Breadcrumb

Asset Publisher

Pluribertsitatea: unibertsitatea egiteko eta bizitzeko beste modu batzuk

2025eko urriaren 13a
Arriaga entzunaretoa - Bizkaia Aretoa, Bilbo
16:00 – 19:00
Edukiera mugatua

Gizarte, ekonomia eta ingurumen arloko erronka handien garaian bizi gara, eta gainera, polarizazio gero eta handiagoak markatutako testuinguruan. Egoera honetan, unibertsitateak funtsezko zeregina du aldaketaren motor gisa: pentsamendu kritikoa sustatzea, gizarte-kohesioa indartzea eta gizarte bidezkoago eta iraunkorragoetarako trantsizio-prozesuei laguntzea.

Horizonte horretan kokatzen da “Pluribertsitatea: unibertsitatea egiteko eta bizitzeko beste modu batzuk” jardunaldia, ezagutza kritikoa eraikitzeko elkarrizketa-gune bat irekitzea eta komunitateetan benetako inpaktua sortzen duten tokiko esperientziak ikusaraztea helburu dituena.

Horretarako, Txile, Puerto Rico eta Euskadiko lau erreferentek parte hartuko dute, Unibertsitatearen eta Gizartearen arteko harremanean ibilbide luzea dutenek. Ikuspegi akademiko gertukoak, eraldatzaileak eta lurraldeetako errealitate sozialekin harreman zuzenean daudenak partekatuko dituzte.

Ekimen hau Gizarte Mugimenduen Herri Unibertsitatea - UPMS proiektuaren baitan kokatzen da, eta Emaús Gizarte Fundazioa eta Ingeniaritza Mugarik Gaberen arteko lankidetzaren emaitza da.

  • Lelya Troncoso Pérez | Txile
    Irakaslea, ikertzailea eta feminista; Gizarte Laneko irakasle da Txileko Unibertsitatean, eta Psikologia, Genero Ikasketak eta Psikologia Soziala jorratu ditu. Bere lana generoaren, aniztasunaren eta psikologia sozial kritikoaren inguruko ikerketan oinarritzen da, dimentsio pertsonalaren, politikoaren eta kolektiboaren arteko elkargunea aztertzen duten proiektuak bultzatuz.
  • Ramón Grosfoguel | Puerto Rico
    Soziologo puertorrikorra, Modernitatea/Kolonialitatea Taldeko kidea eta ikerketa dekolonialen erreferentea. Bere lanak modernitateko kolonialismoa zalantzan jartzen du eta konpromiso politiko eta komunitarioa duen unibertsitate baten alde egiten du: hausnarketa akademikora mugatu gabe, eurozentrismotik haragoko ezagutza-modu anitzak aitortuz eta gizarte-mugimenduekin artikulatuz benetako eraldaketak sustatzeko.
  • Itziar Gandarias Goikoetxea | Euskal Herria
    Psikologia Sozialeko doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Gaur egun Deustuko Unibertsitateko Psikologia Saileko irakaslea da eta Gizarte Esku-hartzeko Psikologiako Masterraren zuzendaria. Bere ikerketa-arloak intersekzionalitatearen praktika eta gizarte-bazterketa eta etxerik gabeko prozesuei buruzko ikuspegi feminista dira. Une honetan, indarkeria matxistei aurre egiteko eta horiek prebenitzeko proiektu bat bultzatzen ari da, autodefentsa feminista unibertsitatean txertatuz.
  • Zesar Martinez Garcia | Euskal Herria
    Soziologiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Parte Hartuz ikerketa-taldeko kidea. Bere lana ekintza kolektiboan, komunitate-dinamizazioan eta ikerketa-ekintza parte-hartzaileen (IAP) prozesuak erraztean oinarritzen da. Gaur egun, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Ehunka sare komunitarioarekin elkarlanean diharduen unibertsitate talde baten koordinatzailea da; sare horrek harremanak ehuntzea eta komunitatea indartu eta eraldatuko duten ekimenak garatzea du helburu, parte-hartze sozial zabala eta plurala sustatuz.

 Programa

  • 16:00 – 16:10
    Parte-hartzaileen harrera
  • 16:10 – 16:20
    Ongietorria – Gizarte Mugimenduen Herri Unibertsitatearen (UPMS) aurkezpena
  • 16:20 – 16:50
    Unibertsitatea indarkeria matxistei aurre egiteko eta horiek prebenitzeko espazio gisa: autodefentsa feminista
    Itziar Gandarias Goikoetxea – Deustuko Unibertsitatea | EUS
  • 16:50 – 17:20
    Unibertsitate dekoloniala: ezagutzak eta komunitatea konektatuz
    Ramón Grosfoguel | PR
  • 17:20 – 17:50
    Pedagogia kritikoak, feministak eta intersekzionalak
    Lelya Troncoso Pérez – Txileko Unibertsitatea | CHI
  • 17:50 – 18:20
    Unibertsitateen eta Sare Komunitarioen arteko lankidetza: Bilboko San Frantzisko auzoan publiko-komunitario artikulazioa errazten
    Zesar Martinez Garcia – Parte Hartuz / EHU | EUS
  • 18:20 – 18:45
    Hizlarien arteko elkarrizketa partekatua
  • 18:45 – 19:00
    Publikoaren galdera-txanda
  • 19:00
    Ekitaldiaren amaiera