VENTAJAS_PUBLICO

Zerbitzuak eta deskontuak

EHUalumni izateagatik, zerbitzu eta deskontu asko aprobetxatu ahal dituzu.

Informazio gehiago eta beherapen hauetaz gozatzeko,sartu alde pribatuan

  • WIFI EDUROAM: EHUalumni erabiltzaile eta pasahitzaren bidez hurrengo entitateetan konekta izan ahalko duzu.
  • Ikastaroak eta tailerrak: Arlo eta gai guztietako ikastaroak eta tailerrak eskaintzen dira, zeinetan EHUalumniek parte har dezaketen dohainik edo prezio ofizialean beherapenak izanez.
  • Hizkuntza ikastaroak: Hiru campusetan hizkuntza ikastaroak eskaintzen dira, zeinetan EHUalumniek parte hartu ahal izango duten plaza kopuruen arabera.
  • Hizkuntza ziurtagiriak: UPV/EHUk hainbat enpresekin dituen hitzarmenen bidez, EHUalumnientzat preziorik onenak bilatu nahi ditu; beti ere, kudeaketaren kalitatean oinarrituta, eta gaitasun linguistikoaren egiaztatzea Cambridge-n bidez.
  • Ikastetxe nagusiak eta egoitzak: UPV/EHUk egoitza eta ikastetxe nagusiekin akordioak ditu unibertsitate ikasleei bizitza errazteko. Ostatu horietan egutegia eta erabileraren prezioak zehaztuko dira.
  • Kirol eskaintza: Deskontuak egiteko bela ikastaroak eta paseoak belaontziz.
  • ehudenda: UPV/ EHU markarekin kalitatezko artikulu anitzak eskuratzeko aukera eskaintzen da, publiko orokorrak eskuratuko lukeena baino merkeago.
  • Odontologia klinika: UPV/EHUko klinika odontologikoa asistentzia irakaskuntza zerbitzua da, non UPV/EHUko odontologia ikasleek praktika klinikoak egiten dituzten, beraien irakaslearen gainbegiratzearekin.
  • Kultura partekatu: Libururik, CDrik, DVDrik, VHS bideorik ala beste edozein erreprodukzio formaturik baduzu etxean ezin edota ez dituzula gorde nahi?. Kulturari bigarren bizi bat eman diezaiokezu.
  • UPV/EHUko bibliotekak: UPV/EHUko biblioteketarako sarbidea doakoa da. Hala ere, jende asko dagoen aldietan, irakurketa postu gutxi dagoenez, UPV/EHUko kideei emango zaie lehentasuna.
  • Alokairu espazioak: Alokatzeko erabilgarri dauden espazioak zabala den katalogoa eskaintzen du, campusak hitzartuak dituen prezioekin,urtean behin eguneratuz.
  • UPV/EHUko Abesbatza: UPV/EHUko abesbatzak eskaintzen duen esperientzia musikalaren parte izan daiteke EHUalumni, zenbait kontzertuetan parte hartuz.
  • Bidaiak: EHUalumniek UPV/EHU-rekin hitzarmenak dauzkaten bidaia BCD TRAVEL ean deskontuak eta promozio deskontuak izango dituzte.
  • Optikak: EHUalumni kideei General Opticak deskontuak eta zerbitzu bereziak eskaintzen ditu.
  • Domeinu "eus": EHUalumniek 25% deskontua izango dute inskribatzean