Ruta de navegación

Publicador de contenidos

Exposición Exposición

ERAUSKETA: Emakumeak emantzipatu arteko ibilbide luzea

Zuzenbide Fakultateko Berdintasun Batzordeak izen hau daraman erakusketa ikustera gonbidatu nahi zaituzte: "Emakumeak emantzipatu arteko ibilbide luzea/ El largo camino hacia la emancipación femenina". Gure ikastegian egongo da ikusgai 2016ko apirilaren 11tik uztailaren 31ra arte.
Erakusketak Donostiako emakumeen historiaren zati bat biltzen du, hau da, XIX. mendetik gaur artekoa ondoko arloetan: hezkuntza, lana eta eskubide politikoak.
Emakumeen Foroak eta Donostia Hiriak eta Plazandreok plataformak antolatu eta Berdintasunak (Donostiako Udala) eta Donostia Kulturak (Donostia) finantzatutako Feministaldia 2014 delakoan egon zen ikusgai lehenengo aldiz.
Erakusketaren helburua da emakumeen historia eta haien ekarpenak ikusgai jarri eta ezagutaraztea eta, erakusketaren izenburuak berak adierazten duen bezala, "Emakumeak emantzipatu arteko ibilbide luzea"ren pintzelada batzuk erakustea.
Arantza Campos,
Zuzenbide Fakultateko Berdintasun Batzordeko lehendakaria