Zerbitzu hau seiurtekoetarako baino ez da, beste deialdi eta/edo akreditazio batzuetarako aholkularitza behar baduzu, kontsultatu zure erreferentziako liburutegiari. Txostenak eskatzeko epea: azaroak 6
Seiurtekoak 2026
Irakasle eta ikertzaileen seiurtekoak ebaluatzeko inpaktu- eta garrantzi-adierazleak aurkitzeko zerbitzua.
First publication date: 13/10/2026
Ikerketako seiurtekoak: 2026ko deialdia (2026ko abenduan
argitaratuko da)
Unibertsitateko Bibliotekak, irakaskuntzan eta ikerketan integratutako informazio baliabideen zentroa den aldetik, EHUko irakasle eta ikertzaileei eskaintzen die zerbitzua ikerketa jarduera ebaluatzeko, ebaluazio agentzien (ANECA-CNEAI eta UNIBASQ) deialdietan aurkeztu beharreko adierazleak aurkitzeko (aipamenak, datu-baseetako indexazioa, ebaluazio baliabideak...).
Baldintzak
- Unibertsitateko Bibliotekak tipologia hauetako argitalpen zientifikoen seiurtekoak ebaluatzeko inpaktu- eta garrantzi- adierazleak bilduko ditu: artikulu zientifikoak, liburuak eta liburuen kapituluak eta kongresuetako aktak eta komunikazioak. Ez dira sartuko patenteak, arte sorkuntzak, erakusketak, proiektu teknologikoak edo arkitektonikoak eta abar.
- Unibertsitateko Bibliotekak ezin du bete ebaluatzeko eskabide elektronikoa, deialdi bakoitzerako aktibatua bere egoitza elektronikoan.
- Bibliotekak ez du inolako baloraziorik egiten eta ez du erantzukizunik izango balorazioa negatiboa bada.
- Erabiltzaile bakoitzeko 5 ekarpen ezarri dira gehienez. Horretarako prestatutako formularioa erabiliz bidali behar dira. Ez da ekarpen gehiagorik sartu behar oharren atalean.
- Txostenak eskatzeko epea: azaroak 6
- Lehentasuna izango dute aurreko deialdietan zerbitzu hau erabili ez zuten ikertzaileek. Zerbitzua aurreko urteetan erabili bazenuen, Unibertsitateko Bibliotekak jakinaraziko dizu, epea itxi ondoren, zure eskaerari erantzun ahal zaion ala ez.
- Behin betiko txostenak urtarriletik aurrera zerbitzua erabiltzen duten pertsonei bidaliko zaizkie, 2026eko deialdirako seiurtekoak ebaluatzeko behin betiko irizpideak ezagutu ondoren.