Asset Publisher

Erasmus Mundus Joint Master Degree in Environmental Contamination and Toxicology (ECT+) programaren 4. promozioaren graduazioa

EMJMD ECT+ nazioarteko programak 4. promozioaren graduazioa (2023-2025) ospatu zuen uztailaren 18an Plentziako Itsas Estazioan (PiE). 18 nazionalitatetako ikasleek masterraren amaierako lanak defendatu zituzten, egunerokotasun gai anitzekin: uretako eta lurreko ekosistemen ingurumen-osasunaren ebaluazioa eta karakterizazioa, giza ingurumen-osasuna, ingurumen-matrizeetan kutsatzaileak neurtzeko teknologiak eta metodologiak, besteak beste. Ebaluazio-epaimahaietan 40 irakasle, ikertzaile eta profesional baino gehiagok hartu zuten parte. Ekitaldian parte hartu zuten sei unibertsitateetako ordezkariek (U Bordeaux, UPPA, U Liege, U Porto, NTNU eta UPV/EHU) eta elkartutako erakundeetako ordezkariek, bai eta UPV/EHUko errektoreak eta ZTF-FCTko dekanoak ere. Amaierako hitzaldia Stefania Gorbi irakasleak (U Politecnica delle Marche) eman zuen, mikroplastikoen ingurumen-inpaktuari eta eragin ekotoxikologikoei buruz.

Zorionak graduatu berriei!