Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Kimikako Gradua

Nested Applications

Kimikako Gradua - Aurkezpena

Kimika izango da, ziur asko, gure gizarte ongizateari eta bizi kalitateari azken hamarkadetan ekarpen handiena egin dion zientzia. Gure bizitzaren arlo guzti-guztietan dago: ingurumena, osasuna, energia, elikadura industria, farmazia, material berriak, etab. Gure inguruan dagoen ia guztia kimika dela esan genezake, jan eta edaten dugun horretatik sendatzen gaituen horretara.

Kimikako Graduan, industria proiektuak egiteko prestakuntza jasoko duzu, ikerketen mundura sartzen lagunduko dizuten ikasketak eskuratuko dituzu, eta analisi klinikoen osasun espezialitateetara sartzeko aukera izango duzu, besteak beste. Materiaren konposizioa, sintesia, propietateak, portaera eta erreaktibotasuna ikasteaz gainera, zuk zuek esperimentatzeko eta analizatzeko aukera izango duzu.

Tituluaren esperimentaltasun maila % 30ekoa da, eta horri gradu amaierako lana eta borondatezko kanpoko praktikak batu behar zaizkio. Praktiketan, lanbidea bertatik bertara ezagutuko duzu enpresatan, ikerketa zentroetan, etab.

Bestalde, Université de Strasbourg-ekin (Frantzia) titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

XSL Content

Knowledge areas

Science

Centre

Faculty of Science and Technology

Campus

Bizkaia

Contact

sec-centro.fct@ehu.eus

Duration

4 courses

Number of credits

240 ECTS credits

Languages

Basque, English, Spanish

Study type

Face-to-face degree

Price per credit in first registration

18,85 €

Pass mark

10,199 in ordinary exam session (2023/24)

Places available

80 places

Web Content Display

Quimica-Bizkaia-Arrazoiak

Image

4 razones para elegir este grado

  • Infinidad de posibilidades de trabajo y progreso personal. Podrás obtener un doble grado con la Universidad de Strasbourg/Unistra (Francia).
  • Es la Ciencia Central: conecta las Ciencias Físicas, con las Ciencias de la Vida y las Ciencias Aplicadas.
  • Ayuda a comprender mejor el mundo que nos rodea y a tomar decisiones informadas.
  • La química ayuda a ser objetivo/a, a razonar adecuadamente y a resolver problemas. Y ¡es muy divertida!

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Behatzeko eta analizatzeko gaitasuna, esperimentatzeko gogoak eta ulermen abstraktu eta zenbakizko kalkulurako trebetasunak badituzu, eta ezagutza zientifikoak eta teknikoak, eta ingeleseko, matematikako, fisikako eta kimikako nozioak badituzu, Kimikako Gradua zure gustukoa izango da, seguru.

Image

Irteera profesionalak

Kimikako profesionalak behar-beharrezkoak dira hainbat arlotan:

  • Industria: elikadura, metalurgia, polimeroak, hondakinen tratamendua, lurringintza eta kosmetika, farmazia, nanomaterialak, elektrokimika, biokimika klinikoa, mikrobiologia, findegiak...
  • Administrazio publikoak: ospitaleak, laborategiak, dopin kontrola, uren analisia, aduanak...
  • Nekazaritzako kimikari aplikaturiko teknologia berriak, material berriak, energia iturri berriak, ingurumenaren kontserbazioa, birziklatze plantak…
  • Ikerketa (I+G+B): erakunde publikoak eta pribatuak
  • Irakaskuntza
  • Zientzia-dibulgazioa