Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa (12. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2026-2027
ARLOA: Arteak eta Humanitateak
KREDITUAK: 6 kreditu ECTS (*)
MATRIKULA TASA: 400,00 euro (eta asegurua, 4 €, galdetu)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Garbiñe Iztueta Goizueta (EHU)
eta Monika Madinabeitia Medrano (Etxepare Euskal Institutua)
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Hasieratik, EHU eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzaren helburu nagusietako bat izan da atzerriko unibertsitateetan euskara nahiz euskal kultura irakatsiko duten irakasle edo irakurleak prestatzea. Horregatik, prestakuntza hau tokiko behar espezifikoetan pentsatuta diseinatu da.
Ikastaro hau EHUren eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetza esparruan sortua da. Bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatzeak aukera ematen digu prestakuntza hori proposamen zehatzen bidez gauzatzeko.
Ikastaroan askotariko gaiak landuko dira: hizkuntzalaritza, didaktika, metodologia, kultura eta zibilizazioa, besteak beste.
Ikastaro honek alderdi hauek izango ditu ardatz:
- Identifikatzea euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan behar diren bide didaktiko eta metodologikoak atzerriko unibertsitateetan irakasteko.
- Ezagutzea ikasgelan eraginkortasunez jarduteko behar diren tresnak.
Ikastaroko saio guztiak aurrez aurre emango dira.
Ikastaro hau BI URTETIK BEHIN eskaintzen da.
Ikastaroaren egitaraua dokumentu honen amaieran dago.
ZURE BILA GABILTZA
Giza Zientzietako goi-mailako graduatuei eta lizentziadunei bideratutakoa izango da, betiere hizkuntza-eskakizunak betetzen badituzte (EGA edo legezko titulazio baliokidea izatea). Hala ere, lekurik bada, Giza Zientzietako 4. mailako ikasleek eta beste lizentzia edo graduetako graduatu eta lizentziadunek ere egin ahal izango dute ikastaroa, honako lehentasun ordenaren arabera:
- Giza Zientzietako graduatuak
- Gizarte Zientzietako graduatuak
- Giza Zientzietako 4. Mailako ikasleak
- Gizarte Zientzietako 4. Mailako ikasleak
- Bestelako graduak
Parte-hartzaileen gehieneko kopurua 40 lagunekoa izango da. Gutxienekoa, berriz, 34koa.
IRAKASKETA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2026/10/02tik 2026/11/27ra
EMATEKO TOKIA: Donostiako Campusa, ELBIRA ZIPITRIA
eraikina, 0.03 gela. Ondarreta pasealekua, 18 – 20018 DONOSTIA
- Ostiraletan: 16.00etatik 20.20ra (20 minutuko atsedenarekin).
- Larunbatetan: 09.00etik 13.20era (20 minutuko atsedenarekin).
HIZKUNTZA: Euskara
INFORMAZIO BULEGOA
ORGANO PROPOSATZAILEA: Ingeles eta Aleman Filologia
eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saila
HELBIDEA: Letren Fakultatea. Unibertsitateko
ibilbidea, 5 (Vitoria-Gasteiz)
HARREMANETARAKO:
- Matrikularekin zerikusia duten gaiak (EHU): marian.santamaria@ehu.eus,
945 013 184
- Egitarauarekin zerikusia duten gaiak (ETXEPARE): k-galartza@etxepare.eus, 943
023 400
MATRIKULA
Izena emateko orriarekin batera, honakoak aurkeztu beharko dira:
- NAN edo pasaportearen kopia
- Unibertsitateko tituluaren kopia
- EGA edo euskara C1 baliokidearen kopia
EHUn matrikulatuta ez dauden ikasleek ere ikasle-aseguru bat ordaindu beharko dute (4 €).
Ikasleek EHUko araudiaren araberako hobariak izango dituzte, aldez aurretik eskatuta eta agiri bidez justifikatuta(mesedez izena emateko orduan agiria aurkeztu).
Irailaren 22an pertsona bakoitzari onartua ala baztertua izan den jakinaraziko zaio posta elektroniko bidez (izena ematean zehaztutakoa) eta mezu berean matrikularen ordainketa egiteko kontu-zenbakia jakinaraziko zaio. Onartutako pertsonek irailaren 22tik irailaren 28ra arteko epea izango dute matrikularen zenbatekoa eta, hala badagokio, asegurua ordaintzeko, transferentzia bidez.
- KUTXABANK: kontu zenbakia onarpen mezuan emango da
- Kontzeptua: Ikaslearen izen-abizenak – EUSKARA IRAKASTEKO IKASTAROA
Epe hori igarota ordainketarik egin ez duenak ikastaroa egiteko eskubidea galduko du eta zerrendaren hurrenkeran onartuko dira ordezkoak.
Ordainketarako epea amaitu ondoren, ikastaroko koordinatzailea ikasle guztiekin posta elektronikoz harremanetan jarriko da ikastaroari ongietorria eman eta EGELAPI plataformarako sarrera emateko.
PROGRAMA
1. astea
Urriak 2
15:00
Garbiñe Iztueta (EHU) / Monika Madinabeitia
(Etxepare Euskal Institutua)
Etxepare Euskal Institutuaren
irakurletza sarearen aurkezpena.
Ikastaroaren helburua eta atalak (teoria/praktika, kultura/hizkuntza).
LEHEN MULTZOA: HIZKUNTZA
16:00
Ibon Manterola (4 ordu)
Hizkuntzak ikasteko jarrera eta motibazioak
Urriak3
Unai Lauzirika (4 ordu)
Irakurle baten eguneroko jarduna
2. astea
Urriak 16
Itziar Larzabal (HABE) (2 ordu)
Helduen
euskalduntzearen oinarrizko curriculumaren gida-lerroak
Maddalen Subijana (2 ordu)
Irakurletza batean euskara irakasteko
proposamen praktikoa
Urriak 17
Cecilia Fernandez (4 ordu)
Deabruari euskaraz
irakasten: euskara beste hizkuntzekin alderatuz ikas dezakeguna.
3. astea
Urriak 23
Mikel Iruskieta (4 ordu)
Euskararen irakaskuntza
testuinguru digitalean: IKTak eta hizkuntza-teknologia
Urriak 24
Idurre Lekuona (4 ordu)
Ahozko eta idatzizko lanen
ebaluazioa atzerrian: saio praktikoa
4. astea
Urriak 30
Mari Jose Olaziregi (4 ordu)
Euskal literatura,
ikasketa kulturalen ikuspuntutik
Urriak 31
Ismael Manterola (4 ordu)
Baloreen transmisioa
Euskal Herriko artean.
BIGARREN MULTZOA: KULTURA
5. astea
Azaroak 6
Olatz Altuna (2 ordu)
Zertan da euskalduntze prozesua?
Beñat Muguruza (2 ordu)
Euskara eta hi
Azaroak 7
Haritz Azurmendi (4 ordu)
Euskal pentsamendua
6. astea
Azaroak 13
Gema Lasarte (2 ordu)
Euskal literatur testuak
genero begiradatik irakurtzen
Miren Ibarluzea (2 ordu)
Bertsolaritza / What is bertsolaritza? eskoletan
Azaroak 14
Nekane Goikoetxea (2 ordu)
Euskal iruditeria,
aieru franko
Oier Araolaza (2 ordu)
Euskal dantza
7. astea
Azaroak 20
Jone Miren Hernandez (2 ordu)
Txapelatik gobarara.
Emakumeak, feminismoa eta genero ikasketak azkenengo hiru hamarkadetan.
Oscar Alvarez Gila (2 ordu)
Euskal emigrazioa eta diaspora
Azaroak 21
Gorka Erostarbe (2 ordu)
Azken urteetako joerak
euskal musikan
Iratxe Fresneda (2 ordu)
Euskal zinemaren ibilbide berriak?
8. astea
Azaroak 27
Monika Madinabeitia
Proiektu pedagogikoa nola
landu (2 ordu)
Irakurletza batean lehen urratsak (2 ordu)