Laguntzak

Laguntzak

EHUguneren helburuetako bat unibertsitateko eragileen eta gizarte-eragileen artean hausnarketarako guneak bultzatzea da. Horretarako, ahal den neurrian, unibertsitatearen eta gizartearen arteko lankidetza sustatuko duen laguntza-estrategia bat zabaltzea planteatzen da.

 

Laguntza horien helburua lankidetza sustatzea eta harremanak ezartzen laguntzea da.

Finantzatutako proiektuekin espero da unibertsitate eta gizarte eragileen artean sinergia sortzea. 

Deialdien filosofia taldeenganako konfiantzan oinarritzen da. Kontuak ematea gizarte-inpaktuari eta  erantzukizunari dagokienez ulertzen da. Horregatik, partida mugatuak dituzten deialdiak eta proiektu jasangarri eta ez-burokratikoak formulatzeko prozesuak planteatzen dira.