Breadcrumb

Sarrera-elikagaien-zientzia-eta-teknologiako-gradua

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua

Nested Applications

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua - Aurkezpena

Azken urteotan ezin konta ahala aldaketa eta eraldaketa eman dira elikaduraren arloan, eta horregatik, hain zuzen, elikagai industriak elikagai katearen etapa guztiak sakon ezagutzen dituzten profesionalak behar ditu.

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduak elikagaiak diseinatu, prestatu, eraldatu, ontziratu, biltegiratu eta banatzeko prozesuan inplikatutako lehengaiak, haien konposizioa eta prozesu teknologikoak nahiz bioteknologikoak aztertzeko prestatuko zaitu. Nekazaritzako elikagaien eta haien kalitatearen analisia tituluan kezkatzen gaituen gaietako bat da, eta gizakiak kontsumitzen dituen janarien osasun kontrola lantzeaz ere arduratzen gara.

Tituluak izaera nabarmen esperimentala du, zati handi bat laborategian eta landa praktiketan egiten baita, eta horiek osatzeko, nahitaezko kanpoko praktikak egin behar dira, elikagai industriaren arloko zentroetan.

XSL Content

Knowledge areas

Science

Centre

Faculty of Pharmacy

Campus

Alava

Contact

secretariadealumnado.ff@ehu.eus

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

18,85 €

Places available

Pending authorisation by Council of Universities

Web Content Display

Grado-ciencia-tecnologia-alimentos-Arrazoiak

4 razones para elegir este grado

  • Serás profesional experto/a en alimentos y en industria alimentaria.
  • Formación integral por medio de las metodologías más avanzadas.
  • Conexión con el mundo profesional mediante prácticas en centros públicos y privados que trabajan en la calidad y seguridad alimentaria.
  • Vocación internacional: podrás completar tu formación en otra universidad nacional, europea o de América Latina.

elikagaien-zientzia-eta-teknologiako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Elikagaien eta haien produkzioa interesatzen bazaizu, elikagaien kalitatea eta segurtasuna hobetzen lagundu nahi baduzu eta, gainera, kimika bezalako gaietan ezagutzak badituzu, profil egokia duzu Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua egiteko.

Irteera profesionalak

Elikagaien industrian, teknologia-zentroetan eta/edo ikerketa-zentroetan, laborategietan edo elikagai-aholkularitzetan lan egin ahal izango duzu, besteak beste, honako eginkuzun hauetan:

  • Elikagai industriaren prozesu, produktu eta hondakinen kalitatearen gestioa, ebaluazioa eta kontrola
  • Elikagaiak prozesatzea eta elaboratzea
  • Elikagaien segurtasunaren gestioa, ebaluazioa eta kontrola,
  • Ikuspuntu fisiko-kimikotik, mikrobiologikotik eta/edo sentsorialetik egindako elikagaien analisia
  • Elikagaien marketina eta merkaturatzea
  • Prozesuen, elikagaien eta/edo elikagai funtzionalen diseinua, garapena eta berrikuntza
  • Lege, zientzia eta teknika aholkularitza
  • Taldeentzako sukaldaritza
  • Irakaskuntza eta/edo komunikazio zientifikoa
  • Ikerketa nekazaritza, arrantza, abeltzaintza eta elikagaien arloan
  • Teknologia aitzindariak edo elikagai berritzaileak merkaturatzeko startupak