Hezkuntza eta Hizkuntza

  • IKERKETAK
  • Nitaz
Illustration of a bird flying.
  • EUSTAT: D eredua 2012/13 ikasturtean

    Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendari den Patxi Saezen Twitter kontuaren bidez, gaur goizean jakin dut zenbat ikasle izan diren 2012/13 ikasturtean D ereduan ikasi dutenak. . Eustat: D eredua 2012/2013 ikasturtean: Gipuzkoa % 74, Bizkaia % 54, Araba % 42. 1)http://t.co/GJYsq6K9t2 . — Patxi Saez シ (@PatxiSaez) March 5, 2014   Eskualdeka, Gipuzkoan, ikaslerik gehien Donostialdea […]

    5 martxoa, 2014
  • Hizkuntza eta Teknologia: 2. ataleko proiektuak abian

    Hizkuntza eta Teknologia, Haur eta Lehen Hezkuntza Graduko 4. mailako Euskara minorreko irakasgaiaren bigarren atal honetan, lan teorikoaz gain, proiektu jakin batzuk garatuko ditugu, banaka edo taldeka.   Lehenik, ikasle edo ikasle-talde bakoitzak hautatuko du zein proiekturen markoan egin nahi duen ekarpena eta gero, nork bere proposamena zehaztuko du eta bere lan-egutegia finkatuko du. Honela, […]

    2 martxoa, 2014
  • Hizkuntza eta Teknologia irakasgaiko saioak zabalik!

    Haur eta Lehen Hezkuntza graduetako 4. mailako Euskara minorrean Hizkuntza eta Teknologia irakasgaia ematen dut. Irakasgai horren barruan, saio teorikoak eta saio praktikoak ditugu. 4. mailako ikasleak praktikaldian izan dira azaroaren amaiera aldetik otsailaren 24a bitartean eta orain, graduko azken asteetan hasi dira. Graduari amaiera egokia eman nahian, irakasgaiko saio teorikoetara Hizkuntza eta Teknologiaren arloko […]

    1 martxoa, 2014
  • International Conference on Child Foreign Language Acquisition: Call for papers

    Twitterreko @ASILIMorg eta @FURVMELE kontuen bidez jakin dut datorren urriaren 16 eta 17an Gasteizen izango dela Haurren Atzerriko Hizkuntzen Jabekuntzaren inguruko Nazioarteko Biltzarra, International Conference on Child Foreign Language Acquisition: Batzarraren helburu nagusia da 4 eta 12 urte bitarteko haurrak zein zeregin komunikatiboren bitartez jabetzen diren atzerriko hizkuntzaz. Proposamen laburrak bidaltzeko epea 2014ko maiatzaren 20an […]

    1 martxoa, 2014
  • Heziberri 2020: Hezkuntza Eredu Pedagogikoaren Markoa

    Honako dokumentu hau gaur bertan aurkeztu du Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuak. “Hezkuntza‐eredu  pedagogikoaren  markoa” izenpean, Eusko Jaurlaritzako  Hezkuntza,  Hizkuntza  Politika  eta  Kultura  Sailak  egindako  “Heziberri  2020” Planaren hiru proiektuetatik argitaratu den lehena da. Nahi izanez gero, hemen duzue eskuragarri Heziberri 2020ren hasierako plangintza (pdf), Baikara-ren webgunean. Heziberri 2020 Planaren lehen proiektu hau ardatz hartuta, bigarren proiektuari ekin eta Curriculum Dekretuak egiten hasiko da Eusko Jaurlaritza, eta bi horietan oinarriturik, Euskal […]

    26 otsaila, 2014
  • Ataza bidezko ikaskuntza eta proiektuetan oinarritutakoa alderatzen Altzaga Ikastolan

    Honako aurkezpena Erandioko Altzaga Ikastolan egindako bi orduko formazio-saio magistrala (ordubeteko bi saiotan), ataza bidezko ikaskuntza eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (PBL) metodologien berri emateko.   Bi metodologia hauen gakoak eman nahi izan dira aurkezpen honetan: ataza bidezko ikaskuntza mikro mailan lan egiteko, eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza modu globalean lan egiteko.   Aurkezpena deskargatu, moldatu eta […]

    26 otsaila, 2014
  • Ikus-entzunezko materialaren erabilera egokirako konpromisoa #SID2014

    Gaur interneten seguru nabigatzeko eguna dela eta (#SID2014), aprobetxatuko dut hemen argitaratzeko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasleei aurten sinarazitako konpromisoa. Gure klaseetan argazkiak eta bideoak ateratzen ditugu, zuzenean klasetik txiokatzen dugu eta hezkuntzako elkarlan proiektuetan ekarpenak egiten ditugu (http://gaurmazedonia.blogspot.com.es blogean argitaratzen ditugu eta jatorrizko proiektuen webgunean). Normalean, gure kezka da gure ikasleen irudiak argitaratzeko baimen […]

    11 otsaila, 2014
  • Hizkuntza gaitasuna eta eleaniztasuna #KZJaia

    Ebaluazio eta kalifikazioen garai “bortitza” itxi berritan, kezka bat dabilkit buruan bueltaka. Kontua da Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko Gaztelania Atalean ari naizela lanean eta konturatuta nago ikasle elebidunen gaztelania gaitasuna ez dudala ikusten nire lankide elebakarren moduan. Adibide argi bat jartzearren, ez da arraroa gure ikasleek “es positibo” idaztea, edo “la ebaluación es importante” […]

    11 otsaila, 2014
  • Ahozko komunikazioa, arnasketa eta gorputza lantzen

    Komunikazio Gaitasunaren Garapena I  irakasgaia ematen dut Donostiako Irakasleen UEn (gaztelaniako atala), Lehen Hezkuntza Graduko lehen mailako ikasleekin. Irakasgai hau gaitasun akademikoa garatzeari lotuta dago eta espero da irakasgaian zehar ikasleek komunikazio gaitasun akademikoa garatzea. Irakasgaia ematen hasi nintzenetik (2010-2011 ikasturtean), urtero alderdi berriren bat esperimentatu dut, eta horri esker oso kontu interesgarriak deskubritu ditut. […]

    17 urtarrila, 2014
  • Idatzi bai baina irakurri ezin zuen emakumearen kasu bitxia

    Oso kasu bitxiaren berri izan nuen aurreko egunean Twitterren: Idatzi bai, idatz zezakeen baina irakurtzeko gaitasuna galdua zuen emakumearen kasua.   Very interesting case RT @loretahur: The Woman Who Could Write, But Couldn’t Read http://t.co/yMGTrc8r56 — ainhoa (@ainhoaeus) January 8, 2014   Artikulua ingelesez dagoenez, hona ekarri nahi izan dut laburpena. Jatorrizko ikerketa Neurology aldizkarian […]

    12 urtarrila, 2014
←Previous Page
1 … 13 14 15 16 17
Next Page→

Hezkuntza eta Hizkuntza

Proudly powered by WordPress