EHUpodcast: entzun ta zabal zazu
EHUpodcast Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzak bultzatutako dibulgazio zientifikorako ekimena da. "Entzun ta zabal zazu" lelopean, hileroko elkarrizketa hauek unibertsitateko ikerketaren eta gizartearen arteko zubia eraikitzea dute helburu, podcast formatua erabilita. EHUren ikerketa-lana modu atsegin, ulergarri eta irisgarrian ezagutarazi nahi da, unibertsitateko ikertzaileei egindako elkarrizketen bidez. Proiektua Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen laguntzarekin eta Bitartez ikerketa-taldearen inplikazioarekin garatu da. EHUpodcasten helburu nagusia da ezagutza zientifikoa gizartera hurbiltzea, pentsamendu kritikoa sustatzea eta publiko orokorraren jakin-mina piztea. Elkarrizketak euskaraz edo gaztelaniaz egiten dira, eta transkripzioak ingelesera ere itzulita eskaintzen dira, edonork eduki horietara sarbidea izan dezan.