Mugimendu laguntzak

Unibertsitatearen eta eragile sozialen arteko hausnarketa eta eztabaidarako jarduerak finantzatzeko laguntzetarako deialdia, interes partekatuko estrategiak identifikatzeko

Proposamenak aurkezteko epea 2025ko ekainaren 1etik uztailaren 1era

Laguntzen deialdi honen xedea da hausnarketa partekaturako espazioak eta prozesuak sustatzea UPV/EHUko langileen eta/edo ikertaldeen eta erakunde sozialen artean, erakunde sozial horien jardun eraldatzailea hobetzeko, GGKEak, hirugarren sektoreko organismoak, mugimendu sozialak eta/edo  instituzio publikoetako eragile teknikoak barne hartuta.

2025eko iraila eta abendua bitartean garatu beharreko ekintzek bideratu egin behar dituzte unibertsitatearen eta ehun sozialaren jardun eraldatzailea hobetzera bideratutako programak —lehentasunez, prestakuntza programak— zehaztu edo diseinatzeko balio duten erakunde sozialen arteko lankidetza ekintzak. Jardun eraldatzailea da ekitatea eta inklusio soziala sustatzea, bai eta herritarren solidaritatearen eta erantzukizunaren kultura bat finkatzea ere.

Oinarri horietatik abiatuta, deialdiaren xedea da UPV/EHUko pertsonen eta/edo ikertaldeen eta erakunde sozialen arteko hausnarketa partekatua ekarriko duten ekintzak finantzatzea, jardun eraldatzailea hobetzeko programak —lehentasunez, baina ez esklusiboki, prestakuntza programak— diseinatzeko. Deialdiak ez du programa horiek martxan jartzea finantzatuko, baina EHUgunek talde adjudikaziodunekin lan egingo du etorkizunean gauzatzeko. EHUko mikrokredentzialen planak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko gonbita egiten zaie lantaldeei

Proposamenak aurkezteko epea 2025ko ekainaren 1etik uztailaren 1era