Breadcrumb

Asset Publisher

International Session

ATZERATUTA (Lemoizetik etorkizunera begira)

ATZERATUTA

Bizkaia Aretoa
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea - EHUgune


Zoritxarrez, ustekabeko arazo baten ondorioz, abenduaren 11 eta 12rako aurreikusita zeuden Lemoiz Aktibatu jardunaldiak atzeratu behar izan ditugu. Oraingoz ez dago data berririk zehaztuta, baina dena berrantolatzen denean eta jardunaldiak noiz egingo diren erabakitzen denean, jakinaraziko dizuegu. Benetan sentitzen dugu ezusteko hau, baita sor diezazkizuekeen eragozpenak ere.

 

Egitaraua

Asteazkena, abenduak 10

 

17:00-20:00 Lemoiz mugimenduan. Proposamenak

 

  • Carmen Abad, arkitektoa, Lemoiz ondare parke bihurtzeko proposamenaren egilea. Bizitegi eta kultura espazioen birgaitze lanetan espezializatuta dago, eta hiri proiektuetan txertatzen duen ikuspegi jasangarri eta berritzailea dela eta da bereziki aipagarria (batez ere Bartzelonan, Madrilen eta Bilbon). Urtetan zehar, etxebizitza, estudio eta merkataritzagune askoren eraldaketaren buru izan da, eta, gainera, hotel eta jatetxeen berrikuntzan ekarpen garrantzitsua egin du.
  • Sabin Arana eta Meritxel Elgezabal. Nestor Basterretxearen Atlantida proiektua. Sabin Arana Bizkaiko Aldundian Enpleguko foru diputatua izan zen 1999 eta 2004 artean. Gaur egun, Preskriptorreko presidentea da. Meritxell Elgezabal Meritxell Elgezabal Arte Ederretan lizentziatua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikerketa eta Sormena Artean masterra Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktoregaia UPV/EHUn Ikerketa Arte Garaikidean Doktoregoko programan. Nestor Basterretxea artistak egindako "Atlantida, Zientzia, Energia, Teknologia eta Ingurumenaren museoa" izeneko proiektua da ikerketaren helburua.
  • Valentin Elortegi, , arkitekto teknikoa. Girona. "Procés de patrimonialització cultural de la central nuclear de Lemoiz (Bizkaia)" tesinaren egilea. Tesi del Màster en Gestió del Patrimoni Cultural en l'Àmbit Local de la UdG. Lan honen helburu nagusia ondare kulturala eta historikoa aktibatzeko prozesua planteatzea da, zehazki, Lemoizko Zentral Nuklearrarena. Zentrala industria eta historia ondare izendatuz gero, abiapuntua finkatu ahal izango litzateke gizarte, politika, hirigintza eta ingurumen mailako egoera konplexu bat konpontzeko: zentral nuklearra bertan izatea, alegia.
  • Iosu Alberdi Balzategi, , nekazaritzako ingeniari teknikoa eta mendizalea. Lemoizeko ETZANDARRI mendiko taldearen sortzailea eta dinamizatzailea. Zentralerako ETZANDARRIren proposamena "Lemoizko Itsaslabarrak naturgune babestua" izeneko naturagune babestua eta mendiko bidezidorren sare bat eta hura ezartzeko beharrezko azpiegiturak sortzea litzateke. Zentralaren baitan dauden Basordaseko kala, Urbietako urtegia, Merdeka, Artadi eta Zabala ibaiak eta Uredarionako presa eta presa hori Urbietako zingirarekin lotzen dituzten tunelak dira, zalantzarik gabe, proposatutako espazio naturalaren erdigunea eta bihotza eta jabetza publikoko 180 ha-ko azalera dute. Gero, Bakioko eta Gorlizeko mugetaraino iristen da eta gutxi gorabehera 850 ha-ko azalera hartzen du.

 

Osteguna, abenduak 11

09:00-09:30 Irekiera instituzionala.

 

09:30-10:30 Memoriari buruzko mahai-ingurua – Iragana

  • Baieztatzeke

    Moderatzailea: Joxerra Bengoetxea
    ​​​​​

10:30-12:00 Etorkizunari buruzko mahai-ingurua

  • Harkaiz Kano (baieztatzeke)
  • Itxaro Borda
  • Katixa Agirre
  • Uxue Apaolaza

 

12:30-14:00 Lemoiz, Begirada kaleidoskopikoa

  • Guillermo Zuaznabar. Bilboko Arte Ederren Museoko kontserbatzaile burua Arte Ederretan lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean. Graduondokoa Düsseldorfeko Die Kunstakademien eta doktorea Bartzelonako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Proiektu Arkitektonikoen Sailean. Tarragonako Rovira i Virgili unibertsitateko Reuseko Arkitektura Eskolako irakaslea izan da.
  • Nerea Calviño, arkitektoa. Centre for Interdisciplinary Methodologies (University of Warwick). Aeropolis: Queering Airs in Toxicpolluted Worlds lanaren egilea da eta bere lanak ingurumeneko kutsadurarekin lotutako dimentsio ekologikoak, materialak, teknologikoak, politikoak eta sozialak aztertzen ditu.
  • Ixone Sádaba, Lemoizko komisarioa 1:1 Azkuna Zentroan. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatua, baita New Yorkeko International Center of Photographyko Postgraduate Programean ere. Argazkilaritza erabiltzen du errepresentazioa aztertzeko, esanahia eraikitzeko ariketa moduan eta bai dimentsio sozialera bai begiradaren politikara sartzeko ainguraketa gisa. Erakusketak egin ditu Guggenheim Bilbaon, Reina Sofía Museoan, Torontoko MOCCA Contemporary Art Museumen edo New Orleanseko Museum of Contemporary Arten. Moving Artists erakundearen sortzailea eta zuzendarietako bat da —artearen praktika garaikidea babesten egiten dute lan, gatazka jasaten ari diren edo jasan duten eremuetan—.
  • Iñaki Martinez de Albeniz moderatzen du (EHU)

 

16:00-17:30: Politika eta demokrazia. Etorkizunari aurre eginez

  • Cristina Monge, zientzia politikoetan eta trantsizio ekologian aditua. Espainiako soziologoa eta politologoa da, mugimendu sozialetan, larrialdi klimatikoan eta trantsizio ekologikoan espezialista. Espezialista da trantsizio ekologikorako gobernantzan, eta elkarlanean aritzen da hauekin: Globernance, BC3, Atelier ITD Fundazioa edo Ecodesen patronatua, Fundesplai eta AVANZA fundazioena. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko eta AP Instituteko irakaslea eta 2020. urtetik “Mas Democracia” erakundeko buru da. Politikako analista da hainbat komunikabidetan —El País, Cadena SER, RTVE, Infolibre eta Green European Journal— eta hauen aholkularitza-kontseiluko kidea da: Llorente y Cuenca, DIRSE, Nazioarteko Gardentasuna eta Ethic aldizkaria
  • Xabier Barandiaran, Gizarte eta Giza Zientzien Departamentuko irakasle titularra Deustuko Unibertsitatean. Gipuzkoako diputatu nagusiaren aholkularia izan da (2019-2023), Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabineteko burua. 2007-2011/2015-2019, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saileko Departamentuko kabinetearen burua.
  • Joan Subirats, Politika Zientzietako katedraduna eta unibertsitateen ministro ohia. Bartzelonako Unibertsitate Autonomo Gobernuaren eta Politika Publikoen Institutuko sortzaile eta ikertzailea. 2003an Asturiasko Printzearen Katedra bete zuen Georgetowngo Unibertsitatean. Ikerlaria eta irakasle bisitaria izan da Amerikako eta Europako hainbat unibertsitatetan, hala nola Kaliforniako Unibertsitatea (Berkeley), New York University, Buenos Airesko Unibertsitatea, CIDE eta UNAM Mexikon, Getulio Vargas Fundazioa Brasilen, La Sapienza unibertsitatea Erroman, Lausanneko unibertsitatea, FLACSO-Quito. Gaur egun lankidetzan ari da El País, ElDiario.es eta beste komunikabide batzuekin. 2018tik 2019ra bitarte Bartzelonako Udaleko kultura alorraren arduraduna izan zen eta 2019tik 2021ra Kultura, Hezkuntza, Zientzia eta Komunitateko alkateordetza izan zuen udal berean. Bere hogeita hamar liburuen artean nabarmentzen dira: Erabaki publikoak: Politika publikoak erabakitzeko prozesuak analizatzea eta aztertzea.

 

17:30-19:00 Mugimendu sozialak. Demokraziaren eragileak

  • Donatella de la Porta, Florentziako Institutua. Politika eta Gizarte Zientzietako Fakultateko dekanoa eta Politika Zientzietako eta Sozialetako doktorego programako zuzendaria Florentziako Scuola Normale Superioren. Mugimendu Sozialetako Ikasketen Zentroko zuzendaria.
  • Pedro Ibarra, Politika Zientzietako katedradun jubilatua UPV/EHUn. Parte Hartuz Ikerketa Taldearen sortzailea. Betiko Fundazioaren zuzendarietako bat —mugimendu sozialak ikertzen diharduen fundazioa—. Abokatu laboralista trantsizioan.
  • Yayo Herrero, doktorea UPV/EHUn, Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua, baita Nekazaritza Ingeniaritza Teknikoan ere, Gizarte Hezkuntzan diplomaduna eta IDA Hezkuntza Zientzietan. Hainbat hamarkadaz lan egiteaz gain modu aktiboan hartu du parte mugimendu sozialetan, bereziki mugimendu ekologistan. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Fundazio Nagusiko Ingurumenaren Ikasketen eta Informazioko Zentro Konplutentseko koordinatzailea eta FUHEMeko zuzendari nagusia izan zen.
  • Sabino Ormazabal, militante ekologista eta antimilitarista da, baita indarkeriaren aurkako zuzeneko sustatzailea ere, eta Bidea Helburu kolektiboko kidea izan da. Demagun gogoeta taldean eta giza eskubideen aldeko Argituz elkartean hartzen du parte. Urte askoan egin du lan kazetari gisa. Idazlea eta gidoilaria. “Ez, eskerrik asko!: Gladysen leihoa” dokumentalaren egilea.

Moderatzailea:  Iñaki Barcena

Ostirala, 12

 

09:00-11:00: Parte hartzea eta gobernantza

  • Oliver Escobar, Politika Publikoetako eta Berrikuntza Demokratikoko irakaslea Edinburgoko Unibertsitatean. Parte hartzeko eta erabakitzeko demokraziaren esparruan egiten du lan. Stephen Elstubekin batera, Handbook of Democratic Innovation and Governance editatu du (Edward Elgar, 2019), berrikuntza demokratikoari eta gobernantzari buruzko nazioarteko erreferentea den lana.
  • Andere Ormazabal, Politika Zientzietako doktorea UPV/EHUn. Partaidetza eta Komunitate Garapeneko Masterraren zuzendaria. Ikertzailea parte hartzeko eta komunikazio ekintzen hamarnaka proiektutan. Mugimendu sozialen kolaboratzaile aktiboa.
  • Naiara Goia. Arantzazuko Berrikuntza Sozialeko Laborategiko zuzendaria. Aditua da nazioarteko proiektu estrategikoak berritzen eta koordinatzen eta goi mailako titulua du Telekomunikazioen Ingeniaritzan. Mondragon Korporazioan egin du lan, lankidetzako ehunean berrikuntza bultzatzeko ekimenak zuzentzen, baita enpresa eraldaketako estrategiak ere.
  • Ismael Blanco, Politika Zientzietako katedraduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) eta Gobernuaren eta Politika Publikoen Institutuaren (IGOP) zuzendaria. Beatriu de Pinós ikertzailea izan da Montfort Universityko (Erresuma Batua) Politika Publikoen departamentuan, eta Ramón y Cajal ikertzailea bai Pompeu Fabra Unibertsitatean bai UABen.
  • Moderatzailea: Igor Ahedo

 

11:30-13:30 Trantsizio energetikoa eta eraldaketa

  • Javier Lezaun, irakasle titularra Oxfordeko Unibertsitatean eta Zientzia, Berrikuntza eta Gizarterako Institutuaren (InSIS) zuzendaria. Oxford Net Zero programan parte hartzen du eta ozeanoetan, lurretan eta egitura geologikoetan karbonoa bahitzeko metodoak aztertzen ditu Mexikon, Kenyan eta antzeko testuinguruetan. UNESCOren Bioetikako Nazioarteko Batzordeko partaide da.

  • Unai Pascual,Ikerbasqueko ikertzailea Basque Centre for Climate Changen (BC3). Nazio Batuetako Biodibertsitateari eta Ekosistemen Zerbitzuei buruzko Zientzia Politikarako Gobernu arteko Plataformako (IPBES) Adituen Talde Diziplinaniztuneko kidea da. Future Eartheko hainbat zientzia batzordetako partaide da, hala nola Global Land Programme eta ecoSERVICES, eta erakunde bereko aktibo naturalei buruzko ezagutza eta ekintza sareko (Natural Assets Knowledge Action Network) lehendakariordea da.
  • Estitxu Villamor, doktorea fisikan, irakasle agregatua UPV/EHUn eta ikertzailea Ekonomia Politikoko eta Ekologia Politikoko EKOPOL talde diziplinaniztunean. Hauek dira haien ikerketako ildoak: udalerri mailako trantsizio energetikoa, energia berritzaileen potentzialak Geografia Informazioko Sistemaren bitartez kalkulatzea, aztarna energetikoak tokiko eta eskualdeko mailan kalkulatzea hainbat eskualdeko Input-Output metodologia globalaren bitartez eta ingurumeneko eraginak kalkulatzea Bizi Zikloaren Analisiaren bitartez.

 

16:00-18:00 Garapena eta ekonomia soziala eta solidarioa

  • Xabier Itzaina, politika zientzien ikertzailea Frantziako Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalean, Florentziako EUIko Marie Curie Fellow ohia (2012-2013), Emile Durkheim Zentroko zuzendari ohia (2017-2021) eta CEMCAko (Mexiko) irakasle elkartua. Haren ikerketak hiru ardatz nagusi ditu: erlijioa eta politika Europako Hegoaldean eta Mexikon; lurralde dinamikak ekonomia sozialean eta solidarioan; Ipar Euskal Herriko mobilizazio identitarioen soziologia historikoa.
  • Amaia Pérez Orozco, Nazioarteko Ekonomiako eta Garapeneko doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Aditua ekonomia feministan. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Mugimendu sozialetan parte hartzen du, eta garrantzi handia ematen dio hauen artean zubiak eraikitzen saiatzeari: mugimendu sozialen eta unibertsitatearen artean, askotariko lurraldeen artean, baita feminismoen eta beste ikuspegi kritiko batzuen artean ere. 
  • Marijose Aranguren, Ekonomiako katedraduna eta Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko eta Erakunde Harremanetako erretoreordea. Gipuzkoako emakume profesional, enpresari eta zuzendarien elkartearen ASPEGI 2025 saria jaso du. Aditua da lehiakortasuneko eta lurralde estrategiako alorrean, eta esparru horretan lortu du Harvard Unibertsitatearen errekonozimendua.
  • Mirene Begiristain, DEkonomiako doktorea, UPV/EHUko irakasle agregatua eta UPV/EHUko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutuko (GEZKI) “Gizarte Ekonomia eta bere Zuzenbidea” talde diziplinaniztuneko ikertzailea. Agroekologiaren eta elikadura sistemen alorrean garatzen du ikerketa lana, Ekintza Parte Hartzaile eta Ekofeministako Ikerketaren ikuspegitik. Honetan ardazten dira haren ikerketa ildo nagusiak: gizarte eta komunitate eraldaketarako prozesuen azterketa, azterketa hori errazten duten mekanismoak eta tresnak sortzea, hala nola elikadura estrategiak, adierazleen sistemak edo prozesuak sistematizatzea.
  • Moderatzailea: Xabi Gainza

 

18:00-19:30 Aukera bat denona denarentzat

  • Zaida Muxí Martínez, doktore arkitektoa eta hirigilea. Monterreyko Teknologiako Arkitektura, Arte eta Diseinu Eskolako itzal handiko irakaslea. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko XXI. mendeko Etxebizitza Laborategiaren Masterreko zuzendarikidea (2004-2014). Universitat Politècnica de Catalunyako (UPC) Hirigintza, Lurralde eta Paisaia saileko irakasle agregatua. 2023an, Federico E. Mariscal katedra berezia eman zion Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoak (UNAM) eta Jorge Camberos Garibi domina Guadalajarako Unibertsitateak Guadalajarako nazioarteko liburu azokan. "Mujeres, casas y ciudades. Más allá del umbral” liburuaren egilea (dpr-Bartzelona).
  • Antonio Lafuente (CSIC, Madril), doktorea zientzia fisikoetan. Bi liburu dozena eta ehun artikulu edo liburuen kapitulu baino gehiago argitaratu ditu, asko nazioarteko aldizkarietan edo argitalpenetan. Zientziari buruzko bilduma editorialak zuzendu ditu. Procomún Laborategiko koordinatzailea izan zen 2007tik 2017ra bitarte (MediaLab-Prado, Madril). Gaur egun “La Aventura de Aprender” webgunea koordinatzen du, eta plataforma horrek ikasteko komunitateen aldeko apustua egiten du, mugimendu sozialen eta hiritarren kolektiboen arteko loturatik abiatuta tokiko eskaerak antolatzeko. Gaur egun prototipoen kulturan, procomún laborategian eta Herritarren Laborategietan egiten du lan.

 

Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitatean gizarte eragileekin trakzio proiektuak diseinatzen lankidetzan aritzeko asmoa dago, eta proiektu horiek zuzeneko eragina izango dute gure komunitatearen bizi kalitatearen hobekuntzan.

Gaur egun eztabaida publikoa dago Lemoizko zentral nuklearreko espazioaren erabileraren inguruan. Inguru hori ondare -parke bihurtzeko proposamenak daude (esaterako, Carmen Abad arkitektura), eta Eusko Jaurlaritzak akuikulturarekin lotutako proiektu baten aldeko apustua egiten du instituzioetako aldarrikapenetan. Bi proposamenak bateragarriak izan daitezke eta espazio horretarako erabilera publikoak eta/edo ekonomikoak mugatzen dituen Lurralde Planean zehaztutako parametroetara egokitzen dira.

Testuinguru horretan, hainbat instituziok Lemoizko zentral nuklearraren inguruko interes soziala agerian jartzen duten ekimenak eman dituzte, besteak beste Arte Ederren Museoa Lemoiz Gelditu Erakusketarekin, Azkuna Zentroa Lemoizi buruzko “Escala 1:1” erakusketarekin, edo Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Carmen Abaden proiektuaren aurkezpenarekin.

 

Erronka

EHUgunek, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen gizartearekin harremanak izateko zuzendaritzak, uste du Lemoizko Zentral Nuklearra oroimenezko lekua dela, eta aurretik irudikatzeko indar handia duen sinboloa, etorkizunari aurre egiteko modu berriak imajinatzeko gai hauetan: gobernantza demokratikoa, ongizatea, trakzio komunitarioa eta jasangarritasuna.

Oinarri horien gainean, EHUgunek uste du Lemoizko etorkizunari buruzko eztabaidak aukera eman dezakeela herrialdean gure etorkizunerako funtsezko hainbat alderdiri buruzko gogoeta antolatzeko, hala nola demokrazia, gobernantza, biktimen zaharberritzea eta oroimena, garapen jasangarria, bakea, hurbiltasuneko ekonomia, ekipamenduen funtzioa komunitateko sarean, ekosistemak berritzea, ondare parkeen zentzua.

Eztabaida horiek sozializatzeko eta ekarpen esanguratsuenetako batzuk nazioarte, Estatu eta Euskadi mailan kokatzeko, nazioarteko jardunaldi batzuk egitea erabaki da, eta 2025 amaieran egingo dira “Lemoizetik etorkizunera begira” lelopean. Baliteke Lemoiz gure komunitatea batzeko eta aktibatzeko aitzakia izatea, hau pentsatzeko orduan: etorkizunari aurpegia nola eman aurre egiten diegun erronken mailan dauden gako berrietatik abiatuta.

 

Jardunaldiak

Bizkaia Aretoan 2025eko abenduaren 11tik 12ra bitarte egingo diren jardunaldien helburua zera da, hurbilpen plurala, kaleidoskopikoa, atzera begirakoa eta etorkizunekoa aurkeztea, Lemoizko Zentral Nuklearra izan zenean eta izan daitekeenean sostengatuta presazko erronkei buruz hausnartzeko aukera emango diguna.

Bi jardunaldietan izango ditugu Lemoizko historiak zuzenean kaltetutako pertsonak, etorkizuna pentsatzen lagunduko diguten idazleak; espazio honetan sormenaren indarra irudikatuko duten artistak. Nazioarteko, estatuko eta Euskadiko pertsona esanguratsuek hitz egingo dute gai hauei buruz: demokrazia, mugimendu sozialen papera, ekonomia zirkularra, espazioa genero ikuspegiarekin diseinatzea, trantsizio ekologikoa, parte hartzea eta gobernantza.

Pertsona horiei guztiei eskertzen diegu modu desinteresatuan parte hartzea eta polaritate negatiboko ikur hori polaritate positiboko proiektu bihurtzeko garaian erakutsi duten gogo handia.