Catálogo Discovery 2

Bilaketa aurreratua

Bilaketa aurreratua

Oinarrizkoa baino bilaketa zehatzagoa da, aukera ematen baitizu bilaketa bera hainbat indizetan egiteko, eragile boolearrak erabilita edo bilaketak zuk aukeratutako datu base batera edo askotara mugatuta.

Image

Bilaketa indizeak erabiltzea

Nahi izanez gero, eremu batean egin dezakezu bilaketa (egilea, izenburua, gaia...), edo, datu gehiago ezagutzen badituzu, eremuak konbina ditzakezu. Ez baduzu ezer aukeratzen, indize guztietan bilatuko du zure hitza, gako hitz gisa hartuko duelako.

Image

Eragile boolearrak erabiltzea

Bilaketa efektibo bat egiteko, aukeratu «ETA», «EDO» eta «EZ» eragile boolearrak.

  •  «ETA» eragileak bi hitzak dituzten dokumentuak aurkitzen ditu.

Adib.: Social media ETA Facebook

  • «EDO» eragileak bi hitzak bereiz edo batera dituen dokumentuak hautatzen ditu. 

       Adib.: Facebook EDO Twitter

  • «EZ» erabilita, bilaketatik kanpo geratzen dira horren atzetik dagoen hitzari dagozkion emaitzak.

        Adib.: Social media EZ Facebook

Image

Datu-base bat hautatzea

Discoveryk, gure bilduma fisikoa osatzen duten dokumentuez gain (WorldCat datu-basean integratuta), UPV/EHUk harpidetutako argitalpen elektronikoen plataformetan bilatzen du. Datu-base bakar batera edo askotara mugatu dezakezu bilaketa, edo katalogoa osatzen duten baliabide guztiak (fisikoak eta elektronikoak) ematea eskatu. Defektoz diziplina anitzeko datu-base guztiak agertzen dira markatuta «Base de datos» botoian; hortaz, horietan guztietan edo soilik interesatzen zaizkizunak hautatuta (esaterako, Arte y Humanidades, Ciencias de la Salud, etab.)  egin dezakezu bilaketa. Egin klik «Aukeratu dena talde barruan» botoian, zure beharren arabera markatzeko edo markak kentzeko. Gero, gogoratu «Aldaketak gorde» botoia klikatzeaz.

UPV/EHUren katalogoan bilatzeko, WORLDCAT HAUTATU BEHAR DA.

Image

Zer egin bilaketa batean lortutako emaitzekin

Aipamena

Botoi horretan klik eginez, erregistroa esporta dezakezu bibliografia kudeatzaile batera (Refworks), edo erreferentzia kopiatu dezakezu, aldez aurretik zure jakintza eremua aukeratuta (APA, Vancouver, MLA...), eta dokumentu batean itsatsi.

 

Esteka

URLa kopiatuta, aukera ematen dizu erregistroa beste pertsona batzuekin partekatzeko.

 

Posta elektronikoa

Erregistroa posta elektronikoz bidal dezakezu (gehienez, bost hartzaileri).

 

Gorde

Gorde interesatzen zaizkizun emaitzak (gorde duzula adieraziko dizu). Gero, «Nire itemak» atalean sartu, eta bertatik egin dezakezu aipamena, edo posta elektronikoz bidali gordetako elementu guztiak.

 

Sortu zerrendak

Dokumentu zerrendak ere sor ditzakezu. Behin katalogoan gorde botoia emanda zure profilean mantentzen dira, eta saioa hasteko erabiltzen duzun erabiltzailean klik eginez sartu ahalko zara.