GRADOS de la Facultad HEFA

Boletín HEFA

HEFA Boletín num. 07

Hefako buletina

2. Edizioa | 07.zk | 12 - 2017

marra

BIKAIN  Euskararen  Kalitate  Ziurtagiria  lortu  dugu !! Certificado de Calidad en la Gestión Lingüística BIKAIN

BIKAIN ziurtagiria Euskalit agentziak kudeatzen duen ziurtagiri ofiziala da. Gizarte eta ekonomia alorreko erakundeetan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du. Prozesu honetan sartzea erabaki ondoren, lehenik eta behin HEFAn autoebaluazio moduko memoria bat egin genuen eta ondoren kanpo ebaluatzaileak etorri zitzaizkigun gure errealitatearen diagnosia egiteko eta baloratzeko nola kudeatzen den euskara fakultatearen irudian, erabiltzaileekin harremanetan, barne-komunikazioan, lan-jardueretan edota kudeaketa-sisteman bertan. Ebaluatzaileek egindako balorazioaren arabera tarteko maila gainditu eta zilarrezko ziurtagiria dagokigu. Eta hori baino garrantzitsuagoa dena, ebaluatzaileek atalez ataleko txostena bidali digute aurrerantzean zertan hobetu dezakegun azalduz eta proposamenak eginez.

Mila esker ebaluazio prozesu honetan lagundu eta parte hartu duzuen guztioi! Eta mila esker halaber urteetan lan isilean aritu zareten eta aritu diren guztiei!

https://www.ehu.eus/documents/4998110/0/bikain_txiki.jpg/2452b33c-2a78-9e34-256b-8908d0697110?t=1512134812931

La Facultad acaba de obtener el Certificado de Calidad en la Gestión Lingüística BIKAIN. Este certificado gestionado por la agencia Euskalit acredita un nivel determinado de normalización en la presencia, uso y gestión del euskera por parte de la entidad. Estas pasadas semanas hemos recibido al equipo de evaluación externa que ha realizado un diagnóstico y ha valorado qué nivel de gestión tenemos en la Facultad con el euskara en áreas como la imagen, relación con usuarios, comunicación interna o sistema de gestión. Y lo que es más importante, nos han enviado un informe detallado con las valoraciones y propuestas de mejora. A todas las personas que han participado en este proceso de evaluación, y a todas las que durante años han trabajado para llegar hasta aquí, MILA ESKER !

marra

Nolako Fakultatea nahi dugu?

Ikasleen arteko Solasaldia

Abenduak 15 / 10:00-14:00
HEFA-II (Magisteritza)
Psikomotrizitate Gela
Informazioa eta izena ematea:
gune.irekiak@gmail.com.

Ikasleei gonbidapena

HEFA Fakultatean hausnarketa prozesu bat ireki da datozen urteetarako plangintza estrategikoa prestatzeko, eta, prozesu horretan, ate bat ireki nahi da ikasleriak Fakultatea nola ikusten duen, nola imajinatzen duen edota zer proposatzen duen jasotzeko; betiere, fakultatea hobetzeko asmoarekin..

Nola izango da Topaketa?

Topaketa ikasleen artean egingo da, kanpoko dinamizatzaile batek lagunduta. Auto-antolakuntzan oinarritzen den GUNE IREKIA - OPEN SPACE TECHNOLOGY elkarrizketa metodologia erabiliko da eta bertaratutakoek nahi dituzten gaiak jorratu eta ideiak partekatu ahal izango dituzte. Ikuspuntu ezberdinen presentzia garrantzitsua izango da elkarrizketaren aberastasuna bermatzeko; horregatik, parte hartzeko gonbidapena luzatzen zaizue Fakultateko ikasle guztioi.

Edozein zalantza edo kontsultarako bidali e-posta dinamizatzaileari (Xavi).

Izenemateko epea zabalik dago abenduaren 14a arte helbide honetan: gune.irekiak@gmail.com

¿QuÉ Facultad queremos?

Encuentro de Diálogo entre estudiantes.

15 de diciembre / 10:00-14:00
HEFA-II (Magisteritza)
Psikomotrizitate Gela
Inscripción e información
gune.irekiak@gmail.com

Invitación al alumnado

En la Facultad HEFA se ha abierto un proceso de reflexión para preparar un plan estratégico para los próximos años, y dentro de ese proceso se quiere abrir una puerta para recoger cómo ve el alumnado la Facultad, como la imagina o qué propuestas hace, siempre para su mejora.

¿Cómo se va a dialogar?

El encuentro será entre alumnado, con dinamización de un facilitador externo. Se utilizará la metodología de ESPACIO ABIERTO - OPEN SPACE TECHNOLOGY, método creativo de diálogo basado en la auto-organización. Se abordarán todos los temas que se quieran tratar, todas las ideas podrán ser compartidas. La presencia de diferentes puntos de vista es fundamental para garantizar la riqueza del diálogo. Por ello, se invita a participar a todo el alumnado de la Facultad..

Para cualquier duda o consulta, puedes escribir al dinamizador del encuentro (Xavi).

El plazo para apuntarse finaliza el 14 de diciembre en esta dirección: gune.irekiak@gmail.com

marra

Euskararen Nazioarteko Eguna

Datorren astelehenean, hilak 4, 11:30-13:30 bitartean, Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko ekitaldien artean, Oñati plazan, liburuen trukea eta gazta lehiaketa egingo dugu.

Beraz, Oñati plaza liburuen gune bihurtuko da ordu batzuez. Hori dela eta, etxean duzuen euskarazko liburuak ekar ditzakezue, beste batzuekin trukatzeko. Gaztaren pisua asmatzeko lehiaketan euskaraz idazteko zure gaitasuna ere neurtuko da.

Antolatzaileak: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea eta HEFA Fakultatea

Laguntzailea: Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza.

Día Internacional del Euskara

El próximo lunes, 4 de diciembre, de 11:30 a 13:30, entre las actividades de celebración del Día Internacional del Euskera, hemos organizado un trueque de libros y un concurso de queso en la plaza Oñati.

Por tanto, la plaza Oñati se convertirá en un punto de encuentro para canjear libros durante unas horas. Para ello, te pedimos que traigas un libro en euskara que quieras cambiar por otro.En el concurso de “acierta el peso del queso” tendrás que demostrar tu habilidad para escribir el peso exacto en euskara.

Organiza: Escuela Técnica Superior de Arquitectura, Facultad de Economía y Empresa y Facultad de Educación, Filosofía y Antropología.

Colaborador: Vicerrectorado del Campus de Gipuzkoa.

marra

https://www.ehu.eus/documents/4998110/0/euskarareneguna2017.jpg/3972e168-c2ca-db33-d7f8-da274c161e41?t=1512132194000

marra

marra

 

OHAR GARRANTZITSUA

Fakultateko kide guztiek (ikasleak eta AZP barne) buletin hau erabili dezakete antolatutako ekitaldien edo jardueren berri emateko. Beraz, fakultateko kideen artean halako berriren bat zabaldu nahi baduzu, buletinean txertatu nahi duzun testuarekin (JPG, BMP o GIF formatuko argazkiekin, dokumentuekin,…) batera, bidal ezazu mezu bat mariaje.parras@ehu.eus edo/eta nere.amenabar@ehu.eus helbidera.

AVISO IMPORTANTE

Todo el personal (incluido alumnado y PAS) de la facultad puede hacer uso de este boletín para informar acerca de eventos y actividades que organice. Si estás interesado en que los miembros de la facultad tengan conocimiento a través del boletín de dichas noticias, envía un mensaje (junto con fotografías en formato JPG, BMP o GIF, documentos…) a mariaje.parras@ehu.eus y/o nere.amenabar@ehu.eus

marra

Si deseas darte de BAJA en el BOLETIN envía un email con el asunto Baja boletin
Buletinetik BAJA emateko email bat idatzi gaia Baja buletina idatzi

Eraikin I, Av. Tolosa, 70 - Teléfono: 94301 8260
Eraikin II, Oñati Plaza, 3 - Teléfono: 943 01 8446