GRADOS de la Facultad HEFA

Publicador de contenidos

Lehen Hezkuntzako 4. Mailako ikasleentzat. INFORMAZIO BILERA: Eskola Futura

Imagen

Aquitaine-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen Eskola Futura Programari buruzko informazio saioa egingo da:

  • Otsailaren 28an
  • 13:00etan
  • Areto Nagusian (HEFA-II eraikinean, Oñati plazan)

Mesedez, konfirmatu etorriko zaren e-posta honetan: usue.urruzola@ehu.eus

 

ESKOLA FUTURA Programa

Iparraldean irakasle lanpostu elebidunak betetzeko programa da ESKOLA FUTURA. Programa, Aquitaine-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen proposamena da, eta Frantziako irakasle masterra eta frantsez maila lortzeko trebakuntza eskaintzen die Hegoaldeko graduatuei. Gero eta irakasle elebidun gehiago behar dira Iparraldeko hezkuntza sarean ateratzen diren lanpostuak betetzeko. Lanpostu asko hutsik gelditzen dira eta ESKOLA FUTURA Programaren bidez lanpostu horietarako beharrezkoa den frantses maila eta irakasle masterreko gaitasunak izango dituzten irakasleak formatu nahi dira.

HELBURUAK: Euskarazko klaseak emateko irakasleen kontratu-lehiaketara aurkezteko beharrezkoak diren gaitasunak barneratzea eta Iparraldeko lehen hezkuntzako eskoletan irakasle elebidun bihurtzea.

NORI ZUZENDUA: Lehen Hezkuntza Graduetako 4. maila ikasten ari diren Komunitate Autonomoko eta Nafarroako ikasleak eta graduatuak.

NOLA: Bi urteko formazio programa. Lehen urtean, frantsesezko hizkuntza-trebakuntza intentsiboa Bordelen Montaigne Unibertsitatean. Bigarren urtean, MEEF Masterrean formazioa eskola elebidunetan euskaraz klaseak emateko irakasle bihurtzeko.

  • 2018ko apirila. Izena eman.
  • 2018ko maiatza. Elkarrizketak aurre-hautatutako hautagaiei.
  • 2018ko iraila. Bordelen 10  hileko hizkuntza-trebakuntza.
  • 2019ko maiatza. C1 mailako frantsesezko azterketa (DALF).
  • 2019ko iraila. Pauen ESPEn MEEF Masterraren 1. Maila.
  • 2020ko maiatza. Euskararako CRPE lehiaketa berezira aurkeztu.

DIRU-LAGUNTZA: Unibertsitateko matrikulak ordainduak. 600€ hilean, 20 hilabetez.


Aplicaciones anidadas

dest_art_antropologia_mintegiak

Aplicaciones anidadas

Visor de contenido web

dest certamen oihenart