Boluntariotza
Elkartu, Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea da. Bere xede nagusia, desgaitasun fisikoa duten pertsonen eskubideen defentsaren bitartez gizartea eraldatzea da. Horretarako, bere jarduna hainbat oinarriren bidez (inklusioa, berdintasuna, normaltasuna, eskubideen ikuspegia, parte-hartzea, zeharkakotasuna, geure burua ordezkatzea, elkarrizketa- soziala, eta abar) garatzen du, bide batez, bizitzako esparru ezberdinetara iristeko: irisgarritasun unibertsala, hezkuntza, lan-mundua edota bizimodu independentea. Egun, hamar elkartek osatzen dute Federazioa.
BOLUNTARIOTZA PROGRAMA
"Bidelagun" lan-lerroan, desgaitasun fisikoa duten pertsonek komunitatean antolatzen diren jarduera ezberdinetan (gestio-lanak, aisialdia, paseoak, eta abar) partehartzeko beharrezko laguntza eskaintzen dute boluntarioen bitartez.
1.- Helburuak:
- Baliabide komunitarioetan parte-hartzea sustatzea.
- Autonomia-pertsonal prozesuak bultzatzea.
- Desgaitasunaren esparruan lan-boluntarioa aktibatzea.
- Gizartean parte-hartze urria duten etxeetako edo egoitzetako egoiliarrei aisialdi alternatibak ematea.
2.- Zer egingo lukete ikasleek boluntariotza aldian? Boluntarioak, egongo den pertsonaren beharretara egokitu eta akonpainamendua gauzatuko du, betiere, pertsona hauek beraien buruaren ordezkari direla ahaztu gabe. Pertsona bakoitzarekin gehienez, astean behin egongo da, 1-3 ordu bitartean.
HARREMANETARAKO DATUAK
- Helbidea: Ondarreta Pasealekua 5, behea 20018 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa).
- Webgunea: www.elkartu.org
- Posta elektronikoa: elkartu@elkartu.org
- Telefonoa : 943 31 67 70