UPV/EHU Bilboko Hezkuntza Fakultateko Ikasleentzako Mugikortasunerako Programak
Mugikortasun programetan interesatuta dauden ikasleentzako informazioa.
MUGIKORTASUN PROGRAMA MOTAK
-
Erasmus+ Programa
Lauhileko bateko edo ikasturte osoko egonaldi akademikoak Europako unibertsitateetan. Zenbait beka daude (ikusi behean aipatutako dirulaguntza-linka).
Plazen eskaintza GAUR aplikazioaren bidez ikus dezakezu.
Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren informazio gehiago
-
AL (Latinoamerika) eta Beste norakoak (BN) Programak
Lauhileko bateko edo ikasturte osoko egonaldi akademikoak Latinoamerikako unibertsitateetan. Zenbait beka daude (ikusi dirulaguntza-linka).
Plazen eskaintza GAUR aplikazioaren bidez ikus dezakezu.
Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren informazio gehiago
-
SICUE Programa
Lauhileko bateko edo ikasturte osoko egonaldi akademikoak Espainiako unibertsitateetan.
Plazen eskaintza GAUR aplikazioaren bidez ikus dezakezu.
Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren informazio gehiago
Bilboko Hezkuntza Fakultateak murriztapen hauek gehitu dizkio araudi orokorrari:
- Ezohiko deialdia: akordio akademikoan jasotako irakasgaien ezohiko deialdia destinoko unibertsitatean egin beharko da beti, ohiko deialdia bezala.
- Ezin dira akordio akademikoan sartu lehenago suspenditutako irakasgaiak.
Esteka informazio gehigarriarekin:
Nazioarteko mugikortasun programei buruzko arautegia:
Nazioarteko Sakontze Aipamena: