sin. mandatum.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Gestio-kontratu mota bat, zeinaren bidez, alderdi batek (mandatu-hartzaileak) beste norbaiten (mandatu-emailearen) kontura eta bere kargu egintza juridiko bat edo batzuk egiteko betebeharra hartzen duen. [Oh. KZ, 1.709. art. eta hurr.]

mandatu-hartzaile [mandataria, mandatario]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Mandatu-kontratuan beste baten kontura eta hark aginduta egintza edo zerbitzua gauzatzen duen pertsona. Bere betebehar nagusia, agindu zaiona betetzea litzateke. Mandatugileak ezarritako jarraibideen arabera, fede onez eta mandatugilearen interesean jokatu behar du. [Oh. KZ, 1709. art. eta hurr.] Sin. mandatari. Ik. mandatu.

mandatugile [mandante]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Mandatu kontratu batean, beste pertsona bati bere kontura eta bere kargu negozio juridiko bat edo zerbitzuren bat egitea agintzen dion pertsona, gauzatzen den egintzatik sortzen diren eskubide eta betebeharrak bere gain hartuaz. [Oh. KZ, 1709. art. eta hurr.] Ik. mandatu.

mandatum [mandato]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. mandatu.

mankomunitate [mancomunidad]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Nortasun juridiko propioa daukan eta zuzenbide publikokoa den toki-erakundea, bi udalek edo gehiagok, beren udal-eskumeneko obrak egin zein zerbitzuak eskaintzearren, elkarren artean sortutakoa. Udal horiek lurralde historiko ezberdinetakoak izan daitezke, eta ez dute zertan autonomia-erkidego berekoak izan behar. [Oh. 7/1985 Legea, 44. art.; 2/2016 Legea, 102-103. art.; 6/1990 Foru Legea, 47-52. art.] Ik. entitate lokal, kuadrilla.Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligazio batean, hainbat hartzekodun edo hainbat zordun (edo batzuk eta besteak) egonez, kreditua edo zorra esku komunean galdatzea eta prestatzea ezinbestekoa denean gertatzen den egoera. Mankomunitatea, betebeharra izaeraz zatiezina denean aplikatzen da. Ik. partziaritate, solidaritate, subjektu-aniztasun.

mantenu-eskubide [derecho de alimentos]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Beharrizan-egoeran aurkitzen diren ahaideen arteko legezko obligazioa. Mantenua emateko eta jasotzeko bokazioa duten ahaideak honako hauek dira: ezkontideak, aurreko eta ondorengo ahaideak eta anai-arrebak. Obligazioa sortzen da, zerrendatutako ahaideren batek bizitzeko oinarrizkoak diren baliabideen falta duenean eta mantenua ordaindu behar duen ahaideak ezbehar horri aurre egiteko ahalmen ekonomikoa duenean, berezko beharrei huts egin gabe. Bi betekizun hauek gertatzean, obligazioa sortzen da, baina ez dago ordaintzeko behar juridikorik, ordainketa judizialki eskatzen ez den bitartean. [Oh. KZ, 142-153. art.]

mantzipazio [mancipación]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Brontzezko txanpona (raudusculum) eta balantza (libra) baliatuz bost lekukoren eta balantza-eramailearen (libripens) aurrean egiten zen hots handiko egintza. Horren bidez, gauza mantzipagarrien gaineko (res mancipi) jabetza kiritarioa (dominium ex iure Quiritium) eskualdatzen zen. Sin. mancipatio.

mantzipio [mancipio]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Eskuaren edo gogorkeria fisikoaren bitartez bereganatzea (manu capere) esan nahi duen antzinako hitza, “jabetza” adierazten duena. Zuzenbide erromatar klasikoan mancipio dare (mantzipioz eman) edo mancipio accipere (mantzipioz eskuratu) esaerak erabiltzen dira “jabetza-titulua eskuratu” adierazteko. Sin. mancipium.

manu [mandamiento, orden]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. manamendu.

manumissio vindicta [manumisión por la vindicta]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. bindikta bidezko manumisio.

marka-eskubide [derecho sobre la marca]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Eskubide honen bidez enpresariari bere produktu eta zerbitzuen markaren gaineko eskubide esklusiboa esleitzen zaio. Hori horrela, baimendua ez dagoen hirugarren batek ezin izango du enpresari horren marka erabili. Era berean, eskubide horrek galarazten du Marken Erregistroan inskriba dadin errorea sor dezakeen bestelako zeinu bereizlerik. [Oh. ML, 34. art.]

marxismo [marxismo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Karl Marxen eta Friedrich Engelesen ideietan oinarritzen den doktrina filosofiko, politiko eta ekonomikoa. Kapitalismoa errefusatu eta klase sozialik zein estaturik gabeko jendartea aldarrikatzen du. Materialismo historiko eta dialektikoa dira doktrina honek analisirako utzi dituen metodo nagusiak. 2. Doktrina honetan oinarritzen diren mugimendu politikoen multzoa.

materia-akats [vicio material, vicio sustantivo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. akats material.

materiazko akats [vicio material, vicio sustantivo]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. akats material.

materiazko, egitezko edo aritmetikazko oker-zuzentze [rectificación de errores materiales, de hecho o aritméticos]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Ik. akats-zuzenketa.

matrimonium iustum [matrimonio legítimo]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Conubium edo uztartzeko eskubidea eta ezkontza-egoeran egoteko borondatea (affectio maritalis) izanik, potestatepeko seme-alaba legitimoak sortzeko gai diren eme (uxor) eta arrren (maritus) artean bat egitea (coniuctio maris eta feminae et consortium omnis vitae). Ezkontza gauzatzeko bide erabiltzen ziren. Modurik behinena eta zaharrena hauxe zen: emaztea eta senarraren paterfamiliasaren potes tatepean jartzea (cum manun). Bes tea, berriz, ezkontza librea izenez ezagutzen zen. Ezkontza librearen kasuan, emaztea jatorrizko paterfamiliasaren potestatepean jarrai zezakeen edota, zuzenbide berezko (sui iuris) izanik, bere jatorrizko egoerari euts ziezaiokeen (sine manu). Sin. iustae nuptiae.

maulazko egintza [acto fraudulento]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. iruzurrezko egintza.

maximin [maximin]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria John Rawlsen justiziaren teorian, ezjakintasun egoeran justizia-printzipioak aukeratu behar direnean, espero daitekeen galera maximoa minimizatzeko erabakitze-metodoa. Sin. maximun minimorum.

maximun minimorum [maximin]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. maximin.

medeapen [reparación]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Egindako kaltea konpontzearen edo ordaintzearen ondorea. Ik. erantzukizun, erantzukizun zibil, kalte, kontratuzko erantzukizun.

medeatu [reparar, resarcir]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Sortutako kaltea ordaindu edo erreparatu.

mehatxu [amenaza]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Askatasunaren aurkako delitua; beldurra sorrarazteko beste bati nolabaiteko kaltea iragartzean datza. [Oh. ZK, 169. art. eta hurr.]

mehelin [medianería]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Finka mugakideen artean geratzen den horma, haren jabetza komuna izanik, bi finken jabeei dagokiena. Horma esanahi zabalean ulertu behar da: pareta, hesia, alanbre-hesia, burdin sarea eta abar. [Oh. KZ, 579. art.]

mendekotasun [sujeción]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Araudiaren edo boterearen ahalaren mendean dagoenaren nolakotasuna. Ik. ahal.Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-ahalaren mendean dagoenaren egoera juridikoa. Ik. ahal.

menerapen kolonial [dominación colonial]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. herri kolonial.

menpeko langile [persona trabajadora subordinada]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Enpresaburuaren zuzendaritzapean lan egiten duen langilea. [Oh. LE, 1.1 art.]

merezimendu- eta gaitasun-printzipio [principio de mérito y capacidad]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Enplegatu publikoak hautatzerakoan hautagaien merezimenduak (akademiko zein profesionalak) eta haien gaitasun eta trebeziak kontuan hartzea eskatzen duen printzipioa. Espainiako Konstituzioaren aginduz, enplegu publikora iristeko bidea arautzen duten legeek ezinbestean zaindu behar dute printzipio hau. [Oh. EK, 103. 3 art.] Ik. enplegatu publiko.

merezimendu-lehiaketa [concurso]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. lehiaketa.

merezimenduen lehiaketa [concurso]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. lehiaketa.

merkantzia [mercancía]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Merkatuan salgai dagoen ondasuna.

merkatari indibidual [empresaria, empresario individual]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Ik. enpresari indibidual.

Merkataritza Erregistro [Registro Mercantil]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Erregistro administratiboa, zeinetan inskribatzen baitira enpresariak (pertsona fisikoak eta sozietateak) eta horiei dagozkien hainbat egintza juridiko eta ekonomiko. Erregistro honen helburu nagusia hau da: merkatuari enpresari horiei buruzko gorabeherak ezagutaraztea. Informazioaren hedapena Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialaren bidez egin ohi da. [Oh. MK, 16. art.] Sin. Merkataritzako Erregistro.

Merkataritza Kode [Código de Comercio, Código Mercantil]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Merkataritzako erlazioak erregulatzen dituen araudia edo legea. [Oh. MK, 2. art.]

merkataritza-epaitegi [juzgado de lo mercantil]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Lehenengo instantzian egituratu den epaitegi berezia, non hala dagokion merkataritza-epaileak Merkataritza Zuzenbideari buruzko arazoen inguruko erabakiak ematen baititu. Besteak beste, gai hauei buruzko epaiak ematen ditu: konkurtsoak, lehiaren zuzenbidea, jabetza intelektuala, industria-jabetza, garraioa eta itsas zuzenbidea. Merkataritzako epaitegiak lurraldeko hiriburuetan daude, eta hiriburu batek bat baino gehiagok izan dezake honelako epaitegi bat. Era berean, probintzia-auzitegiek merkataritzako gaiei buruzko bigarren instantzia bat izaten dute. Horretarako, sekzio bereziak sortzen dira. [Oh. BJLO, 86. art. eta PZL, 629. art.]

merkataritza-politika erkide [política comercial común]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Izaera autonomo edo konbentzionala izan dezaketen tresna edo neurrien multzoa, Europar Batasuneko erakundeek hartzen dutena kanpo-harreman komertzialak arautzeko. [Oh. EBFT, 206. eta 207. art.]

merkataritza-salerosketa [compraventa mercantil]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Merkataritzako kontratu bat da, zeinaren bidez saltzaile batek ondasun bat eskualdatuko baitio erosleari prezio baten ordainean. Merkataritzako salerosketa eta salerosketa zibila antzekoak izan arren, merkataritzakoak zenbait bereizgarri ditu. Merkataritzan egiten diren erosketen xedea erosgaiak berriro saltzea da, betiere, etekinak lortzearren. Bestalde, eskuarki, erosgai horiek eraldatu egiten dira ekoizpen prozesu baten bidez berriro saldu aurretik. Era berean, merkataritzako salerosketen kasuan, kontratuaren alderdi biak enpresariak izan ohi dira. [Oh. MK, 325. art.]

Merkataritzako Erregistro [Registro Mercantil]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Ik. Merkataritza Erregistro.

merkatu [mercado]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ondasun eta zerbitzuen eskaintza eta eskaera elkartzen diren gunea.

metaetika [metaética]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Epai edo judizio moralen analisi logikoaren arazoak aztertzen dituen etikaren atala.

metafisika [metafísica]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Errealitatearen izaera, egitura, osagaiak eta oinarrizko printzipioak aztertzen dituen filosofiaren adarra.

metodo [método]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Helburu edo emaitza batera heltzeko modu ordenatu eta sistematikoa. 2. Zerbait lortzeko jarraitzen den prozedura. 3. Zientzietan, emaitza topatzeko jarraitzen den prozedura.

metodo komunitario [método comunitario]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Erabakitze-prozesuan parte hartzen duten Europar Batasuneko erakundeen jarduteko modua, oreka instituzionalaren errespetua eta elkarren arteko kooperazioa adierazten duena. Sin. erkidegoko metodo.

metodologia [metodología]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Metodoak aztertzen dituen zientzia. 2. Lan zientifiko edo doktrinalak garatzeko jarraitzen diren metodoen multzoa.

minimo salbuetsi [mínimo exento]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Bizitzeko beharrezkotzat jotzen den gutxieneko kopurua, zergapetu gabe uzten dena.

ministerio [ministerio]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea 1. Ministro baten autoritatearen pean dauden zerbitzu publikoen multzoa. 2. Eremu politiko zehatz baten ardura duen gobernu-sailetako bakoitza. 3. Gobernu-sailetako bakoitzaren egoitza.

Ministerio Fiskal [Ministerio Fiscal]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala, Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Zigor-prozesuaren dinamika bermatu ahal izateko artifizialki sortutako erakundea; alderdi akusatzaile publiko gisa jarduten du, gizartearen babesean.

Ministroen Kontseilu [Consejo de Ministros]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Estatuburuaren presidentetzaren pean dauden gobernukideen erakundea.

moduzko dohaintza edo kostuzkoa [donación modal u onerosa]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Dohaintza berezia. Moduzko edo kostuzko kontzeptuak baliokideak dira, eta karga bati egiten diote erreferentzia; ez da baldintza, karga baizik. Kargaren balioak dohaintzan ematen den gauzaren balioa baino txikiagoa izan behar du, bestela doakotasun betekizuna desagertu egiten da. Karga edo moduak izaera ezberdina izan dezake (ekonomikoa, portaerazkoa, etab); adibidez dohaintzan eman den gauza portaera zehatz bat aurrera eramateko erabilia izan dadila. Dohaintza berezi hau kontratu misto bat da, kostuzko kontratuen eta doako kontratuen arauak aplikatzen zaizkio eta.

moneta-politika bateratu [política monetaria única]EB. Zuz.Europar Batasuneko Zuzenbidea Ik. diru-politika bateratu.

monismo [monismo]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Errealitatearen ikuspegi bakarra eta baztertzailea defendatu eta sustatzen duen doktrina. Ikuspegi monista duten hiru azpi-eredu daude: esklusibotasun-eredua, identitate-eredua eta erabilgarritasun-eredua. Ik. erljiio-konfesioekiko harreman-eredu, identitate-eredu.

monopolio [monopolio]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Jarduera bat estatuak edo emakidadun batek bakarrik garatzen duenean gertatzen den egoera.

moral [moral]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Giza jokabidearen doktrina, jokabide indibidual eta kolektiboak ongiaren eta gaizkiaren arabera arautu nahi dituena. 2. Gizarte batek ongiaz eta gaizkiaz duen ikuskera.

moral publiko [moral pública]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Garaiaren eta lekuaren arabera, hainbat zehaztapen izan ditzakeen bizitza sozialaren elementu etiko komuna, ordenamenduaren arau gorenetean juridifikatua dagoena. Ordena publikoaren kontzeptu orokorrean barnebiltzen da. [Oh. KAE 62/1982.] Ik. ordena publiko.

moralitate [moralidad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria 1. Jendartean pertsonen ekintzak epaitu edo zuzentzeko egoki jotzen diren ohitura eta arau moralen multzoa. Sin. moraltasun. 2. Moralarekiko adostasuna.

moraltasun [moralidad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. moralitate.

more uxorio bizikidetza [convivencia more uxorio]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Izatezko bikotea. Juridikoki formalizatu gabeko bikote-harremana, bizikidetza publiko eta egonkorra duena.

mortis causa dohaintza [donación mortis causa]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Bere heriotza hurbilari begira, dohaintza-egileak dohaintza-hartzailearen alde egindako ondarezko atribuzioa, beti ere hura hildakoan honek bizirik jarraituko duen baldintzapean. Legedi batzuetan errebokagarria da eta bestetan, aldiz, oinordetza-itunari parekatzen zaio.

mortis causa negozio [negocio mortis causa]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Haren efikaziarako alderdietako baten heriotza ezinbestekoa duen negozio juridikoa. Adibidez testamentua edo mortis kausa izaerako dohaintzak. Ik. negozio juridiko.

mortis causa oinordetza [sucesión mortis causa]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona bat hiltzen denean beste batek bere tokia hartzea, posizio juridikoa bera aldatu gabe, ondasun-masa oso bati, ondarearen proportzio bati edo ondasun jakin bati dagokionez. Ik. jaraunspen, oinordetza.

motibazio [motivación]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. arrazoitze.

mugakide [colindante]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Oinbar edo lursail bati dagokionez, haren mugan dagoen beste onibar edo lursail bat. Mugakidetasunak onibarren gain eskubide zein betebeharrak zor ditzake, beraien gaineko jabetza nolabait mugatuz.

mugape judizial [demarcación judicial]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. auzitegi-mugape.

mugarri [mojón]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Lursailen arteko mugak adierazten dituen harri zatia.

mugarritu [amojonar]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Mugarriak ipini, lursailen arteko mugak zeintzuk diren adierazteko. Sin. mugarriztatu, zedarritu, zedarriztatu. Ik. mugarri.

mugarriztatu [amojonar]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. mugarritu.

multikulturalismo [multiculturalismo]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Kultura-dibertsitatearen eta desberdintasunerako eskubidearen aitorpenean oinarritutako aniztasuna kudeatzeko politika-eredua. Politika hauek, maiz, taldeen banaketarako joera dakarte efektu gisa, eta getizazio-prozesua eragiten dute. Ik. gizarte-aniztasun, kultura-aniztasun, kultura-dibertsitate.

multikulturalitate [multiculturalidad]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Lurralde-eremu zehatz batean kultura bat baino gehiago daudela adierazteko erabiltzen den kontzeptu soziologikoa. Ik. gizarte-aniztasun, kultura-aniztasun, kultura-dibertsitate.

murrizpen [reducción]Fin. Zuz.Finantza Zuzenbidea Lege bakoitzean oinarri zergagarriari aplikatzen zaion txikipena.

mutualitate [mutualidad]Merkat. Zuz.Merkataritza Zuzenbidea Entitate aseguratzaile mota bat, partaideen borondatezko atxikipena bereizgarri duena. Ematen dituen prestazioak derrigorrezko Gizarte Segurantzaren osagarri dira. Honako hauek izan daitezke mutualitate baten partaide: pertsona fisikoak, pertsona juridikoak eta entitate babesleak. Entitate hauek Merkataritza Erregistroan inskribatu behar dute nahitaez. [Oh. MK, 16. 1. 3 art.]

mutui datio [dación en mutuo]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. mutuo.

mutuo [mutuo]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Pertsona batek (mutuogilea edo mutuo accipiens) beste pertsona bati (mutuo-hartzailea edo mutuo accipiens) gauza kontsumigarri edo diru-kopuru bat dohainik transmititzeko egiten den aldebakarreko kontratu erreala, zeinaren arabera, transmititutako gauza edo dirua ezarritako epean itzuliko baita. Sin. mutui datio, mutuum.

muturreko arrisku [peligro extremo]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko obligazio batekin bat ez datorren estatu edo nazioarteko erakunde baten egitatearen ez-zilegitasuna baztertzen duen inguruabarra, egintza horren egileak bere bizia edo bere zaintzapean dituen pertsonen bizia salbatzeko zentzuzko beste modurik ez badu. Ez-zilegitasuna baztertzen duen inguruabar hau ezin izango da muturreko arriskua alegatu, baldin eta hori, soilik edo beste faktore batzuekin batera, estatu edo nazioarteko erakunde horren jokabideak berak eragin badu, edo litekeena bada egintza horrek antzekoa edo handiagoa den arriskua sortzea. [Oh. NZBren artikuluen proiektua (2001) nazioarteko egitate ez-zilegietatik ondorioztatzen den estatuen erantzukizunari buruzkoa, 24. art.] Sin. arrisku estremo.

mutuum [mutuo]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. mutuo.

 


| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |


Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga

ISBN: 978-84-1319-091-4

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus