Noticias

null

Merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko bekak 2019

Epea: 2019/07/12

Fecha de primera publicación: 18/06/2019

Nori dago zuzenduta:

- Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua izatea, hiru urtetik gorako antzinatasunaz. Denboraldi laburragoak onartuko dira EAE tik kanpora estudiatzera atera behar izan denean.
- Unibertsitate-tilulazio ofizialaren jabe izatea edo beste edozein titulu hauek izatea: Marketin eta Publizitateko goi-mailako teknikariaren titulua , Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria, Nazioarteko Merkataritza goi-mailako teknikaria edo Garraioa eta Logistika goi-mailako teknikaria.

- Euskaran B2 maila edo baliokideren bat egiaztatuta izatea.

- Aurretik, eduki eta helburu bera edo antzekoa izan duen bekaren baten onuradun izan ez izana.

- Programa honen lehenagoko deialdietan egin diren prestakuntza-ikastaroak egin ez izana, ez osorik, ez partziaki.
- 32 urtetik gorakoa ez izatea.

- Nazioarteko bekak eskuratu ahal izateko, jomuga bakoitzeko hizkuntza jakiteko betekizuna ere bete beharko da:

Espainako Merkataritza Ganberaren Milango egoitzaren kasuan, ingelesaren edo italieraren B2 maila (hizkuntzetarako Europako erreferentzia-esparru bateratuaren arabera).
Espainako Merkataritza Ganberaren Parisko egoitzaren kasuan, ingelesaren edo frantsesaren B2 maila (hizkuntzetarako Europako erreferentzia-esparru bateratuaren arabera).