-
Estrategien inguruan bi hitz
Estrategiak maiz aipatzen dira hizkuntzaren didaktikan, baina zenbaitetan, helburuekin gertatzen den bezala, nahastu egiten dira estrategia komunikatiboak eta estrategia didaktikoak. KOMUNIKAZIO ESTRATEGIAK Komunikazio estrategiak dira hobeto komunikatzeko erabiltzen ditugun askotariko estrategiak (“hobeto” hori ulertu “nahi dugun eran”, ez zentzu normatiboan). Komunikazio gaitasunaren funtsezko elementutzat jotzen da, gaitasun estrategikoa deritzo eta gaitasun soziolinguistikoaren, gaitasun diskurtsiboaren eta […]
-
Hanburgesa bionikoak: Lau proposamen didaktiko
Hizkuntzaren Didaktika irakasgaiaren hasiera aldera, ikuspegi metodologikoak aztertzen ari ginen, ondo dokumentatutako proposamen didaktikoak egiteko. Ondo oinarritutako proiektuak egiten trebatzea oso baliotsua iruditzen zait maisu-maistrentzat, baina aldi berean, gai izan behar dugu sortzen zaizkigun aukerak baliatzeko eta bat-bateko diseinu didaktikoa egiteko ariketa egin genuen. HANBURGESA BIONIKOAREN BIDEOA Kasualitatez, bideo hau iritsi zitzaidan (Twitter bidez, […]
-
O Apostolo filmaren emanaldia Tribu 2.0 sareari esker!
ZINEMARAKO GONBITEA Bihar, urriak 31, O Apostolo filma ikusteko gonbitea luzatu digu Tribu 2.0 zinema eta hezkuntza sareak, eta gu txoratzen halako ekimenari gure ekarpentxoa egitearren! Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan izango da emanaldia, areto nagusian, eta ordutegiekin arazorik ez izateko, bi emanaldi antolatu ditugu: 9:30etan eta 17:45ean. Sarrera librea da eta nahi duena hurbil […]
-
Ataza komunikatiboak (AOI) eta PBL metodologia alderatuz
Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian ataza bidezko ikaskuntzatik abiatu ginen, hizkuntzak ikuspegi komunikatibotik nola landu aztertzeko, eta orain proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (PBL) metodologian sakontzen ari gara, bi metodologia hauek probatzeko eta alderatzeko asmotan. ATAZA KOMUNIKATIBOAK; HIZKUNTZA AURRE-AURREAN Atazetan Oinarritutako Ikaskuntza (AOI) batez ere bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan landu den metodologia da. Helburua da hizkuntza ikuspegi komunikatibotik […]
-
Ikastetxeko Irakurketa Plana
Hizkuntzaren Didaktika irakasgaiko ikasle den Mari Bernalek gelako foroan Bilbon izango diren jardunaldi hauen berri eman digu: IRAKURTZEA IKASTEKO – Bilbo, La Bolsa udaltegia (ganbaran), urriaren 21 eta 29an, Adarra Pedagogi Erakundeak antolatua: Programa (pdf): http://www.adarra.org/ADARRA/Bienvenida_files/jardunaldiak_Irakurmena_I_2013-4.pdf Programan kontu interesgarriak daude eta bereziki urriaren 29an 17:30etan Berritzegune Nagusiko Teresa Ruizek egingo duen hitzaldia aipatu […]
-
Blogari berriontzat: Zer dira Creative Commons lizentziak?
Hilabete hauetan blog mundura erakartzen nabil hainbat ikasle eta lankide, eta web 2.0n zenbait urte daramatzagunontzat kontu ezaguna bada ere, blogari berrientzat laburpen hau prestatu dut, ideiak argitzen laguntzeko: Zertarako jakin behar dugu jabetza eskubideei buruz? Ez gaude ohituta halako kontuekin eta horregatik bitxia egiten zaigu… baina sarean argitaratzeak suposatzen du egiten duguna publikoa dela […]
-
Elkarlan proiektuak sarean: nola gauzatzen dira?
ESKOLAKO MUGAK GAINDITZEN Blogek eta sare sozialek aukera berriak zabaldu dizkigute eskolako hormen mugak gainditzeko, baina… zer da mugak gainditzea? Askotan hau interpretatzen da ikasgelan egiten diren zeregin batzuk blog batean jartzea dela ikasgelako blog bat. Edo, beharbada, interneten harrapatzen dituzten baliabideak bertan jartzea. Baina mugak gainditzea hori baino gehiago da: Eskolan egiten diren hainbat […]
-
Haurren munstroak: The Monster Engine
Beste sarrera pare bat prestatzen ari nintzen blogerako, baina hau ikusi eta hemen partekatzeko gogo bizia etorri zait. Ideia oso xumea da eta aldi berean oso indartsua: Haurren irudiak hartu eta modu errealistan pintatzea (nik ez nuke esango errealista, beharbada “errealistagoa”…). Ideia Dave Devries-ena da, eta The Monster Engine izeneko bilduma atera du liburu […]
-
IKTak eta alfabetatze digitala Gaur8n
Artikulu hau 2011-2012 ikasturtearen amaieran Gaur8ko kazetariek egindako elkarrizketaren emaitza da. Elkarrizketa luzean aritu ginen, ordubete inguru, gai askoren inguruan: IKTek ikasketa prozesuetan eragindako aldaketak (eta aldaketa ezak), maila kognitiboan duten eragina, irakasleen jarrera, gurasoen ikuspegia… Hona azpimarratuko ditudan ideia batzuk: IKTak eskoletan txertatzea ezinbestekoa da, gizartea aldatzen doan heinean, hezkuntza sistemak ere aldatu […]
-
Zeregin komunikatibo errealak: Olentzerori gutuna
Bai, zertxobait aurreratu naiz… Udazkena hasi berria da eta oraindik Eguberrietarako luze joko du, baina Hizkuntzaren Didaktikako saioetan borrokatzen gabiltza zeregin komunikatiboak sortu nahian, eta hara non jaso nuen Twitterren gogoko honen berri: Otsailaren 24an Unai Aldasoro @_Soro_-k argitaratutako txioa, @txuriya-k bertxiotu eta neuk jaso ondoren, ahaztuta nuen, baina @lalberdi-k gogoko gisa markatu zuen bat-batean […]
