-
Bigarren hizkuntzen irakaskuntza: hurbilpen historikoa
Hizkuntzen irakaskuntzaren begirada historikoa egiteko, ez da beharrezkoa oso atzera joatea: XX. mendearen bigarren partetik hastea nahikoa izan daiteke gaur egungo didaktika zertan oinarritzen den ulertzeko. Gaur dakardan liburua oso egokia da bigarren hizkuntzen eta atzerriko hizkuntzen didaktikaren nondik norako nagusiak ulertzeko. Ikuspegi historikoa baliatzen du proposamen didaktikoak azaleratzeko eta horregatik, oso aproposa izan daiteke […]
-
Ebaluazio dinamikoa eta hizkuntzen ikaskuntza
Ebaluazioa oso kontu serioa dela argi dago, baina hala ere, kosta egiten zaigu irakasleoi nola egin erabakitzea, urte askoko esperientzia izanik ere. Liburu honek, bide batez, Vigotski birpasatzera eta duela gutxi argitaratu diren dokumentuak irakurtzera animatu nau: Poehner, M.E. (2008). Dynamic Assessment. A Vygotskian Approach to Understanding and Promoting L2 Development. Pennsylvania (AEB): Springer. Kontu […]
-
Hizkuntzaren Didaktika irakasgaiaren hasieran… gure iritziak trukatzen
Atzo (2014/09/9) hasi ginen Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU) hirugarren mailako ikasle talde batekin Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian. Beno, benetan irakasgaia Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika da, baina, unibertsitatearen bitxikeriak, hizkuntza literaturatik bereiztuta ematen da… hori posible balitz bezala… baina tira, hizkuntza gorputz adierazpenetik, adierazpen plastikotik, ikus-entzunezkoetatik, gizarte, naturatik bereizita lantzen da, ez nintzateke harritu behar… jakinduria […]
-
Ubunturekin lanean
Atzo hasi ginen berriz lanean Donostiako Irakasleen UEko 2.1 gelan, “Teknologi-Berrien Gela” deiturikoan (errotuloaren arabera), eta J.G. del Sol @jgdelsol teknikariari esker prest genituen ordenagailu guztiak Ubunturen bertsio eguneratuan jarduteko. Ordenagailu gelan lan egiteko, beti bezala, musika jarri, TweetDeck zabaldu eta “Hizkuntza eta Teknologia” irakasgaiko proiektuetan aritu zinen ikasle-taldeak. Soilik agindu bat gelan sartutakoan: “Abiatu […]
-
Burujabetza teknologikoaren aldeko manifestu politikoa gu-aren ikuspegitik
Blog honetan teknologia ezinbestez izaten dut hizpide, komunikazioa gaur egun ezin baita osotasunean ulertu teknologiaren erabilera kontuan izan gabe. Baina teknologiak oso nabarmen du kontrola bere baitan eta ezin dugu proposatu (inposatu) teknologiak eskola guztietan ezar daitezen ikuspegi kritikoa izan gabe. Erraz hasi gara Google Apps kontuak erabiltzen eskolak kudeatzeko… eta gure haur eta gazteen […]
-
Getxolinguae 2014 maiatzaren 13 eta 14an
Getxolinguae 2014 topaketarako datak eta egitaraua dagoeneko prest daude! Getxolinguaeren 14. urtea izango da hau, ibilbide luzea du urtero maiatzean egiten den topaketa honek eta urtero lez, hizkuntzen ikaskuntzaren inguruko alderdi interesgarri bat landuko da bereziki. Aurtengo gaia: Alfabetatze mediatikoa XXI. mendeko ikasgelan. Oso gai interesgarria, une egokia baita ikus-entzunezkoak hizkuntzaren garapenarekin batera nola lotu […]
-
Bideojokoak hezkuntzan eta hizkuntzaren garapenean Lehen Hezkuntzan
“Hizkuntza eta Teknologia” irakasgaiaren barruan, gaurko saioan bideojokoak izango ditugu hizpide. Bideojokoek hezkuntza balioa dutela argitzeko baliagarria izatea espero dut. Horrez gain, azpimarratu nahi nuke hizkuntzaren garapenerako oso interesgarriak direla. Hona aurkezpena: http://www.slideshare.net/ainhoaezeiza/bideojokoak-hezkuntzan-eta-hizkuntzaren-garapenean-lehen-hezkuntzan [slideshare id=32116789&doc=bideojokoakhezkuntzanetahizkuntzarengarapeneanlehenhezkuntzan-140310041523-phpapp01]
-
Ikasleen Eskubideen Dekalogoa Hezkuntza Teknologiaren Aurrean
Brad Flickinger (@bradflickinger) teknologia irakaslea da Lehen Hezkuntzako Bethke Elementary School Timnath-en (Colorado, AEB) eta hezkuntza teknologia arloko idazlea. School Technology gunearen sortzailea (www.SchoolTechnology.org) eskolen IKT garapenaren inguruan aholkularitza eta orientazioa emateko. Brad Flickingerrek dekalogoa proposatu du eskoletan IKTak erabiltzean ikaslearen ikuspegia kontuan izan dadin. Ikusiko duzuen bezala, zer pentsatua ematen du, baita zer […]
-
Kultura Zientifikoaren I Ikasle Topaketarako proposamenak bidaltzeko epea: apirilaren 11
2014ko maiatzaren 8an, Kultura Zientifikoa sustatzeko I Ikasle Topaketa egingo da Donostiako Carlos Santamaria Zentroan: http://kulturazientifikoa.blogspot.com.es Antolatzaileak: Ikaskidetza Sarea eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedra Babesleak: DIPC eta Euskampus Laguntzaileak: Elhuyar Fundazioa eta Udako Euskal Unibertsitatea Ekitaldi honetan, ikasleak dira protagonista eta helburu nagusia da nork bere diziplinatik abiatuta, zientziaren dibulgazioa euskaraz sustatzearen garrantziaz jabetzea. […]
-
Idazten ikasi… arkatzik hartu gabe? #KZJaia
Posible ote da haurrek idazten eta irakurtzen ikastea arkatzik hartu gabe? Hori da, hain zuzen ere, Suedian egindako irakurmen digitalari buruzko ikerketa baten hipotesi nagusia. Irakurketa eta idazketa digitala da irakurmenaren jabekuntza prozesuan IKT tresnak erabiltzea, eta muturrago eramanda, haurrek irakurtzen eta idazten ikastea gehienbat IKT baliabideak erabiliz. Ikerketa honen arabera, irakurketa digitalak irakurmen emaitzen […]
