Pautas-actuacion-Coronavirus

Jarraibideak UPV/EHUn COVID-19 kasuak detektatuz gero

COVID-19 (SARS-cov-2) gaitzak eragindako alerta sanitarioa abiarazita, UPV/EHUren Jardun protokoloak honako hau ezartzen du 4. puntuan: unibertsitateko kideengan COVID-19 (SARS-cov-2) kasuren bat detektatuz gero bete beharreko jardunbidea.

Aurrekoa garatuz, honako jardunbideak ezartzen dira UPV/EHUn COVID-19 gaitzaren kasuren bat detektatuz gero:

  1. Positibotzat baieztatu den edo konfinamendu edo/eta berrogeialdi neurrien mende dagoen pertsona UPV/EHUko langilea bada:
    • Egoeraren berri emango dio (borondatezkoa) Unibertsitateari, helbide elektroniko honetara idatziz: medikua@ehu.eus
    • Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzuaren (LAPZ) sail medikoa harremanetan jarriko da erasandako langilearekin kontaktu estuei buruzko informazioa lortzeko (ikus definizioa aurrerago).
    • Behin datuak bildu ondoren, kontaktu estu gisa sailkatutako pertsonei jakinaraziko die datozen 14 egunetan egin beharreko zaintza aktiboa (ikus, halaber, Gomendioen Eranskina).
  2. Positibotzat baieztatu den edo konfinamendu edo/eta berrogeialdi neurrien mende dagoen pertsona ez bada UPV/EHUko langilea, baina lanaldi osoz lan egiten badu unibertsitateko eremuetan (adibidez, garbiketa langileak, segurtasuna, …):
    • Langilearen enpresako arduradunak Unibertsitateari jakinaraziko dio medikua@ehu.eus helbide elektronikoaren bitartez.
    • UPV/EHUren LAPZko sail medikoa harremanetan jarriko da Osalanekin ikerketan laguntzeko.
    • Osalanekin koordinazio lanak eginez, LAPZko sail medikoak UPV/EHUn eduki ahal izan dituen balizko kontaktu estuei jakinaraziko die datozen 14 egunetan egin beharreko zaintza aktiboa (ikus, halaber, Gomendioen Eranskina).
  3. Koronabirus COVID-19 gaitzarekiko kontaktu estuak lan eremuan
    1. Kontaktu estuaren definizioa
      Lan jardunaren ondorioz kasu probable edo baieztatu baten leku berean egon den edozein langile, kasuak sintomak zituen bitartean eta 2 metro baino gutxiagoko distantzian, 15 minutuz gutxienez.
    2. Kontaktu estuaren jarraipen aktiboa
      • Azaldutakoaren arabera, UPV/EHUko LAPZko sail medikoak kontaktu estuei jakinaraziko die gehienez 14 egunez egin beharreko zaintza aktiboa.
      • UPV/EHUko LAPZko sail medikoak gai hauei buruzko argibideak emango dizkio:
        • aurkitua izateko moduan egon behar du;
        • egunero tenperatura bitan hartu eta erregistratu behar du;
        • arnasketa higieneari buruz eta esku garbiketari buruz hartu behar dituen neurriak azalduko dizkio;
        • jarraipen aldian harreman sozialak eta bidaiak murrizteko beharra eta gainbegiraketa medikorik gabe antitermikoak saihesteko beharra azalduko dio.

Kontaktu estuak sintomak agertzen baditu jarraipen aktiboan (sukarra, eztula, arnas hatzeko zailtasuna), etxean gelditu beharko du bakartuta, berehalakoan, eta Osasun Aholkuaren 900 20 30 50 telefonora deitu beharko du; handik esango diote noiz joango diren bere etxera diagnostikoa egiteko lagina hatzera edo infekzioa bazter uztera.