Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa


Liburua osorik (2,95 Mb)

 

Hiztegia

arloa:

| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |

nagusitasun-abusu [abuso de superioridad]Zig. Zuz.Zigor Zuzenbidea Inguruabar astungarri bat, subjektuen arteko desoreka nabariaren ondorioz gertatzen dena. Subjektu aktiboak jakitun izan behar du subjektu pasiboaren defentsa-gaitasuna nabarmenki mugatzen duela. [Oh. ZK, 22. 2 art.]

nahasketa [confusión]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Obligazioak iraungitzeko bidea, pertsona berberarengan hartzekodun- eta zordun-izaerak pilatzeagatik. [Oh. KZ, 1192. art.]

nahigabeko preterizio [preterición no intencional]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Testamentuan seniparteduna nahi gabe baztertzea, ez aipatzea. Ik. testamentu, seniparte.

nahimen [voluntad]Zuz. T.Zuzenbidearen Teoria Ik. borondate.

nahitaezko betearazte [ejecución forzosa]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Administrazio-egintza jakin batek behartuta dauden pertsonek dagokiena beren borondatez bete nahi ez dutenean administrazioak egintza hori betearazteko duen ahala eta, aldi berean, horretarako erabiliko duen prozedura. 39/2015 Legeak lau bide zehazten ditu administrazio-egintzak betearazteko: ondarearen gaineko premiamendua, betearazpen subsidiarioa, hertsapenezko isuna eta pertsonen gaineko indarra. [Oh. 39/2015 Legea, 99. art. eta hurr.] Sin. nahitaezko exekuzio. Ik. administrazio-prozedura, ahala, egintza, premiamendu-bide.

nahitaezko exekuzio [ordenación del territorio]Admin. Zuz.Administrazio Zuzenbidea Ik. nahitaezko betearazte.

nazioarteko auzibitarte [litispendencia internacional]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Objektu, alderdi eta kausa berberak dituen auzia bi estatutan ebaztek dagoenean sortzen den egoera.

nazioarteko auzitegi [tribunal internacional]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Tratatu baten bidez zein nazioarteko erakunde baten akordio edo ebazpenaren bitartez eratutako jurisdikzio-organoa, nazioarteko eremuan sortutako gatazkak ebazteko eskuduntza duena. Gatazka horiek estatuen artekoak, nazioarteko erakundeen baitan gertatutakoak edo partikularrek egindako nazioarteko krimenei buruzkoak izan daitezke.

nazioarteko herri-ordena [orden público internacional]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Gatazka-arauaren ohiko funtzionamenduaren salbuespena. Honen arabera, auzia ezagutzen ari diren epaitegien estatuko zuzenbidearen oinarrizko printzipioen aurkakoa den atzerriko legearen ezarpena baztertzen da. [Oh. KZ, 12. 3 art.] Sin. ordena publiko.

nazioarteko itsasarte [estrecho internacional]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko nabigaziorako erabilgarri edo egokitzat jotzen den igarobide estu eta naturala, estatu bat edo gehiagoren lurraldeko itsasoko urek osatutakoa eta itsas zabal edo zona ekonomiko esklusiboko bi eremu komunikatzen dituena edo itsas zabal edo zona ekonomiko esklusiboko eremu bat eta kostaldeko estatuarena ez den lurraldeko itsasoa batzen dituena. [Oh. IZNBK, 37. eta 45. art.]

nazioarteko itun [tratado internacional]Konst. Zuz.Konstituzio Zuzenbidea Nazio desberdinen arteko edota estatu baten eta nazioarteko erakunde baten arteko ituna.

nazioarteko judiziozko eskuduntza [competencia judicial internacional]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Estatu bateko herri-autoritateek eta epaitegiek nazioarteko egoera pribatuek sortutako auziak ezagutzeko duten legezko ahalmena. Sin. nazioarteko judiziozko eskumen.

nazioarteko komunitate [comunidad internacional]Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Nazioarteko subjektu multzoak partekatzen dituen oinarri zko interes nahiz balioen babesean oinarritzen den komunitatea, nazioarteko ordena publiko solidarioa helburu duena.

nazioarteko lege-maula [fraude de ley internacional]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Egoerari ezargarri izango litzaiokeen ordenamendua saihestearren, gatazka-arauak lotura-puntu gisa erabiltzen duen inguruabarraren aldaketa maltzurraren bidez alderdiek egiten duten iruzurra. [Oh. KZ, 12. 4 art.]

Nazioarteko Zuzenbide Pribatu [Derecho Internacional Privado]Nart. Zuz. Pr.Nazioarteko Zuzenbide Pribatua Atzerritartasunaren osagaia duten pertsona pribatuen arteko harremanak eta egoerak arautzen dituen estatuko zuzenbidearen adarra eta sistema.

naziokotasun [nacionalidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsonaren eta estatuaren arteko lotura juridiko-politikoa. Naziokotasuna egoera zibil bat da, pertsonaren jarduteko gaitasuna baldintzatzen duena. Naziokotasunak erabakitzen du pertsonari zein lege aplikatu behar zaion, adibidez, familia eta oinordetza kontuetan. [Oh. KZ, 9.1 art.] Sin. nazionalitate.Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Estatuaren eta pertsonaren artean dagoen lotura juridikoa, estatuen barne-eskuduntzak ezartzen dituen irizpideen arabera xedatzen dena. Lotura juridiko hori hedaduraz, pertsona juridikoei eta zenbait objekturi ere zaie aplikagarri; azken horien artean itsasontziak, hegazkinak eta espaziora jaurtitako objektuak daude.

nazionalitate [nacionalidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila, Nart. Zuz. Pu.Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Ik. naziokotasun.

negozio juridiko [negocio jurídico]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Borondate-autonomiaren ekintza, zeinaren bidez berau ematen dutenek, beren interesak erregulatzen dituzten, legeak onarturiko efektu juridikoak sortuaz bertatik. Izaera oso desberdinekoak izan daitezke, adibidez: kontratuak, oro har, testamentua... Negozio hitza agertu arren, ez du kostu-bidezkoa izan beharrik.

negozioen banaketa [reparto de asuntos]Zuz. Proz.Zuzenbide Prozesala Ik. auzigaien banaketa.

nekagarritasun [penosidad]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Lanaren ezaugarria, soldata osagarrirako eskubidea eragin dezakeena.

nobazio [novación]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ordenamendu juridiko erromatarrak aurreko obligazioa iraungitzeko onartutako modu bat, aurrekoaz bestelako obligazio bat sortzen duena. Sin. novatio.

norbanakoaren autonomia [autonomía individual]Lan Zuz.Lan Zuzenbidea eta Gizarte Segurantza Ik. autonomia indibidual.

norbanakoaren eskubide [derecho de la personalidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Pertsona fisikoaren nortasun eskubideak barne hartzen dituen eskubide multzoa. Adibidez: Ohorea, norbanakoaren eta familiaren intimitatea, norbanakoaren irudia edo izena.

nortasun juridiko [personalidad jurídica]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Eskubide eta obligazioen titular izateko gaitasuna eta jarduteko gaitasuna egikaritzeko ahalmena ematen duen nolakotasuna. Pertsona fisiko edo juridikoei egokitzen zaiena. Sin. nortasun zibil.

nortasun zibil [personalidad civil]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. nortasun juridiko.

nortasunaren garapen libre [libre desarrollo de la personalidad]Kontz. Ask. Zuz.Kontzientzia Askatasunari buruzko Zuzenbidea Nork bere nortasuna kanpo-hertsapenik gabe eratzeko prozesua. Ik. kontzientzia-eragozpen.

notario [notaria, notario]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Erregimen profesionaleko funtzionario publikoa, zeinak kontratu, testamentu eta oro har, judizioz kanpoko ekintzetan fede emateko gaitasuna aitortua duen.

novatio [novación]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. nobazio.

nulitate [nulidad]Zuz. Zib.Zuzenbide Zibila Ik. deuseztasun.

nuncupatio [nuncupación]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Ik. nunkupazio.

nunkupazio [nuncupación]Zuz. Err.Zuzenbide Erromatarra Obligazioak sortzeko egiten ziren negozio juridikoetan (mancipatio, nexum) eskuratzaileak bere borondatea adierazteko ozenki esaten zituen hitzak. Sin. nuncupatio.

 


| a | b | c | d | e | f | g | h | i | j | k | l |
| m | n | o | p | r | s | t | u | x | z |


Koordinatzaileak: Xabier Alberdi Larizgoitia, Miren Azkarate Villar, Joseba Ezeiza Ramos, Leire Imaz Zubiaur, Ixusko Ordeñana Gezuraga

ISBN: 978-84-1319-091-4

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus