GRADOS de la Facultad HEFA

Publicador de contenidos

Charla

Hitzaldia: ADIERAZPEN HASTAPENAK 0-3 URTEKO HAURRAK. T. Godall Castell eta Alfredo Hoyuelos. BBC saioa. (Otsailak 3an)

ADIERAZPEN HASTAPENAK 0-3 URTEKO HAURRAK


Haur Hezkuntzako Graduko irakasle talde baten ekimenez eta Musika, Plastika eta
Gorputz Adierazpenaren Didaktika Sailaren laguntzaz jardunaldi bat antolatu dugu.
Jardunaldiaren gaia 0-3 urteko haurren errealitatean adierazpen bideen hastapena
nola ematen den aztertzea litzateke.


Horratarako bi aditu gonbidatu ditugu beraien esperientzia esparru honetan
interesgarria izango delakoan.


Lehenengoa Teresa Godall Castell irakaslea izango da, Bartzelonako Unibertsitateko
Irakaslea eta Motricidad Infantil izeneko mentzioaren koordinatzaile da, beste hainbat
meritu eta esperientzia ditu adin honetako haurren mugimenduarekin lotuz. Bere
hitzaldia 0-3 urte tarteko adinen haurren mugimenduaren ingurukoa izango da.

Bigarren hitzaldia berriz Alfredo Hoyuelos irakasleak emango du. Berau Nafarroako
Unibertsitate Publikoko irakaslea izan da baina gaur egun Iruñeako Haur Eskoletako
Adierazpen Taillerretako Koordinatzailea da. Alfredok ere esperientzia zabala du adin
hauetako haurrekin baina batez ere artea eta musika arloekiko adierazpenei lotutakoa
izan da bere jarduna azken urte hauetan.

Egitaraua honakoa izango da:
OTSAILAK 3

 

  • 11tatik 13tara Teresa Godallen hitzaldiak izenburu hau izango du:LO GENUINO DEL MOVIMIENTO EN EL SER HUMANO. PREJUICIOS Y CREENCIAS A PARTE.
  • 16:30tatik 18:30tara Alfredo Hoyuelosen hitzaldiak izenburu hau izango du: ADIERAZPEN TAILERRA: LERROEN ARTEKO MEZUAK.


Bi saioak Blacboard Collaborate aplikazioan online izango dira, hemen duzuen esteka
honetan:
​​​​​​​
https://eu.bbcollab.com/guest/8c231f23153e43e6af551b883e7c050c


Aplicaciones anidadas

dest_art_antropologia_mintegiak

Aplicaciones anidadas

Visor de contenido web

dest certamen oihenart