Matricula de 1º

Lehen mailako matrikula – Sarbide berria

Kirola

HARREMANETARAKO INFORMAZIOA:
Helbide elektronikoa:  secretaria.afd@ehu.eus


Lehen mailako matrikula honela egin ahal izango da:

  1. GAUR programaren bidez (gomendatutako modua)

    https://gestion-servicios.ehu.es/html/gaur.html

    Erabiltzailea eta pasahitza dira izena emateko fasean SARBIDEAn erabili zenituen berberak. Pasahitza ahaztu bazaizu, SARBIDEAn berreskura dezakezu.

    Matrikulako datuak sartu beharko dituzu programako azalpenetan esaten den moduan. Eskuliburu bat eta bideoak dauzkazu azalpenekin Laguntza atalan.

  2. Aurrez aurre, idazkaritzan. Ikaslegaiek pendrive batean matrikulatzeko beharrezko dokumentazioa ekarri beharko dute.

    Formatu honetan ekartzen ez badu, ikasleak 10 egun balioduneko epea izango du GAUR programara igotzeko.

    Lasarteko atea 71 – 01007 – (Vitoria-Gasteiz) Araba

Oharra: 1. mailako ikasleek HUT (Herritarren Udal Txartela) eskuratu beharko dute. Udalaren kirol instalazioetan sartzeko derrigorrezkoa da eta Fakultateko klase praktiketan parte hartzeko.

Hezkuntza

Online matrikula (gomendatua)

Ordutegi muga duzu. Zure zitazioaren ordutegia errespetatu behar duzu.

Esteka

Aurrez aurreko matrikula (1. mailako ikasleentzat bakarrik)

Hezkuntza eta Kirol Fakultateko idazkaritzan, esleitu zaizun egunean eta orduan.

Lehen Hezkuntzako graduko (euskaraz eta hirueleduna) eta Haur Hezkuntzako graduko matrikuletarako

Helbidea: Juan Ibáñez de Sto. Domingo 1 - Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 013269
E-maila: secretaria.eum-vi@ehu.eus

Epeak (zitazioaren arabera)

  • Lehenengo onarpena: matrikula 2026ko uztailaren 13tik 16ra.
  • Bigarren onarpena: matrikula 2026ko uztailaren 20an.
  • Hirugarren onarpena: matrikula 2026ko uztailaren 23an.
  • Laugarren onarpena: matrikula 2026ko irailaren 1ean.
  • Bostgarren onarpena: matrikula 2026ko irailaren 4an.
  • Seigarren onarpena: matrikula 2026ko irailaren 9an.
Zure onarpen-notaren arabera aipatuko zaizu. Ezarritako egunean eta epean matrikulatzen ez bazara, plaza horri uko egiten diozula ulertuko da. Ez zara inola ere itxaron-zerrendetatik kanpo geratuko.