Heziberri 2020: Hezkuntza Eredu Pedagogikoaren Markoa

Honako dokumentu hau gaur bertan aurkeztu du Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuak. “Hezkuntza‐eredu  pedagogikoaren  markoa” izenpean, Eusko Jaurlaritzako  Hezkuntza,  Hizkuntza  Politika  eta  Kultura  Sailak  egindako  “Heziberri  2020” Planaren hiru proiektuetatik argitaratu den lehena da.

Nahi izanez gero, hemen duzue eskuragarri Heziberri 2020ren hasierako plangintza (pdf), Baikara-ren webgunean.

Heziberri 2020 Planaren lehen proiektu hau ardatz hartuta, bigarren proiektuari ekin eta Curriculum Dekretuak egiten hasiko da Eusko Jaurlaritza, eta bi horietan oinarriturik, Euskal Eskolaren Legea zehaztea da asmo nagusia.

 


 

Testua arin irakurrita, konpetentzietan oinarritzen dela esan daiteke (nik, aukeran, nahiago nuen “gaitasun” hitza, arrazoi askogatik…) eta konpetentzien zehaztapenean, esango nuke hezkuntza arautua unibertsitateko gaitasunen planteamenduarekin harmonizatu nahi izan dela, Europako markoen laguntzaz.

Hizkuntzen trataera bateratua euskaratik abiatuta planteatzen da, eta euskal kulturaren garrantzia azpimarratzen da, Euskal Curriculumaren ideia berreskuratuz, Euskal Herritik Europara eta mundura zabaldu nahian (partikularretik unibertsalera, errealitatea anitz eta kontraesankorra dela ulertuta).

IKTak ere aipatzen dira, ikaskuntza-tresna gisa, zehar-gaitasunak garatzen laguntzeko, informazioa ordenatu eta biltzeko… eta baita norberaren garapen kognitibo eta sozialerako ere.

Laburtuz,  gure  eredu  honek  hiru  berritasun  pedagogiko  ditu (2014:34):

a)  Aro  digitaleko ikaskuntzak  eta  irakaskuntzak  problema  eta  proiektu  errealak  aurkezten  dituzte,  eta ikasleak  laneko  planak  antolatu  eta  beharrezko  lanak  egin  behar  ditu,  ados  jarri  eta haiei behar bezala erantzuteko; 

b) banakako ikaskuntzaz haratago, egungo paradigmak elkarlanean ikasarazten du, bai ikasgelan bai Internetez; 

c) azkenik, ikasgela ireki eta zabaldu  horretan,  irakaslearen  lana  gehiago  da  jarduerak  antolatzea  eta  ikuskatzea, informazioaren igorle huts izan gabe.

Arretaz irakurtzeko dokumentua, eta datozenen zain. Garrantzi handia izango du EAEk eskuduntza nahikoak dituen LOMCEri muzin egin eta plan propioa garatzeko.

 

Iruzkin bat honentzako: Heziberri 2020: Hezkuntza Eredu Pedagogikoaren Markoa

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>