Month: iraila 2023

  • 3. helburua: osasuna eta ongizatea

    Aurrekoan GIH 1 landu genuen, eta gaur hirugarrenaren inguruan eztabaidatuko dugu: osasuna eta ongizatea. Hasteko, UNESCO Etxeak egindako bideoa ikusiko dugu: https://youtu.be/Ht9zLI4yyFc?si=Y8fhQ31UgIWdpKpe Eusko Jaurlaritzak argitaratutako dokumentu honetan honela zehaztu ditu helburu honi lotutako helmugak: Osasun sistemaren estaldura unibertsala eta irisgarritasuna bermatzea Pertsonen erantzunkidetasuna osasunaren zaintzan sustatzea Ekitatea osasun-arretan bermatzea, garrantzi berezia emanez genero-ikuspegiari, kolektibo kalteberenei […]

  • 1. helburua: pobrezia desagertzea

      Garapen Iraunkorrerako Helburuak lantzeko, lehen helburutik hasiko gara. UNESCO Etxeak bideo hauxe prestatu du helburu honekin hasteko: https://youtu.be/j0N6JrEGCZk?si=z3L4sgGc8dteacrV GIHak garatzeko, erakunde, ikastetxe eta gune bakoitzean bere azpihelburuak zehaztu behar dira. Adibidez, Eusko Jaurlaritzak 20 konpromiso, 78 ekimen eta 298 jarduera antolatu ditu horretarako, dagokien finantzaketa zehaztuta, hemen azaltzen duen bezala: https://programa.irekia.euskadi.eus/eu/sustainable_dev_goals/18 Arazoa dator GIH […]

  • Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) kritikoki aztertzeko karta-jokoa

    2023-2024 ikasturtearen lehen lauhilekoan, komunikazioa, hezkuntza eta pentsamendu kritikoa garatzeko asmotan, proiektu txiki bat gauzatuko dugu: GIH karta-jokoa. Garapen Iraunkorreko Helburuak, pentsamendu kritikoa lantzeko Garapen Iraunkorreko Helburuek izenburu indartsua dute, erakargarria eta (ia) zalantza ezina. Izenburuaren barruan datorrena, aldiz, ez da ematen duen bezain eraldatzailea, izan ere, ez da proposatzen mundua eraldatzea, sistema ekonomikoa aldatzea […]