GRADOS de la Facultad HEFA

Boletín HEFA

HEFA Boletín num. 06

Hefako buletina

2. Edizioa | 06.zk | 11 - 2017

marra

Nolako Fakultatea nahi dugu?

Ikasleei gonbidapena.

Fakultatean ireki den Hausnarketa prozesuaren baitan, ikasleen ikuspegiak jaso nahi dira, eta horretarako, beste batzuren artean, ikasleek beren kaxa bideratuko duten elkarrizketarako topaketa irekia egin nahi da. Topaketa Gune Irekiaren metodologia (Open Space Tecnology, ingelesez) erabiliz egingo da.

PROZESUA: Ikasleen arteko Gune Irekiaren topaketa abenduaren 15ean egin nahi da, 10etatik 14etara, eta Open Space metodologian aritzen den kanpoko dinamizatzaile batek gidatuko du. Topaketa arrakastatsua izan dadin, talde motorra antolatuko da nahi duten ikasleekin. Talde honen eginkizuna Dinamizatzailearekin batera saioari modu autonomoan forma ematea eta tokia prestatzea izango da.

Animatu! Eman izena talde motorrean parte hartzeko posta bat bidaliz Mariaje Parrasi (mariaje.parras@ehu.eus) azaroaren 24ean baino lehen.

Talde motorraren lehen bilera azaroaren 27an egingo da. Bilera horretan izena eman dutenek dinamizatzailearekin elkartuko dira Gune Irekiaren metodologia ezagutu eta saioari forma ematen hasteko. Partehartzaileek ziurtagiria jasoko dute.

¿QuÉ Facultad queremos?

Invitación al alumnado.

Dentro del proceso de Reflexión que se ha abierto en la Facultad, se quiere recoger la visión del alumnado, y para ello, entre otros, se va a organizar una jornada abierta organizada autónomamente por el alumnado. La Jornada tendrá un formato en base a la metodología de Gune Irekia (Open Space Tecnology).

PROCESO: Se prevé realizar esta jornada de Gune Irekia del alumnado el 15 de diciembre, de 10:00 a 14:00, y será dinamizada por dinamizador externo a la Facultad con experiencia en Open Space. Para la preparación de la sesión se creará un talde motorra con alumnado que se apunte a este grupo dinamizador. La función de este talde será dar forma de manera autónoma junto al dinamizador a la Jornada y preparar los espacios.

Animatu! Apuntate al grupo motor enviando un correo a Mariaje Parras (mariaje.parras@ehu.eus) antes del 24 de noviembre.

La primera reunión del talde será el 27 de noviembre. En ella se reunirán los/as alumnos/as con el dinamizador para conocer la metodología de open space y comenzar a preparar la Jornada. Los/as participantes recibirán un certificado.

marra

Hausnarketa Estrategikoa Fakultatean

Irailaren 27ko Fakultateko Batzarrean onartutakoari jarraikiz, HEFA gure fakultate berriaren Plangintza Estrategikorako hausnarketa prozesua abiatu dugu. Prozesu horretan hiru tailer egingo dira, lehena datorren astean, azaroaren 22an, bigarrena abenduan eta hirugarrena urtarrilean. Horretaz gain, on-line galdetegi txiki bat ere prestatuko da tailerretan parte hartuko ez dutenek beren ekarpenak egin ditzaten. Lehen tailerrera bereziki deituak izan dira Fakultate Batzarreko kideak, titulazioko koordinatzaileak eta sailetako zuzendariak, baina horietaz gain beste edonork parten hartu nahi badu, bidal diezaiola posta bat Uxue Urruzolari (usue.urruzola@ehu.eus) asteartea baino lehen.

ReflexiÓn EstratÉgica en la Facultad

Tal y como se aprobó en la Junta de Facultad del 27 de septiembre, hemos iniciado el proceso de reflexión para la Planificación Estratégica de esta nuestra nueva facultad HEFA. En este proceso se realizarán tres talleres, el primero la semana próxima, el 22 de noviembre, el segundo en diciembre y el tercero en enero. Además, se distribuirá un pequeño cuestionario para recoger diferentes aportaciones. Al primer taller han sido convocadas especialmente las personas que componen la Junta de Facultad, coordinadores/as de grado y directores/as de departamentos, pero, cualquier otra persona que tenga interés por participar puede enviar un correo a Uxue Urruzola (usue.urruzola@ehu.eus) antes del martes.

marra

Mintegia / Seminario: Agencia humana, responsabilidad y control en el Antropoceno

Noiz/Fecha: 2017ko azaroak 20 noviembre
Non/Lugar: HEFA Fakultateko Batzar Aretoan / Sala de Juntas de HEFA
Filosofia eta Antropologia Fakultatea. (Eraikin I Av. Tolosa 70).

EGITARAUA/ PROGRAMA

marra

Mugikortasun programen inguruko bilera informatiboa

Mugikortasun programen inguruko (Erasmus, Latino Amerika, Sicue eta Beste Norakoak) oinarrizko informazioa eskaintzeko asmoz bilera bat antolatu dugu.

Non: HEFA Eraikin I ko Gradu Aretoan
Eguna: Azaroak 23, osteguna.
Ordua: 12:00 (euskaraz) 13:30 (gazteleraz) Kontaktua: nere.amenabar@ehu.eus

ReuniÓn informativa programas de movilidad

Dirigido al alumnado interesado en participar en algún programa de movilidad (Erasmus, América Latina, SICUE y Otros Destinos) para el curso académico 18/19.

Lugar: Salón de Grados HEFA Edificio I
Día: 23 noviembre, jueves
Hora: 12:00 (euskara), 13:30 (castellano). Contacto: nere.amenabar@ehu.eus

marra

"Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara", EHUko ikasketa osagarriak Donostian

Ikasketa hauekin euskal dantzen ikaskuntza akademikoan dagoen hutsunea bete nahi da pixkanaka. Dantzariei eta irakasleei heziketa osagarria eskaintzea da asmoa, beraien dantza jardueren ezagutzan sakontzen laguntzeko. Dantza tradizionalaren oinarriak landuko dira, baina baita zenbait errepertorio adierazgarri ere, alor bakoitzeko irakasle espezialistekin. Ikasketa osagarri moduan planteatuta, 10 kreditu ditu ikastaroak.

INFORMAZIO GEHIAGO

marra

XVII Zientzia Astea

Gure Fakultateko hainbat irakaslek eta ikaslek azaroaren 9tik 11 bitartean Donostiako Tabakalera eraikinean EHU/UPVk antolatu duen XVII Zientzia Astean parte hartu dute stand batean, bi irteeretan, haurrei zuzendutako tailer batean (bi saio) eta Zientzia Club monologoetan.

XVII Semana de la Ciencia

Desde el 9 hasta el 11 de noviembre varias profesoras/es y alumnas/os de nuestra Facultad han participado en la XVII Semana de la Ciencia organizada por la EHU/UPV y celebrada en el edificio Tabakalera de Donostia en un stand, dos salidas, un taller dirigido a niñas/os (dos sesiones) y en los monólogos de Zientzia Club.

marra

marra

 

OHAR GARRANTZITSUA

Fakultateko kide guztiek (ikasleak eta AZP barne) buletin hau erabili dezakete antolatutako ekitaldien edo jardueren berri emateko. Beraz, fakultateko kideen artean halako berriren bat zabaldu nahi baduzu, buletinean txertatu nahi duzun testuarekin (JPG, BMP o GIF formatuko argazkiekin, dokumentuekin,…) batera, bidal ezazu mezu bat mariaje.parras@ehu.eus edo/eta nere.amenabar@ehu.eus helbidera.

AVISO IMPORTANTE

Todo el personal (incluido alumnado y PAS) de la facultad puede hacer uso de este boletín para informar acerca de eventos y actividades que organice. Si estás interesado en que los miembros de la facultad tengan conocimiento a través del boletín de dichas noticias, envía un mensaje (junto con fotografías en formato JPG, BMP o GIF, documentos…) a mariaje.parras@ehu.eus y/o nere.amenabar@ehu.eus

marra

Si deseas darte de BAJA en el BOLETIN envía un email con el asunto Baja boletin
Buletinetik BAJA emateko email bat idatzi gaia Baja buletina idatzi

Eraikin I, Av. Tolosa, 70 - Teléfono: 94301 8260
Eraikin II, Oñati Plaza, 3 - Teléfono: 943 01 8446