AT-Arauak

Eraldatze-akordioen (AT) menpe argitaratzeko arau orokorrak

Hautagarritasun politikak eta irizpideak

Argitaletxeen baldintzak eta akordioak ezberdinak izan arren, dokumentu honek APC (Articles Publishing Charge) kostuak eraldatze-akordioen kontura estaltzeko egiten diren eskaerak hautatuak izateko gomendio komunak adierazi nahi ditu.

Egilearen konpromisoak

Izapidea egiteko arduraduna korrespondentzia-egile gisa agertzen dena izango da eta UPV/EHUko direktorioan bertako langile edo langile atxiki gisa agertu behar du artikulua bidaltzen denean. Ezinbestekoa da egileak hurrengoa egitea:

  • Erakundeko kide gisa bere afiliazio-datuekin egoki identifikatzea (Erakunde-afiliazioa UPV/EHUn: izendapen bibliografiko bakarra).
  • ehu.eus domeinua duen helbide elektroniko bat izatea, aldizkariarekin zein liburutegiarekin komunikatu ahal izateko. Helbidea artikuluan agertu beharko du.
  • Artikulua erakunde-biltegian uztea.
  • Unibertsitateari eskerrak emateko adierazpena idatziz jasota egotea (Open Access funding provided by University of Basque Country).

Egileen kategoriak

Akordioari heldu ahal izateko egile arduradunak unibertsitateko langilea izan behar du, langile emerituak, ohorezko langile laguntzaileak, ikerketarako langile akademikoak eta Ikerbasqueko langileak barne, unibertsitatera atxikita baldin badaude.

UPV/EHUko master edo doktoregoko programa batean matrikulatuta dauden ikasleek ere har dezakete parte hitzarmen honetan, baldin eta bertako zuzendaria unibertsitateko pertsonala bada, aurreko paragrafoan azaldutako moduan. Zuzendariaren oniritzia eskatuko da APCa erabiltzeko.

Dokumentu-tipologia

Akordioak “ikerketa-artikulutzat” jotzen diren argitalpenetara zuzentzen dira; nolanahi ere, akordio bakoitzerako onartutako tipologia kontsultatu behar da.

Bibliotekak baliozkotzea

Bibliotekak eraldatze-akordioaren APC (Article Processing Charge) karguaren baliozkotze-prozesuan parte hartzen du, hautagarritasuna ezarritako irizpideen arabera bete dela bermatzeko.

Bibliotekako langileek aurreko paragrafoetan ezarritako baldintzak egiaztatuko dituzte artikulua argitaratzen eta erakunde-biltegian sartzen den unean. Bidalitako artikuluarekin konparatuta argitaratutako bertsioan edozein aldaketa baldin badago eta horrek eskatutako baldintzak ez betetzea ekartzen badu, egileak edo sinatu duten beste egileek zigorra izango dute hurrengo artikuluen APCak ordaintzeko hautagarritasunari dagokionez.