Breadcrumb

w_estudiantes_bachillerato

Etorkizuneko ikasleak

Graduen Aurkezpena

Beheko estekan gure Fakultatean irakasten diren Gradei buruzko informazio erabilgarria topatuko duzu

ZIENTZIA MARTXAN

Kimika martxan

Kimika ikasgaia egiten ari diren DBH 4ko eta Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzenduta.

Jardunaldi hauen helburua batxilergoko ikasleek oro har zientziarekiko, eta batez ere kimikarekiko, duten interesa sustatzea da. Alde batetik, ikasleek laborategi-jardunaren inguruan duten prestakuntza osatu nahi da jardunaldi hauen bidez, ikasle horiek kimika hobeto ulertu ahal izan dezaten, eta horretarako, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaskuntza-laborategiak izango dituzte eskura. Horrez gain, zientzia honek dituen abantailen berri eman nahi zaie belaunaldi berriei, kimikak gaur egungo munduan duen eragina nabarmentzearekin batera. Bestalde, Kimika Bizirik jardunaldiak komunikazio-bide berri bat irekitzen du unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako irakasleen artean; bata bestearekin elkarrizketan aritu eta ikuspegiak trukatuz, gure zeregin eta beharrak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu, eta horrek, nola ez, hobekuntzak ekarriko ditu gure ikasleak prestatzerako orduan.

Hiru ordu eta erdi inguruko iraupena izango duen saioan, ikasleek zenbait esperimentu egingo dituzte bi irakasleren ardurapean (irakasle horietako bat batxilergoko zentrokoa izango da eta bestea fakultateko norbait). Saioa hasi aurretik, segurtasun-arauen eta hondakinen tratamenduaren berri emango zaie, eta jarraian, zenbait esperimentu egingo dituzte. Azkenik, irakasleek eurek egindako zenbait froga ikusi ahal izango dituzte. Saioaren erdian, 30 minutuko atsedena egingo da Kimika Fakultateko instalazioak eta ikerketa-laborategiak erakusteko. 

 

Fisikaz eta Ingenieritza Elektronikoaz blai

FIE en Acción-FIEz Blai ekimenaren helburua batxilergoko ikasleak Fakultatera urtero modu aktiboan hurbiltzea da; horrela, ikasleek beraien eguneroko esperientziatik hurbil dauden zenbait praktika arrunt egingo dituzte, oro har zientzia eta teknologiarekiko duten erakarpena sustatzeko bide gisa:

  • Mikrouhin-labe baten bidez uhin elektromagnetikoak aztertzea
  • Motor elektrikoaren oinarriak.
  • Fisika hutsean

Horrez gainera, komunikazio-bide berri bat irekitzen da unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako irakasleen artean. Egoera horrek, berriz, gure zereginak eta beharrak hobeto ezagutzeko aukera ematen digu, eta baliteke ikasleen sarbide-profila hobetzea ere.
Funtsean, FIE en acción-FIEz Blai ekimenean proposatzen diren jarduerek bai Fisikan, Ingeniaritza Elektronikoan edo bien Gradu Bikoitzean interesa duten bigarren hezkuntzako ikasleen itxaropenak ase nahi dituzte.
 

Geologia martxan

 

Matematika bizirik

“Matematika bizirik” proiektuaren helburu nagusiena Matematikaren aldeko zaletasuna sustatzea da eta aldiberean adimenaren arintasuna eta arrazonamendu logikoa garatzea.

Jarduera hau matematikak eta problema askatzea gustukoa dauzkaten  batxilergoko ikasleentzat bideratuta dago eta ikasleen partaidetza gogotsua sustatuko da.

Saioan zehar eta ikasleen laguntzaz modu praktikoaz gaur egun garrantzi handia daukaten matematikako gai ugari aurkeztuko dira: kriptografia, joku teoria, konbinatoria eta logikazko arrazoibidea, ordenagailuko programa bereziek eskeintzen duten geometriako irudikatzea,… Saioaren atal batean batxilerean garatutako matematikaren ikuspegia eta goi mailako ikasketetan garatutakoaren arteko aldea azalduko da.

 

OLINPIADA ZIENTIFIKOAK

 

Olinpiada Izen-emate-data Proba teorikoa data Proba praktikoa data Lekua
Biologia 2021ko Urtarrilaren 23ra arte 2021ko Urtarrilaren 29an   ZTF-FCT
Fisika 2020ko Otsailaren 20ra arte 2020ko Martxoaren 28an - ZTF-FCT
Geologia 2020ko Otsailaren 12ra arte 2020ko Otsailaren  14an 2020ko Otsailaren  14an ZTF-FCT
Matematikak 2020ko Urtarrilaren 17ra arte

Urtarrilaren 17an

(Sesio1 9.30etan)

Urtarrilaren 17an

(Jarrai. Sesio1

15:00etan)

ZTF-FCT
Kimika 2021eko Martxoaren 2ra arte (23:59etan) 2021eko Martxoaren 12an. 16:00etan - ZTF-FCT

Biologia (2022ko deialdia)

Fisika (2020ko deialdia)

Geologia (2020ko deialdia)

Kimika (2022ko deialdia)

Matematika (2020ko deialdia)

Additional information