SALUDO_PRESIDENTE_EHUALUMNI

Presidentearen agurra

Bere ibilbideari ekin zionetik, gure unibertsitateak 300.000 andre-gizon baino gehiago prestatu eta hezi ditu. Gizartea, ekonomia, politika eta kultura UPV/EHUn titulatutako pertsonez elikatzen dira. Eta unibertsitateak bere bidean jarraitzen du, aurrera beti. Baina, lurra lantzen jarraitzeaz gain, atzera begiratzea ere komeni da, bildutako uzta ikusteko.

Ildo horretatik, UPV/EHUk EHUalumni proiektua jarri du abian, gure ikasgeletan prestatu diren pertsonak berreskuratu eta haiekin sare sendo bat josi nahian. Nabarmendu nahi dugu euskal gizarteari gehitzen diogun balio sozial, ekonomiko eta kulturala, eta aldi berean unibertsitatearekiko kidetasun eta leialtasun sentimendua areagotu nahi dugu berton egunero prestatzen ditugun pertsonengan.

Zu, ni, zuek, gu, UPV/EHU izan denaren eta denaren erakusgarri gara. Ideologia eta sineskera guztietako pertsonak, denetariko jatorri sozial eta ekonomikoa dutenak, lanbide guztietakoak. Berba batean, oso desberdinak. Hala ere, badugu elkargune bat, eta hori da gure herrian eta kulturan sustraitua eta munduari irekia den unibertsitate publiko eta euskalduna, eta haren balioen defentsa.

Image
Iñigo Lamarca, ehualumni-ko presidentea