Breadcrumb

w_ayudas congresos innovacion docente

Irakaskuntza Berrikuntzaren Kongresuetan parte hartzeko laguntzen IV. deialdia

Laguntzaren eskatzaileak: Zientzia eta Teknologia Fakultateko (ZTF-FCT-ko) irakasleak.

Finantzatzeko kontzeptua: 2023ko Irakaskuntza Berrikuntzaren Kongresuetan izen-ematea.

Deialdiaren zenbatekoa guztira: 1000 €.

Baldintzak

  1. Zentroko atal bakoitzari (Biologia, Fisika, Geologia, Matematika eta Kimika) zenbateko guztiaren %20 esleituko zaio (hau da, 200€ ataleko), irakasle-eskatzaileen artean banatuko dena. Atal bati esleitutako dirua ez bada agortzen, soberan gelditu den diru-kopurua gainontzeko atalen artean banatuko da.
  2. Diru-laguntza irakaskuntza-berrikuntzako kongresu batean onartutako eta aurkeztutako kontribuzioko izen-emate BATEK jasoko du.
  3. Izen-emateko laguntza ez da bateragarria beste finantzazio-iturriekin edota garraiorako, dietetan jasotako edo etxebizitzarako laguntzekin.
  4. Diru laguntzarako kontribuzioa sinatu dutenak ezin dira finantzazioa duen Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuko kide izan.
  5. Komunikazio batek jaso dezakeen diru-laguntza maximoa: 100 €-koa da.
  6. Eskatzaile batek ezingo du diru-laguntza bat baino gehiago jaso.
  7. Eskaeren lehentasuna:
                     - Nazioarteko kongresuak eta gero nazionalak.
                     - Ahozko komunikazioak eta gero posterren bidezkoak.

Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko maiatzaren 5etik ekainaren 2ra.

Eskaerak aurkezteko modua: Formularioa Fakultateko web orrian.

Deialdiaren ebazpen-data: 2023ko ekainaren 12an.

Azaldu beharreko dokumentazioa diru-laguntza emateko: Laguntza jasotzeko orria, gastuen likidazio-orria, eskatzailearen parte-hartze ziurtagiria, izen-ematearen ordainagiria eta aurkeztutako komunikazioa.