Asset Publisher

GATEPAC (1930-1937). IRAKURGAIAK

Erakusketa Gipuzkoako Campuseko Liburutegian

First publication date: 29/10/2025

Gipuzkoako Campuseko Liburutegiko Arkitektura Sailak GATEPACi buruzko erakusketa bibliografikoa prestatu du. Arkitekturaren panoramaren erabateko berrikuntza eragin zuen talde honi buruzko liburu eta artikulu sorta bat biltzen du erakusketak. Joan den mendeko 30eko hamarkadan, talde horrek arkitektura arrazionalista eta hirigintza osasungarria sustatu zituen. Aukeratutako dokumentazioa Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi Aretoan egiten den erakusketaren osagarri bat da, "GATEPACeko Norte taldearen proiektuak" erakusketari eskainia. Iparraldeko taldea Luis Vallejo, José Manuel Aizpúrua eta Joaquín Labayen arkitektoek osatzen zuten, azken biak Donostiako Klub Nautikoaren eraikinaren egileak. Erakusgai dagoen dokumentazioa 2025eko urrian kontsulta daiteke Gipuzkoako Campuseko Liburutegiaren atarian.