Breadcrumb

Sarrera - Intelligencia Artificial

Bachelor's Degree in Artificial Intelligence

Nested Applications

Adimen Artifizialeko Gradua

Image

Adimen Artifizialak goitik behera aldatuko du gure mundua, eta sistema adimendunak sortu eta barneratuko ditu gure eguneroko bizitzan, eremu pertsonalean zein profesionalean. Adimen Artifizialeko Graduak ateak zabalduko dizkizu etorkizuna duen diziplina batean prestakuntza hartzeko eta jakinduria eta trebetasunak lortuko dituzu honako arloetan: elkarrizketetarako laguntzaileak, itzulpen automatikoa, robotika soziala, ikusmena, gidatze autonomoa, Big Data eta datuen analisia, neurona sare sakonak, arrazoibide automatikoa eta errealitate birtual eta areagotua.

Adimen Artifiziala nazioko zein nazioarteko ikerketa, garapen eta berrikuntzarako lehentasunezko arloa da, ditugun erronka berriei aurre egitea ahalbidetuko diguna eta gizarte digitalaren garapenerako funtsezko zutabea dena.

Enpresak eta erakundeak profil hori duten profesionalak eskatzen ari dira jada, eta eskaera hori handitzen joango da datozen urteetan.

 

XSL Content

Knowledge areas

Engineering and Architecture

Centre

Faculty of Informatics

Campus

Gipuzkoa

Contact

info-dif-fiss@ehu.eus

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

18,23 €

Pass mark

11,548 in ordinary exam session (2023/24)

Places available

40 places

boton-folleto-Facultad-Informatica

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

Image

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Big Data, robotika, hizkuntzaren prozesamendua, ikusmena, 4.0 industria… Hitz batean: adimen artifiziala aro digitalaren bereizgarria da.
  • Arlo berritzaile eta kitzikagarrienetako batean trebatuko zara, etorkizuneko aukerez betea.
  • Informatika Fakultatea erreferentzia da Euskadin Adimen Artifizialaren arloan.
  • Aukera izango duzu praktikak egiteko, enpresetako proiektuetan parte hartzeko eta nazioarteko truke programetan zeure ezagutza handitzeko.

Sarrera-profila

Sarrera-profila

Adimen Artifiziala da zure gradua, baldin eta erronkek, sistema adimendunak garatzeko aukerak erakartzen bazaituzte, matematika eta estatistika, erronka zientifiko eta teknologikoak gustatzen bazaizkizu, eta diziplina anitzeko taldeetan lan egiteko sormen, irudimen eta gaitasuna baduzu.

Image

Irteera profesionalak

Adimen Artifizialeko adituak eskatzen dituzte, behin eta berriro, mundu osoan, eta badirudi arlo horretako profesionalen gero eta behar handiagoa izango dela.

Arlo asko daude aukeran: telekomunikazioak, hedabideak, medikuntza, zuzenbidea, manufaktura industria eta automobilgintza, gizarte sareak, marketina, aholkularitza analitikoa, hizkuntza eremuko industriak, hezkuntza. administrazio publikoa, etab. Hona irtenbide profesionalek barne hartzen dituztenak:

  • Finantza sektoreko datuen zientifikoa, aseguru etxeak, osasuna eta bioinformatika, etab.
  • Konponbideen diseinua eta garapena hizkuntza naturalaren prozesamenduaren arloan, laguntzaile pertsonalak, esaterako.
  • Ekoizpen prozesuen aditua industrian eta beste sektore batzuetan.
  • Errealitate birtual eta areagotuko aplikazioen diseinua eta garapena.
  • Robotika sozialaren sektoreko garapenak.
  • Ekintzailetza: enpresa berritzaileen sorrera eta kudeaketa sistema adimendunen arloan.
  • Irakaslana hezkuntzako maila guztietan.
  • I+G: Ikerketa eta garapena, behin masterreko ikasketak eta doktorego tesia egin ondoren.