Publicador de contenidos

Gradu amaierako lanen saria 2019

Fecha de primera publicación: 23/10/2019

Imagen

Mintzola Ahozko Lantegiak Gradu amaierako lanentzako saria deitu du

2016tik 2019ra bitarteko ikasturteetan defendatutako lanak aurkeztu ahal izango dira

Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruz egin diren gradu amaierako lanak saritu nahi ditu Mintzola Ahozko Lantegitik. Horretan bidelagun dugun UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, 500 euroko dirusaria esleituko da. 2016tik 2019ra bitarteko ikasturteetan defendatutako lanak hartuko dira aintzat.

Lanak eta eskaera-orria aurkezteko epea: 2019ko azaroaren 8ra arte.