EEF-Plan estrategikoa

EEFren Plan Estrategikoa

PLAN ESTRATEGIKOA: Prestatzen

XEDEA: Fakultatearen izateko zioa

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (EEF) unibertsitate ikastegia da, ekonomiaren eta enpresaren arloko profesionalak prestatu eta hezteko premiari erantzuten diona, lan merkatuak arlo honetan dituen premiak asebetetzen. Baina, honez gain, jakintza, analisia eta ikerkuntza sortzen ditu arlo honetan, errealitate ekonomikoa ahal denik eta hobekien ezagutzen laguntzeko eta ongizatea eta gizarte aurrerapena hobetuko badira.

IKUSPEGIA: lortu nahi den egoera

  • Erreferentziazko erakunde bikaina izan, arlo ekonomiko eta enpresarenean, goi hezkuntzaren maila guztietan ahalik eta kalitaterik goreneko prestakuntza emango duena, ikasketa eskaintza zabala agertuz eta gizarte honek arlo honetan dituen premiak asebetetzen, bertako irakasle eta ikertzaileen potentziala eta beren jakintzen transmisioa oinarri hartuta.
  • Kalitatezko ikerkuntza gauzatu, nazio zein nazioarte mailan aintzat hartuko dena, ikerkuntza honen emaitzak gizarteratuz.
  • Bertako baliabideen erabilerarik onena bideratuko luketen gestio prozedurak ezarri, programatutako jarduera guztiak egiteko aukera erraztuz.

BALIOAK: Portaera orientatzen duten erreferenteak

  • Zintzotasuna, gardentasuna eta profesionaltasuna kudeaketan, funtsezko tresna baitira egoki jarduteko.
  • Informazioaren eta jakintzaren transmisioa, modu garden eta irekian, intereseko talde guztiak asebetetzeko asmoz.
  • Parte hartzea, elkarlana, jarrera berritzailea, elkarrizketa eta talde lana.
  • Sentiberatasuna eta konpromisoa berdintasunarekin, oinarrizko eskubideekin, eleaniztasunarekin, gizarte premiekin eta ingurumenarekin, etika eta solidaritatea sustatuz.
  • Etengabeko hobekuntza, baliabideak arrazoizkotasunaz eta eraginkortasunaz baliatuta.
  • Askatasuna, jakintzaren bila aritzerakoan.