Breadcrumb

Asset Publisher

Graduation ceremony

Alberto Magno 2026. Egresatuen 53. Promozioa

Zientzia eta Teknologia Fakultateko graduazio ekitaldia

Ostirala, azaroak 13, 17:00ean
Bizkaia Frontoian
Luis de Castresana Kalea, 2. Miribilla.  Bilbao
 

Bizkaia Frontoian ospatuko da Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 53. promozioaren graduazio ekitaldia. Zehazki, 2025/2026 ikasturtean graduatutako ikasleak.

Ekitaldia Itziar Alkorta Calvo dekanoaren ongietorriarekin hasiko da, eta ondoren, Antonio Casado Da Rochak, Euskal Herriko Unibertsitateko Irakaslea eta ikertzailea, hitzaldia emango du. Ondoren, diplomak banatuko zaizkie graduatuei eta masterreko tituludunei. Guztira, 360 tituludun berrik baieztatu dute ekitaldira joango direla. Bestalde, aipamen berezia egingo zaie 2025/2026 ikasturteko espediente onenei zein sari bereziei

Gotzone Barandika Argoitia EHUko errektoreordeak ekitaldiari amaiera emango dio.

EGITARAUA

  • Itziar Alkorta Calvo ikastegiko dekanoaren ongietorria
  • Diploma banaketa 2025/26 Sari Bereziei eta Espediente Onenei
  • Hitzaldia. Antonio Casado Da Rocha, Ikerketa Arduratsurako Zuzendaria, EHU: "Hautuz egindako etika bat"
  • 2025/26ko promozioko egresatuei eta masterrekoei diplomak ematea
  • Itziar Alkorta Calvo ikastegiko dekanoaren partehartzea
  • Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuako partehartzea
  • Ekitaldiaren amaiera: Gotzone Barandika Argoitia EHUko errektoreordeak
  • Musika-emanaldia