Ikertzaileen Gaua

Ikertzaileen Europako Gaua

Euskal Herriko Unibertsitateak bat egingo du, aurten ere, Europako dibulgazio-ekitaldi nagusienetako batekin: Europako Ikertzaileen Gauarekin.

Irailaren 25ean, Europako 460 hiri baino gehiagotan ospatuko da ekitaldi handi hau, eta Bilbo ere horietako bat izango da. Areatzako kaian, 17:00etatik 21:30era, txiki zein helduek unibertsitate publikoko ikerketa gertutik ezagutzeko aukera bikaina izango dute. Eta hoberena: protagonistek beraiek, ikertzaileek, azalduko diete euren lana, bertatik bertara.

EHUk Europako G9EU4RESEARCH proiektuaren testuinguruan antolatu du ekimen hau. Proiektua G9-Unibertsitateak taldeak sustatzen du, eta honako ardatz hauetan oinarritzen diren ikerketak ezagutaraztea du helburu:

  • Genero-oreka
  • Aniztasuna eta zientzia inklusiboa
  • Zientzia Irekia eta Ikerketa eta Berrikuntza arduratsua
  • Europako Itun Berdea
  • Minbiziaren aurkako Europako Plana
  • Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH)