VENTAJAS_PUBLICO

Zerbitzuak eta deskontuak

EHUalumni izateagatik, zerbitzu eta deskontu asko aprobetxatu ahal dituzu.

Informazio gehiago eta beherapen hauetaz gozatzeko,sartu alde pribatuan

  • WIFI EDUROAM: EHUalumni erabiltzaile eta pasahitzaren bidez hurrengo entitateetan konektatu ahal izango zara.
  • Ikastaroak eta tailerrak: Arlo eta gai guztietako ikastaroak eta tailerrak eskaintzen dira; EHUalumniek haietan parte hartu dezakete dohainik edo prezio ofizialean beherapenak eskuragarri izanik.
  • Hizkuntza ikastaroak: Hiru campusetan hizkuntza ikastaroak eskaintzen dira, eta EHUalumniek parte hartu ahal izango dute, plazen arabera.
  • Hizkuntza ziurtagiriak: UPV/EHUk hainbat enpresekin dituen hitzarmenen bidez, EHUalumnientzat preziorik onenak eskaintzen ditu, betiere kudeaketa-kalitatean oinarrituta eta gaitasun linguistikoaren egiaztapena Cambridge-ren bidez eginez.
  • Ikastetxe nagusiak eta egoitzak: UPV/EHUk egoitzekin eta ikastetxe nagusiekin akordioak ditu unibertsitateko ikasleen bizimodua errazteko. Ostatu horietan egutegia eta erabileraren prezioak zehaztuta daude.
  • Kirol eskaintza: Deskontu bereziak bela-ikastaroetan eta belaontziz egindako ibilaldietan.
  • EHUDenda: UPV/EHU markadun kalitatezko artikulu ugari eskuratzeko aukera eskaintzen da, publiko orokorrak baino prezio merkeagoan.
  • Odontologia klinika: UPV/EHUko klinika odontologikoa asistentzia-irakaskuntza zerbitzua da, non odontologiako ikasleek praktika klinikoak egiten baitituzte beren irakasleen gainbegiratzearekin.
  • Kultura partekatu: Libururik, CDrik, DVDrik, VHS bideorik edo beste edozein formaturekin etxean gordetzerik ez duzun materiala baduzu, kulturari bigarren bizi bat eman diezaiokezu.
  • UPV/EHUko bibliotekak: UPV/EHUko biblioteketara sartzea doakoa da. Hala ere, jende asko dagoen aldietan eta irakurketa-postu gutxi daudenean, UPV/EHUko kideek izango dute lehentasuna.
  • Alokairu espazioak: Alokatzeko erabilgarri dauden espazioen katalogoa zabala da, eta prezioak campusetako hitzarmenen araberakoak dira, urtean behin eguneratzen direnak.
  • UPV/EHUko Abesbatza: UPV/EHUko abesbatzak eskaintzen duen esperientzia musikalaren parte izan daiteke EHUalumni, zenbait kontzertutan parte hartuz.
  • Bidaiak: EHUalumniek deskontuak eta promozio bereziak izango dituzte UPV/EHUrekin hitzarmena duten BCD TRAVEL-eko bidaietan.
  • Optikak: EHUalumni kideei General Opticak deskontuak eta zerbitzu bereziak eskaintzen dizkie.
  • “.eus” domeinua: EHUalumniek %25eko deskontua izango dute domeinua erregistratzean.